Soziolinguistika Klusterra, Granadan eta Frisian izango da udazkenean

Uzt
24

Soziolinguistika Klusterrak, urrian, nazioarteko kongresu batean (Granadako Unibertsitateak antolatutako "Oralidad y Educación") eta nazioarteko mintegi  batean (Mercator Research Centerrek antolatutako "The Ethnocltural Dimensions in Education") parte hartuko du.
 

Soziolinguistika Klusterra NPLDren bileran

Eka
7

Network to Promote Language Diversity (NPLD) Europa mailako sare bat da. Ekainaren 6an eta 7an Bilbon dira, Zuzendaritza Batzordearen bilera eta urteko Batzar Orokorra baitituzte. Erakunde horren eskariz eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin elkarlanean, Soziolinguistika Klusterrak "Hizkuntza-erabilera behaketa bidez neurtzeko gida metodologikoa-A guide to language use observation survey methods" liburua idatzi du.

Soziolinguistika Klusterra Elkartea. Batzar Orokorra

Mar
12

Soziolinguistika Klusterrak Otsailaren 28an, Donostiako Euskaltzaindiaren Luis Villasante Euskararen Ikergunean urteko batzar orokorra ospatu zuen.
 
Jakina den moduan Euskaltzaindiak eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanerako hitzarmena sinatua dute eta harreman horren isla izan zen Batzar Orokorrean Joseba Intxaustiren harrera eta aurkezpena. Biziki espero da etorkizuneko bidean ere elkar lanerako aukera berriak izatea.
 

VI. Euskal Soziolinguistika jardunaldia. Arrue ikerketa

Ots
14

Soziolinguistika Klusterraren, Hezkuntza Sailaren eta ISEI-IVEIren arteko lankidetzari esker, 2011ko Ebaluazio Diagnostikoa proban EAEko ikasle guztien erabilera datuak jaso dira bi ikasmailetan (LMH4 eta DBH2). Datu horiek oinarri berri eta oso sendo bat eskaintzen digute, bai Hezkuntza arloko bilakaera aztertzeko eta baita EAEko hizkuntza errealitate orokorrari begira jartzeko ere.
 

Páginas