Jardunaldia eta lankidetza hitzarmena Xarxa CRUSCAT - Institut d'Estudis Catalans-ekin

Aza
27

Abenduaren 11n eta 12an Bartzelonan izango da Soziolinguistika Klusterra, Xarxa CRUSCAT erakundeak antolatu duen “La recerca sociolingüística en l’àmbit de la llengua catalana” Jardunaldian parte hartzeko. Jardunaldi hori 2011n ospatu zen lehen aldiz eta aurtengoa da bigarren edizioa.

Ahozko hizkuntzaren ikerketa, garapena eta berrikuntza Soziolinguistika Klusterrean

Ira
6

2013ko urtarrilaren 1etik Soziolinguistika Klusterretik bideratzen ari gara ordura arte Mintzola Fundazioak lantzen zituen ahozko hizkuntzaren inguruko hainbat ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektu.
 
Mintzola ahozko tradizioan sakonduz gizartearen premia berriei erantzun egokia eman nahi dien erakundea da. Euskararen ahozkotasunaren ikergune eta erreferentzia izan nahi du Mintzola Fundazioak, eta horretarako bi ipar nagusiri begira dago:

Soziolinguistika Klusterra NPLDren bileran

Eka
7

Network to Promote Language Diversity (NPLD) Europa mailako sare bat da. Ekainaren 6an eta 7an Bilbon dira, Zuzendaritza Batzordearen bilera eta urteko Batzar Orokorra baitituzte. Erakunde horren eskariz eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin elkarlanean, Soziolinguistika Klusterrak "Hizkuntza-erabilera behaketa bidez neurtzeko gida metodologikoa-A guide to language use observation survey methods" liburua idatzi du.

Páginas