Belen Urangaren kronika Ekuadorreko Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Ikastaroaren hasierari buruz

Urt
28

Belen Uranga munduko hizkuntza aniztasunaren gaineko espezialista handia da eta urteak daramatza Garabiderekin elkarlanean hizkuntza komunitateen arteko ezagutza trukea bilatzen duten egitasmoetan. Oraingoan Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Nazioarteko Lehen Ikastaroan modulo bat gidatzen dihardu Ekuadorreko Ibarra eskualdean. Hona bertatik bidali duen lehen kronika laburra:

Garabidek Ekuadorren antolatutako Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Ikastaroan irakasle izango da Belen Uranga

Urt
23

Garabide Elkarteak eta Sisariy kitxuen antolakundeak gidatutako Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Lehen Nazioarteko Ikastaroan egingo dute bat, Ekuadorreko iparraldeko Ibarra hirian, eragile kitxua eta euskaldunek, tartean AEK, Soziolinguistika Klusterra, Elhuyar Fundazioa, Aiaraldea Ekintzen Faktoria eta Andoaingo Udala.

Hurrengo lau urteetarako ikuspegia lantzeko Hausnarketa Estrategikoa abiatu du Soziolinguistika Klusterrak

Urt
22

2016-2019 epealdiko plan estrategikoa amaitutzat eman ostean, erakundeak hurrengo urteetan jarraituko duen norabidean adosteko prozesua da hausnarketa estrategikoa. Klusterraren zuzendaritzak, bazkideek, babesleek, kolaboratzaileek eta langileek parte hartzeko denetariko hausnarketa gune eta uneak aurreikusi dira prozesuan. 2019ko azaroa eta 2020ko apirila arteko epea izango du hausnarketak.

Euskararen erabilera publikoa sustatzeko emandako urratsak partekatu eta hizkuntza erabilera berritzaileak aztertu dituzte Gipuzkoa Berdinagoko eragileek

Abe
17

“Euskarak eta hizkuntza berdintasunak aurrera egingo badute, hiru alor nagusitan eragin behar dugu, horietatik etorriko baita aurrerabidea. Gizarte aktibazioa, berrikuntza eta elkarlana”. Hitz horiekin ireki du gaurkoan Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, Gipuzkoa Berdinago egitasmoko kideek Etorkizuna Eraikiz Gunean egindako jardunaldia. Hizkuntza erabilera aurreratuak partekatu eta sustatzeko sortutako egitasmo hau, gaineratu duenez, hiru ardatz horiekin “lerrokatzen” da.

Argitaratu da BAT 112: Euskaltzaleen mugimendu berritua

Abe
2

Euskaltzaleen Topagunearen eta Soziolinguistika Klusterraren arteko lankidetzaren fruitu da BAT Soziolinguistika Aldizkariaren zenbaki hau. Topaguneak euskaltzaleen mugimendurako interesekoak diren gaien inguruan urtero antolatzen ditu Topaldia jardunaldiak. Badira jada, hemezortzi edizio. Azkena, 2019ko urtarrilaren 31n, EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan burutu zen eta “Euskaltzaleen Mugimendu berritu baterantz”goiburua izan zuen.

Gipuzkoako hizkuntza-aniztasunaren mapa aurkeztu da

Aza
29

Gipuzkoako hizkuntza-aniztasunaren mapa aurkeztu dute gaur Donostian Foru Aldundiak eta Soziolinguistika Klusterrak, lurraldean dugun hizkuntza-aniztasunaren egungo errealitatea  ezagutzeko ahalegina eta aniztasun hori ahalik eta modu egokienean kudeatzeko tresna gisa. Ikerketa honen arabera, euskara eta gaztelaniaz gain, 130 hizkuntza inguru hitz egiten dira gipuzkoarren artean, eta horietatik hamarren kasuan 1.000 biztanle baino gehiagok ezagutzen dituzte.

Miguel Galiciak irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria

Aza
13

Miguel Galicia Lambarri filologo eta euskaltegiko irakasleak irabazi du 2019ko Hausnartu soziolinguistika saria euskara biziberritzeko plan eta proiektuen ebaluazioaren inguruko lanarekin. Bigarren saria Jon Fernandez kazetariarentzat izan da, Ondarroako nerabeen sare sozialetako hizkuntza-erabileraren azterketagatik. Hirugarren saria Xabier Madorranek jasoko du IKTek euskaran duten eraginari buruzko lanagatik. Sarien XII. edizioa da 2019koa eta Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu duten lehena. Sari-emate ekitaldia Txillardegiri gorazarren egiteko eta UPV-EHUren Donostiako Carlos Santamaria Zentroan Txillardegi Aretoa inauguratzeko baliatu da.

Páginas