Gipuzkoa Berdinago: erronka bateratua eta lan-jardunaldi irekia
2
Emandako urratsak partekatu eta hizkuntza erabilera berritzaileak aztertzeko, egitasmoko kideek jardunaldia antolatuko dute abenduaren 16an Etorkizuna Eraikiz Gunean
Emandako urratsak partekatu eta hizkuntza erabilera berritzaileak aztertzeko, egitasmoko kideek jardunaldia antolatuko dute abenduaren 16an Etorkizuna Eraikiz Gunean
Euskaltzaleen Topagunearen eta Soziolinguistika Klusterraren arteko lankidetzaren fruitu da BAT Soziolinguistika Aldizkariaren zenbaki hau. Topaguneak euskaltzaleen mugimendurako interesekoak diren gaien inguruan urtero antolatzen ditu Topaldia jardunaldiak. Badira jada, hemezortzi edizio. Azkena, 2019ko urtarrilaren 31n, EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan burutu zen eta “Euskaltzaleen Mugimendu berritu baterantz”goiburua izan zuen.
Gipuzkoako hizkuntza-aniztasunaren mapa aurkeztu dute gaur Donostian Foru Aldundiak eta Soziolinguistika Klusterrak, lurraldean dugun hizkuntza-aniztasunaren egungo errealitatea ezagutzeko ahalegina eta aniztasun hori ahalik eta modu egokienean kudeatzeko tresna gisa. Ikerketa honen arabera, euskara eta gaztelaniaz gain, 130 hizkuntza inguru hitz egiten dira gipuzkoarren artean, eta horietatik hamarren kasuan 1.000 biztanle baino gehiagok ezagutzen dituzte.
Miguel Galicia Lambarri filologo eta euskaltegiko irakasleak irabazi du 2019ko Hausnartu soziolinguistika saria euskara biziberritzeko plan eta proiektuen ebaluazioaren inguruko lanarekin. Bigarren saria Jon Fernandez kazetariarentzat izan da, Ondarroako nerabeen sare sozialetako hizkuntza-erabileraren azterketagatik. Hirugarren saria Xabier Madorranek jasoko du IKTek euskaran duten eraginari buruzko lanagatik. Sarien XII. edizioa da 2019koa eta Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu duten lehena. Sari-emate ekitaldia Txillardegiri gorazarren egiteko eta UPV-EHUren Donostiako Carlos Santamaria Zentroan Txillardegi Aretoa inauguratzeko baliatu da.
Aldahitz proiektua 2010. urtetik dago martxan Soziolinguistika Klusterraren gidaritzapean. Urriaren 30ean Gasteizko Goiuri Jauregian proiektu horretan gaur arte hizkuntza-ohiturak aldatzeko garatutako bi metodologiak gertutik ezagutzeko aukera izan da.
Urtero Europako hainbat hizkuntza gutxituetako eragile sozial eta instituzionalak elkarrekin gaiak jorratzeko biltzen dira NPLD-Coppieters Campusean. Aurtengo edizioa Donostian izan da urriaren 17 eta 18an eta “Hizkuntza gutxituen erabilera aktibatzen” izenburua eman diote.
Ulerrizketa Metodologia. Aldahitz ikerketa argitalpen digitala zabaldu dute Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Aldahitz proiektuaren zuzendaria, Pello Jauregi, eta koordinatzailea, Pablo Suberbiola, dira egileak. Tarteko ulermen maila duten pertsonekin euskaraz aritzeko balio du metodologiak eta lantokien testuinguruan probatu eta egokitu da. Sarean eskuragarri dago argitalpen osoa eta bere edukiek Creative Commons lizentziapean partekatzeko baimena dute. Urriaren 30ean mintegia egingo dute Gasteizko Goiuri Jauregian metodologia aurkeztu eta erabili dezaketen pertsonak trebatzeko.
Euskal Herri osoan egin den “Euskaraldia I. Emaitzen azterketa” ikerketak herri-mailako egokitzapenak izan ditu Soziolinguistika Klusterrari hala eskatu dioten herrien kasuan. Euskaraldiaren antolakuntzan aritu diren zenbait batzorde eta Udalek interesgarri ikusi zuten herri-mailako emaitzak eskuratu eta tokian-tokiko irakurketak egiteko tresnak lortzea.
Honela, hurrengo asteetan, urria eta azaroan zehar, zenbait herritan emaitza horien aurkezpenak egingo dira. Aurkezpen hauek hiru atal nagusi izango dituzte:
Soziolinguistika Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean antolatutako Euskal Soziolinguistika Jardunaldian Euskaraldia ekimena sakonean aztertu da egun osoz Tolosako Topic-en.
Soziolinguistika Klusterra arduratu da ikerketa teknikoki aurrera eramateaz, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskararen Erakunde Publikoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Topagunearekin lankidetzan. - Donostian egindako prentsaurreko batean aurkeztu dute ‘Euskaraldia I. Emaitzen azterketa’ azterlana. Urriaren 9an Tolosan emaitzetan sakondu eta aurrera begirako ikasgaiak ateratzeko aukera izango da Euskal Soziolinguistika Jardunaldian.