EraLan3: euskararen erabilera lan-munduan [2011-2013]

 

Argitaraldia: 2015eko martxoa

Argitartzailea: Soziolinguistika Klusterra

Zuzendaria: Nekane Goikoetxea

Egileak:

1. atala: Nekane Goikoetxea, Maite Alvarez eta Izaro Ugalde

2. atala: Rober Gutierrez, Imanol Miner eta Pablo Suberbiola

3. atala: J. Inazio Marko

ISBN: 978-84-943708-0-9

Argitalpen digitala

Licencia de Creative Commons
 

ERALAN3 Ikerketa-proiektua.pdf

 

 

EraLan proiektuaren helburua da hizkuntza normalizaziorako planak onartuta dituzten lan munduko erakundeetan euskararen erabileran eragiten duten aldagaiak identifikatzea, eta horietan positiboki eragiteko metodologiak sortu eta inplementatzea.

EraLan1 [2006-2008] eta EraLan2 [2008-2010] proiektuen jarraipena eta garapena da EraLan3 [2011-2013]. Ikerketa-ekintza paradigma da proiektuaren oinarrietako bat, eta erakundeen arteko lankidetza bestea. Arlo teoriko eta akademikoan ari diren irakasleen eta plangintzen inplementazioan ari diren profesionalen arteko lankidetza bidez garatzen da proiektua, ezagutza teorikoan eta praktikoan aurreratuz.

Helburu orokorrak

  1. Hizkuntza-lidergoa aldagaia lantzen eta interbentzio bidez aplikatzen jarraitzea, bereziki bi eremutan: Administrazioetako euskara planak berritzearen eta Jendaurreko aurkezpen eta prentsaurrekoen eremuan.
  2.  Aldagai berri bati ekitea: Hizkuntza portaera aktiboak, erakundeen kulturaren argitan. Aldagai berriaren lanketan, EPEsA metodologiaren balidazioa  ere helburu da.
  3.  Egitasmoaren garapena egitea lidergo partekatua aplikatuz eta egitasmoko lantalde eta kideen artean lidergo-kateak aktibatzea.
  4. Egitasmoaren garapena egitea erakunde eta eragile ezberdinen arteko lankidetza baliatuz eta berau indartuz, modu horretan Eralan praktika komunitate gisa egituratuz eta gorpuztuz.

Helburu hauek aurrera eraman EraLan3 ikerketa-proiektua hiru lan-ildoren bitartez garatu da, eta horietan honako helburu zehatzak aintzat hartu dira.

1. Herri administrazioetako erabilera planak berritzen Garapen Taldea:

Lau helburu nagusi izan ditugu lan-ildo honetan, lehena nagusia eta ondorengo hirurak helburu horretara iritsi ahal izateko azpi-helburuak:

  • Administrazioetako Euskara planak berritzeko hizkuntza-lidergoaren bitartez kudeaketatik elkarrekintzara jauzi egitea.
  • Portaera eredugarriak sustatzea, administrazioan bere rolean boterea eta eragin-esparru handia dutenen artean.
  • Administrazioaren udal agente guztien lidergo-kateak artikulatzea: arduradun politikoak, euskara teknikariak, sindikatuak eta langileak.
  • Euskara teknikariaren rola birdefinitzea: aktibatzea, jabekuntza eta diskurtsoa.

Administrazioko planak berritzen Garapen Taldea: Aek – Ahize, Bermeoko Udala, Eibarko Udala, GFA, Lasarte-Oriako Udala, Mondragon Unibertsitatea,  NETeLE  eta Zumaiako Udala.

2. Prentsaurreak eta jendaurreko ekitaldiak Garapen Taldea:

Bigarren lan-ildo honetan ere, lau helburu izan ditugu, lehena orokorragoa, eta ondorengo hirurak lehen horretara iristeko azpi-helburuak:

  • Jendaurreko aurkezpen eta prentsaurrekoen arloan hizkuntza-lidergoa aldagaiaren lanketa egitea, komunikazioaren arloko eta soziolinguistikaren arloko ezagutzak baliatuz eta elkarrizketan jarriz.
  • Diskurtsoak elikatzeko baliabideak lantzea, arlo ezberdinetako liderren (enpresa, kirola, kultura, politika…) zein komunikazio-arduradunen jabekuntza edo ahalmentzea handituz.
  • Garapen Taldea osatzen duten erakundeetan praktika onak maizago edo gehiago aplikatzeari begira prozesua garatzea, besteak beste, hiruzpalau hilabeteko interbentzioak eginaz tartean.
  • Hizkuntza-lidergoaren ikuspuntutik jendaurreko aurkezpen eta prentsaurrekoetarako egokiak diren jarraibideak eta praktika onak biltzea, dokumentatzea eta proposatzea.

 Prentsaurreak eta jendaurreko ekitaldiak Garapen Taldea: Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea, Bertsozale Elkartea, Donostiako Udala, GFA, Kontseilua, Kutxa Fundazioa eta Mondragon Unibertsitatea.

3. Hizkuntza-portaera aktiboak erakundeen kulturaren argitan Garapen Taldea:

Hirugarren Garapen Taldearen kasuan, bi urteko fase honetarako aurreikusitako xedeak ondorengo sei puntutan laburbiltzen dira:

  1. Hizkuntza parametroetan erakundeen kulturaren diagnostikorako ereduak eta tresnak biltzea eta diseinatzea.
  2. Hizkuntza-portaeren neurtresnak bildu, konparatu eta sortzea.
  3. Hizkuntzarekiko portaera aktiboak indartzeko balizko ekintza analitikoen eraginkortasuna balioztatzea.
  4. EPEsA metodoaren aplikatzea, Garapen Taldean analisi osoa eta Xede taldeetan analisi laburtua burutuz, modu horretan metodologiaren aplikazio ahalmenak eta erabilgarritasuna balioztatuz eta balidatuz.  
  5. Esku-hartzea bideratutako erakunde bakoitzaren baitako hizkuntza portaera aktiboen indizeak hobetzea.
  6. Aztergai eta lan-lerro berriak identifikatzea.

 Portaera aktiboak erakundeen kulturaren argitan Garapen Taldea: Aek-Ahize, Artez, EHU (HIDM Saila), Elhuyar, Emun, Eusko Legebiltzarra eta GFA.
 

 

Proiektu Zuzendaria: Nekane Goikoetxea (Mondragon Unibertsitatea (HUHEZI fakultatea)

Koordinatzailea: Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterra)

Proiektu Taldea:

  • Izaro Ugalde (GFA) eta Maite Alvarez (Bermeoko Udala), Administrazioko planak berritzen Garapen Taldea-ren arduradunak
  • Imanol Miner (Kutxa Funrazioa) eta Rober Gutierrez (Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea), Prentsaurreak eta jendaurreko ekitaldiak Garapen Taldea-ren arduradunak
  • Iñaki Marko (EHU - HIDM Saila), Portaera aktiboak erakundeen kulturaren argitan Garapen Taldea-ren arduraduna:

EraLan3 aurkezpena (2014).  Izaro Ugalde

 

Eralan proiektuaren babesleak: