Erabaki-guneak

Soziolinguistika Klusterrak bi organo nagusi ditu:

 

1. Batzar Orokorra

Bazkide guztiek dute Batzar Orokorraren erabakietan parte hartzeko eskubidea. Aurreko urteko balantzea onartu eta urteko egitasmoa eztabaidatzeaz gainera, zuzendaritzako kideak aukeratzen ditu.

 

2. Zuzendaritza Batzordea

Batzar Orokorrak izendatutako bazkideek osatzen dute. Hausnarketa estrategikoan eta urteko kudeaketa-planean ezarritako helburuak betetzen direla ziurtatzeko beharrezko erabakiak hartu eta egokitzapenak egitea da organo honen zeregin nagusia. Gaur egun ondorengoek osatzen dute:

Lehendakaria: Elhuyar Aholkularitza

Ordezkaria: Maddi Etxebarria

Lehendakariordea: Euskaraz Kooperatiba Elkartea (AEK).

Ordezkaria: Mertxe Mugika

 

Diruzaina: Gipuzkoako Urtxintxa Eskola

Ordezkaria: Maite Asensio

 

Kidea: ARTEZ Euskara Zerbitzua

Ordezkaria: Estiñe Astorkia

 

Kidea: Topagunea. Euskara Elkarteen Federazioa

Ordezkaria: Jasone Mendizabal

 

Kidea: Eusko Ikaskuntza

Ordezkaria: Josune Etxaniz

Kidea: Emun Kooperatiba Elkartea

Ordezkaria: Eider Alustiza

Kidea: HUHEZI Koop. E.

Ordezkaria: Nekane Arratibel

Idazkaria:  Imanol Larrea