Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko?

Laburpena. Ahozko komunikazioa edozein adinetan irakatsia izateko uneak eta aukerak hamaika dira eskolan, ikasgelan. Hizkuntza ikasgaian ez ezik, edozein arlotan ere agertzen da modu batean edo bestean ahozko komunikazioa. Eskolan hainbatetan ematen dituzte ikasleek gai baten inguruko azalpenak, ariketaren ebazpena eman dezaten eskatzen diegu, iritzia eman eta partekatzeko, sortzen ditugu egoerak asteburuko gertakizunak kontatzeko... Egoera horiek eraikitzea bezain garrantzitsua da egoera horietan ikasleek ahoz komunikatzeko dituzten gaitasun eta beharrak identifikatzea. Zenbateraino ezagutzen dituzte aurkezpen baten ezaugarriak?, badute nahikoa hizkuntza-baliabide iritziak emateko?, jendaurrekotasuna kudeatzeko baldintza egokietan jartzen ditugu?... Artikulu honetan aurkeztuko dugu ahozko komunikazioa irakasgai bihurtzeko zer hartzen dugun kontuan eta zein aukera proposatzen ditugun eskolarako.

Hitz gakoak: Ahozko hizkuntza, soziolinguistika, metodologia, egoera askeak, egoera automoak, egoera gidatuak.

BAT aldizkaria: 
101. 2016(4) Unibertsitatearen erantzukizun soziala euskararekiko
Egilea(k): 
Josune Zabala Alberdi
Urtea: 
2016 (4)