Hurbilketa aragoieraren egoerara Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan 20 urtez irakatsi ostean. Familien jarrerak

Laburpena. Bi hamarkada izango dira 2017an aragoiera Huescako probintziako hainbat eskola “pilotu”tan borondatezko irakasgai gisa ezarri zenetik. Urteak igaro ahala eta legediak bidea eman ahal izan duen heinean, arriskuan dagoen hizkuntza hori hezkuntza arloan garatzeko egitasmoek eboluzio xumea ageri dutela diote datu kuantitatiboek. Gainera, gutxi dira aragoierak eskolan dituen emaitzei, egoerari, eta etorkizun-perspektibei buruzko datu zientifikoak. Egoera honen hurbilketa eskaintze aldera, kasu aniztun ikerketa bat egin genuen metodologia kualitatiboa erabiliz. Ikerketaren giltzarria honako hau da: gaur egun aragoiera irakasten duten 26 eskoletako hezkuntza-komunitatearen jarrera linguistikoen analisia. Familiei dagokienez, datuek erakusten dute gehiengoaren jarrerek aragoieraren balorazio positiborako joera dutela; baina irakaskuntza-tresna gisa erabiltzearen aurkako zenbait jarrera dituzte, eta, hizkuntza-ikaskuntzaren ideologia instrumentalari jarraiki, nahiago dute horretarako atzerriko hizkuntza handiak erabiltzea.

Hitz gakoak: Aragoiera, hizkuntza jarrerak, hizkuntza gutxitua, hizkuntza-heriotza.

BAT aldizkaria: 
102. 2017(1) IX HAUSNARTU. EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK
Egilea(k): 
Iris Campos
Urtea: 
2017 (1)