Migratzaileen harrera, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan

Laburpena. Gure lanaren testuinguruan zeharkakoak diren bi elementu uztartzen dira: gutxiagotutako hizkuntzen kudeaketa eta kultura-aniztasunaren kudeaketa. Migratzaileek, helmugara iristean, maila bateko zein besteko harrera funtzioa egiten duten eragileekin egiten ohi dute topo. Horiengandik jasotako informazioek zein jarrerek migratzaileen lehenengo urratsetan eragina izaten ahal dute, baita ondorengo bidea baldintzatu ere. Gutxiagotutako hizkuntzen kasuan, garrantzi berezia hartzen du elementu horien kudeaketak. Ikerketa honetan euskararen eremu geolinguistikora etorritako migratzaileek jasotzen dutena aztertu dugu, hizkuntzen  trataeren inguruan. Hain zuzen ere eragile sozialek transmititzen dizkieten informazioa, irizpideak eta jarrerak, euskararen inguruan zein migratzaileen hizkuntzen inguruan.

Hitz gakoak: Soziolinguistika, Gutxiengo linguistikoak, Hizkuntza-politika, Kultura-aniztasuna, Kultur integrazioa

BAT aldizkaria: 
102. 2017(1) IX HAUSNARTU. EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK
Egilea(k): 
Mario Zapata
Urtea: 
2017 (1)