Jarrera eta motibazio kontzeptuez haratago...Hizkuntza kultura, praktikak (performancea) eta emozioak

Artikuluak helburu bikoitza du. Alde batetik, erreparatzea azken hamarkadetan hizkuntzaren dimentsio subjektiboak izandako garapenean, eta bestetik, ibilbide honen ondorioz, irudikatzea aurrera begira planteatu daitezkeen erronka eta eginkizun berriak. Ariketa hau, nagusiki, gizarte antropologiatik eta teoria feministatik burutuko da. Izaera partziala duen ariketa da, beraz. Gainera, hizkuntzaren dimentsio subjektiboak ertz asko eduki ditzakeela jakinik, kasu honetan hiru aspektutan jarriko da arreta: (1) hizkuntza kulturaren garapenean, (2) identitatea eta praktika gorpuztuetan (3) eta ekintzen (performancea) eta emozioen arteko loturan.

BAT aldizkaria: 
99. 2016 (2) Euskararen bilakaera soziolinguistikoa (1981-2011)
Egilea(k): 
Jone Miren Hernandez
Urtea: 
2016