Euskal herritarren portaera soziolinguistikoen motibo subjektiboen bilakaera (1991-2015), eta aurrera begirako bideak

Lan honen helburuak bi dira: (1) euskal herritarren portaera linguistikoen motibo subjektiboen bilakaera (1991-2016) aztertzea eta aurrera begirako bideak identifikatzea, bai hizkuntza-plangintzan bai ikerketan; eta (2) herritarren motibo subjektiboak euskal ikerketa eta praktika soziolinguistikoan finkatzeko justifikazioan aurreratzea. Kontzeptu nagusiak Ekintza soziala (Max Weber), Motiboa (Max Weber), Hautu linguistikoa eta Erresonantzia izan dira.

Ondorio nagusia da herritarrek euren motibo subjektiboak dituztela euskararekin eta erdararekin egiten dutena egiteko. Honek ondorioak ditu bi arlotan: hizkuntza-politika publikoetan eta gizarte mugimenduetan. Hizkuntzaren sustatzaileek ez dituzte herritarren motiboak aurresuposatu behar. Galdetu behar dizkiete herritarrei, modu sistematikoan, eta kontuan hartu plangintzan zein ikerkuntzan. Sustatzaileen esku dago euskararen aldeko giro positiboa elikatzea eta aukera linguistikoen berdintasuna sustengatzea, herritarrekiko erresonantzia positiboak lortze aldera.

BAT aldizkaria: 
99. 2016 (2) Euskararen bilakaera soziolinguistikoa (1981-2011)
Egilea(k): 
Xabier Erize
Urtea: 
2016