EKOLINGUA SOLAS-JOKOA

EkoLinguA Solas-jokoa Hizkuntza-ekologian oinarritutako eztabaida-jokoa

 

Metodologia

  • Jokorako 5-7 lagunen taldeak osatuko dira. Taldeak dinamizatzaile baten laguntza izango du eta  informazio-kartak, eztabaida-kartak eta erronka-kartak baliaztuz, ahalik eta jokaldi gehien osatzea izango du helburu: Jokoa bai? Zenbat?
  • Hizkuntza guztien iraunkortasuna oinarri hartuta, hizkuntza gutxituen aldeko jarrerak sustatu  eta komunitatea ahalmentzeko lagungarri izan nahi du EkoLinguA jokoak.
  • Play Decide ereduan oinarritzen da, eta adostasuneko ideietan bildutako konpromisoak ere bilatuko dira.
  • EkoLinguA-k 80 minutu irauten ditu gutxi gora behera.
    • Kartak erabiliz:
      • Istorioak irakurriz hizkuntza-biobrafia edo hizkuntza-egoera zehatzak palnteatzen dira, eta horien inguruko solasaldiak planteatuko dira.
  • Informazio-kartek lagunduko dute hizkuntza-ekologian oinarritutako argudioak lantzen. helburua da informazio hori aurreko kartetan planteatutako istorioekin elkar lotzea.
  • Eztabaidagai-kartak istorioak eta informaziotik sorturiko hausnarketa osatuko dute, ahalik eta karta-familia edo karta-multzoa osatu arte.
  • Erronka izango da ahalik eta karta-multzo kopuru handiena lortzea.

Eskuragarritasuna

 

 

Zuzendaria: J. Inazio Marko (UPV/EHU)

Sustapen Taldea: Eusko Ikaskuntza, Soziolinguistika Klusterra

Garapen Taldea eta babesleak:

Eusko Ikaskuntza, Soziolinguistika Klusterra, Elhuyar Aholkularitza,

Gipuzkoako Foru Aldundia, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA),

Bermeoko Udala, Errenteriako Udala, Oñatiko Udala, Zumaiako Udala.

Aholkulariak: Iñigo Arteatx (HUHEZI- Mondragon Unibertitatea), Iñaki Martinez de Luna (EHU), Mikel Irizar (Komunikabideetan aditua) eta Oihan Moragues (parte-hartze teknikaria).

2015eko martxoa

EkoLinguA Solas-jokoa pdf-n

EkoLinguA Juego de Debate en formato pdf

 

  • Inprimatu PDFak koloredun orrietan edo kartoi mehean, fitxategien izenen arabera.
  • A4 orri hauek behar dituzu: horia (1), laranja (2), berdea (3 edo 4), urdina (3 edo 4) eta zuria (7).
  • Ebaki txartelak.
  • Inprimatu edo kopiatu jokalari-kopurua adina mahai-tapiz eta argibide-orri.

Ongi pasa EkoLinguA Solas-jokoarekin!!

EkoLinguA jokoaren emaitza partekatu nahi baduzu, bidali zure taldeko

Jokaldi-orria eta Proposamen eta Konpromisoen orria

helbide honetara

 

kluster@soziolinguistika.eus

 

Informazioa jaso nahi baduzu, bidali mezu bat helbide hauetara:

ei-sev@eusko-ikaskuntza.eus edo kluster@soziolinguistika.eus