ALDAHITZ ikerketa

Aldahitz Ikerketaren aztergai nagusia hizkuntza-ohituren aldaketa-prozesuak izan dira, eta ikerketa ekintzarekin uztartuz aritu izan da zeregin horretan 2010.urteaz geroztik. Ikerketa metodo gisa baliatuz −ikerketa aplikatua, nagusiki−, urtez urte gaiaren inguruko ezagutza osatu da. 2012an sortutako Eusle metodologia da hizkuntza-ohituren aldaketa errazteko eta ikertzeko proiektuan garatu den tresna nagusia. Dena den, 2016an proiektuaren tresneria metodologikoa zabaldu zen beste bi metodologia osagarrirekin: Ulerrizketa metodologia eta Uler-saioak metodologia.

Urteetan zehar garaturiko jarduera horrekin aurrerapen nabarmena eman zen proiektu honetan hizkuntza-ohituren aldaketarako sortzen eta inplementatu zen tresneria integralaren garapenean. Garapen horren osagarri, eta hezkuntza arloko hainbat lankideren aldetik jasotako eskaera eta proposamenei erantzunez, Eusle metodologia hezkuntza arlora eta haur zein gazteen testuingurura egokitzeko lan-ildo bat zabaldu zen.

2017. urtean hiru metodologia horien esperientziak antolatu eta garatu ziren erakundeetan,  baita ikerketarako datuak jaso ere. Guztira 11 esperientzia egin ziren (Eusle, 5; Ulerrizketa, 3; eta Uler-saioak, 3). Informazio horrekin, bi metodologia berrien lehen prototipoak landu ziren.

Horrez gain, "Aldahitz Ikerketa –Eusle metodologia esperientzien emaitzak 2013-2016" lana argitaratu zen −2015ean eginiko lehen argitalpenari jarraipena emanaz− eta proiektuan aritu ziren sei erakundeetako kideei aipatu metodologien gaineko formazioa eskaini zitzaien.

 

                              

Ikerketaren zuzendaria: Pello Jauregi (EHU, Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila)

Babesleak eta partaideak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza

           

Bazkide partaideak: AEK-Ahize, Artez Euskara Zerbitzua, Elhuyar Aholkularitza eta Emun Koop. E.

                                 

      

 

EUSLE METODOLOGIA

 

2018: Eusle metodologiaren azalpena EHUren Aktibatu proiektuaren baitan ikasleekin egindako aurkezpen saioan (2018/03/01, Informatika Fakultatea - Donostia)

 

2017: 2013-2016 urte bitartean garatu ziren Eusle esperientzien emaitzekin argitalpen berria:

Aldahitz Ikerketa - Eusle metodologia esperientzien emaitzak 2013-2016

Egileak: Pello Jauregi Etxaniz, Pablo Suberbiola Unanue

Argitaratzailea: Soziolinguistika Klusterra

ISBN: 978-84-943708-5-4


Argitalpen digitala

2017ko maiatza

Eskuratu argitalpena pdf-n

2015-2016: Sei esperientzia garatu zirena Euskal Herriko sei lantoki publiko eta pribatutan: zehazki, Lemoako Udalean, Oñatiko Udalean, Donostiako Trafiko Sailan, Iurretako Udalean, Basquetour-en eta Danobat-en (Ispaster).

 

2015: 2013 eta 2014 urteetan garatutako lehenengo esperientzien emaitzekin publikatutako argitalpena:

Aldahitz ikerketa 2014 - Eusle metodologia eta hizkuntza ohituren aldaketa lan munduan

Egileak: Pello Jauregi Etxaniz, Pablo Suberbiola Unanue

Argitaratzailea: Soziolinguistika Klusterra

ISBN: 978-84-606-5706-4

Licencia de Creative Commons
 

2015eko otsaila

Eskuratu argitalpena pdf-n

Ikerketaren emaitzen aurkezpena Pello Jauregik eta Pablo Suberbiolak egin zuten Donostiako San Telmo museoan, 2015eko urtarrilaren 29an.

Aldahitz ikerketa 2014 from Soziolinguistika Klusterra on Vimeo.

2013-2014: Zazpi esperientzia garatu ziren Euskal Herriko lantoki publiko eta pribatutan: zehazki, JMA lan kooperatiban, Tolosako Udaleko Zerbitzuetako Sailean, Tolosako Udaleko Hirigintza Sailean, Zarauzko Udaleko Diruzaintza Sailean, Fagor Markina lan kooperatiban, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kultura Sailean eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako Sailean.

2012: Eusle metodologiaren diseinua landu zen.

 

ERANSKINAK:

Argia aldizkariko erreportaia: Argia 2493 (2016/01/31)

BIDEOAK:

Aldahitz: Pello Jauregi eta Pablo Suberbiolarekin elkarrizketa from Emun_hizkuntzak on Vimeo.

 

Aldahitz: JMA from Soziolinguistika Klusterra on Vimeo.

 

BESTELAKOAK:

Erreportaia Gaur8 astekarian:

http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2017-09-30-07-00/hemeroteca_articles/ariketa-erraz-bat-lankideekin-euskaraz-mintzatzen-laguntzeko

AttachmentSize
Image icon img_20170626_113423.jpg3.06 MB
Laburpena esaldi batean: 
Hizkuntza ohituren aldaketa prozesuak aztergai dituen ikerketa-ekintza proiektua.