J. Inazio Markoren tesia Euskarazko Tesien II KOLDO MITXELENA Sarituen artean

Sari banaketa

Soziolinguistika Klusterreko kide den J. Inazio Marko irakaslearen tesia Euskarazko Tesien II KOLDO MITXELENA Saria jaso du beste laurekin batera.

J. Inazio Marko Gizarte Zientzien eta Zientzia Juridikoen jakintza-arloa hartu du lan-esparrutzat. Bere tesiak Hizkuntza-eraldaketa organizazioetan: Esperientzia eta modelizazioa. dinamizazio soziolinguistikoa gizarte pedagogiaren baitan izenburua du.

Tesiaren xedea izan da lan-munduko organizazioetan hizkuntza-normalizaziorako eraldaketari aplikatutako hizkuntza-prozesuen ingeniaritzan esku-hartzerako eredu erreferentziala garatzea. Langile-sindikatu batean 10 urtez bideratutako esperientzia baten kasuaren azterketan oinarritu da, eta ikerketa kualitatiboaren estrategia erabili du. Bederatzi indar-ideiaren mapa eraiki du eta ENEKuS erreferentziazko egitura konfiguratu.

Iñaki Markoren lanarekin batera sarituak izan dira

  • Koldo Garcia. Tesia: Erretrobirus endogenoen detekzioa eta karakterizazioa behietan eta beste hainbat mamaliotan.
  • Maite Oronoz. Tesia: Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura.
  • Jaime Zubero. Tesia: Goi mailako futbolari gazteen ezaugarri antropometriko eta fisiologikoen garrantzia aukeratze-prozesuan.
  • Idurre Alonso. Tesia: Literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko batxilergoan, eduki kontzeptualetatik gaitasun komunikatiboetarako bidean.

ZORIONAK GUZTIEI!

Ikus albistea: Euskal Herriko Unibertsitataea , Euskaltzaindia