Iñaki Martinez de Lunaren hitzaldia Californiako Santa Barbara Unibertsitatean

Iñaki Martinez de Luna

Iñaki Martinez de Luna EHUko irakasle eta SL Klusterreko lankideak hitzaldia eskainiko du bihar, otsailak 23, Californiako UCSB unibertsitateko jardunaldietan. Ama-hizkuntzaren nazioarteko egunaren harira bertan antolaturiko jardunaldian izango da hitzaldia, eta izenburu hau izango du: "La socialización del euskera a comienzos del s. XXI: dinámicas y
representaciones sociales
".

Jardunaldien izenburua Language Diversity & Attitudes Towards the
Mother Language in the Spanish State
da, eta besteak beste, Etxepare Institutuaren eta Galiziako gobernuaren laguntzaz antolatu da. Hemen duzue egitaraua.