X. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia 2018

 

  • Andras Kornai aditu hungariarra Bilbon izango da hizkuntzen bizitasun digitalaren gakoak azaltzen. Euskarak ingurune digitalean dituen erronkei ere tarte berezia eskainiko zaie.
  • Euskal soziolinguistikan garatzen ari diren hainbat proiektu gertutik ezagutu eta lantzeko aukera izango da, besteak beste, Hausnartu Sarien banaketa ekitaldian, lantegi parte hartzaileetan eta Soziolinguistika Klusterraren erakusleihoan.
  • Aurtengo edizioan Bilboko Udala eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira antolakuntzan laguntzaile.

Hizkuntzen bizitasuna eta etorkizuna bermatzeko baldintzei dagokionez, berariazko ikuspegia behar du ingurune digitalak. Hizkuntza komunitate bakoitzak bere modura erantzun dio testuinguru berrietara egokitzeko etengabeko erronkari. Erantzun horien arabera beren bizitasuna indartu edo arriskuan jartzera heldu diren hizkuntzak daude munduan.

Programa zenbait gairi buruzko eta era guztietako formatuetako saioek osatuko dute. Aurten gai bat gailenduko da: Hizkuntzen bilakaera ingurumen digitalean. Nazioarte mailako joera nagusien berri izateko aukera egongo da, arloaren ezagutza zuzena dutenen ahotik. Alde batetik, nazioarte mailan gaia ikertu eta lantzen duten aditu erreferentzialak izango dira; eta bestetik, euskararen kasua erarik sakonenean ezagutzen duten bertako eragileak.

Jardunaldian izen emandakoen parte hartze zuzenerako tarte zabala ere eskainiko da egitarauan. Era berean, lehen aldiz, Hausnartu Sarien banaketa Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren egitaraua txertatuko da. Bertan jakinaraziko dira lehen, bigarren eta hirugarren saridunak eta euren lanen laburpena jendaurrean aurkeztuko dute, primizian.

 

PDF icon EGITARAUA.pdf 

IZEN-EMATEA