EHU-ko Udako Ikastaroa 2011 - Hizkuntza-ekologia: teoriatik praktikara

HIZKUNTZA-EKOLOGIA: TEORIATIK PRAKTIKARA
2011ko uztailak 7 eta 8

 
  Soziolinguistika Klusterrak Hizkuntza-ekologia: teoriatik praktikara ikastaroa antolatu du EHUko XXX Uda Ikastaroetan.
Ikastaroaren helburuak honakoak izango dira:
  • Hizkuntza-ekologiaren eredua euskal gizartean erabilgarri den aztertzea
    • Ekologiaren garapen historikoa aztertzea hizkuntzenarekin alderatuz.
    • Ekologikoaren balioak hizkuntzen kudeaketan erabilgarri diren aztertzea.
    • Ekologiaren aldeko ekintzailetasunak, hizkuntzaren arloan lekurik ote duen begiratzea.
    • Komunikazio-estrategiarako ikasgai ekologikoak aplikatzeko moduak aurkitzea.
    • Esparru zehatzetarako aplikazioak eskaintzea.

Egitarau zehatza datozen egunetan eskainiko den arren, ikastaroan parte hartuko duten adituen izenak aurreratuko ditugu:

  • Carme Junyent (Bartzelonako Unibertsitatea)
  • J. Inazio Marko (Euskal Herriko Unibertsitatea)
  • Imanol Miner (Gipuzkoa Donostia Kutxako Hizkuntzen Kudeaketa arloko arduraduna)
  • Jon Sarasua (Mondragon Unibertsitatea)
  • Iñaki Martinez de Luna (Euskal HErriko Unibertsitatea)
  • Patxi Baztarrika (Euskara teknikaria. Hizkuntza-Politikarako sailburuorde ohia)
  • Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra)

 

Eguna eta ordua: 
Thursday, July 7, 2011 - 09:00