Argitaratu berri da lehenengo Euskara-Galiziera hiztegia

Aza
19



Isaac Fernandez izan da egilea eta Vigoko unibertsitateko hizkuntzaren normalizaziorako sailak argitaratu du liburua. Hiztegiak 5.000 sarrera baina gehiago ditu, eta honen helburua bi herrien arteko komunikazioa hobetzea da, elkarri ulertzeko oztopoak erditik kenduz. Eskuliburuak,hitzen itzulpenez gain, esaldi eta ohiko esamoldeak ere baditu. Hitzaurrea bi poeten eskutik dator, Anxo Angueira galiziarra lehenengo eta Harkaiz Cano euskalduna ondoren.

EUSKAINI neurketaren emaitzak aurkeztu dira Arrasaten.

Aza
11

 

Azaroaren 9an burutu zuen Soziolinguistika Klusterrak
Arrasateko Euskaini neurketaren emaitzen aurkezpena. Pablo Suberbiola
teknikariak eman zituen azalpenak herriko datu-bilketaz arduratu den Nerea Zubiaren
laguntzaz. Aurkezpenaren ostean, entzundako emaitzen inguruan iritziak trukatu
zituzten bertaratutakoek; tartean hizkuntza normalkuntzaren inguruan diharduten
hainbat arrasatear zeuden.

Soziolinguistika Eskuliburua aurkeztu dugu

Urr
11

Iritsi da eguna, aspaldiko ametsa bete dugu eta Soziolinguistika Eskuliburua aurkeztu dugu Gasteizko EHUren Letren Fakultateko ikasle, irakasle eta prentsaren aurrean.
Eskuliburua aurkezten hauek egon dira mahaian: Lourdes Auzmendi eta Ivan Igartua (Eusko Jaurlaritza), Estibaliz Alkorta (Gipuzkoako Foru Aldundia), Iker Martinez de Lagos eta Oihana Lujanbio (Soziolinguistika Klusterra) eta Arkaitz Zarraga (liburuaren idazle eta bateratzailea). Hona hemen argazkiak eta prentsa-oharra.

Eskola Hiztun Bila jardunaldian aurkeztu da Gazteen erabileran eragiten duten faktoreen azterketa

Urr
1

 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, ikasturte bakoitzaren hasieran, hizkuntza normalkuntza gaiak lantzen dituen jardunaldia antolatzen du Ulibarri programaren testuinguruan. Bertan, EAEko 400 ikastetxe baino gehiagotatik heldutako hizkuntza normalkuntza teknikariek parte hartzen dute.

Maria-Jose Azurmendi irakasleari omenaldia egin diote Euskal Herriko Unibertsitatean

Ira
29

Pasa den ostiralean, irailaren 24an, UPV-EHUk omenaldi-ekitaldi
bat eskaini zion Maria Jose Azurmendi irakasle katedradunari,
Psikologia Fakultateko Gradu aretoan, Donostian.

Maria-Jose Azurmendi irakasleak erretiroa hartu zuen unibertsitatean
2009-2010 ikasturtearen amaierarekin batera, eta bere lankideek eskertza-ekitaldi
hau eskaini nahi izan diote. Lerro hauen bitartez, ekitaldi horren berri ematera
gatoz gu ere, Soziolinguistika Klusterrean Maria Jose aspalditik hurbileko
lankide dugun aldetik.

Iñaki Marko Soziolinguistika Klusterreko kideak doktorego-tesia aurkeztu zuen udaberrian.

Ira
27


 
Iñaki Marko Klusterraren Eralan proiektuan ari da lanean 2006. Urteaz geroztik eta proiektu horretako formazio-saioan parte hartu zuen lantzen ari zen tesiaren inguruako hainbat hausnarketa eginez. Organizazioetan hizkuntza-eraldaketarako esku-hartze eredua proposatzen duen tesia udaberrian aurkeztu zuen eta orain, Klusterrak aurkezpen hura jarri du web gunean edonork izan dezan eskuragarri.

Euskara erabiltzeko motibazioaren inguruko doktorego tesia aurkeztu du Joxpi Irastortzak

Ira
7

Uztailaren 5ean aurkeztu zuen bere tesia Joxpi Irastortzak (Emun Koop.
E.)
Eskoriatzako HUHEZI fakultatean eta bikain cum laude kalifikazioa
jaso du. Lanaren izenburua da Lan munduko euskara planetako langile
euskaldunen jarrera, portaera eta motibazioak: pentsamendua garatzetik helburuak
lortzera
.

Pages