Argitalpen berriak: Goizper eta Elkargi Kasuak

Urr
12

Soziolinguistika Klusterrak Euskararen
Normalizazio Kasu Aurreratuen
azken 2 aleak argitaratu ditu formatu digitalean:

Bi enpresa horiek urte askoz eraman dute aurrera euskara plana,
abiapuntu eta helburu desberdinekin. Hasiera baten hizkuntza aholkularitzen
laguntzarekin abiatu baziren ere, gerora beren kabuz kudeatu dute euskara plana,
ezaugarri hori dute bereizgarri. Emaitza onak izan dituzte eta, horrenbestez,
bi kasu arrakastatsu horien gakoak ezagutu nahi badituzu, jo ezazu Euskararen
Normalizazio Kasu Aurreratuen biltegira
eta hor aurkituko dituzu eskuragarri
.pdf formatuan.

Ikastaro on bat gomendatu nahi dizuet

Ira
14

Kaixo, Ikastaro on bat gomendatu nahi dizuet. UEUk antolatzen du eta Gotzon Carcar coachak emango du. Komunikazio eraginkorra da bere izenburua. Lanerako ezezik, oro har hobeto bizitzeko baliagarria iruditzen zait eta horregatik ausartzen naiz trinkoa eta garestia den ikastaro hau gomendatzera. Lau modulu eskaini ohi ditu Gotzonek eta hurrenkera horretan egin behar dira. Lehenengo modulua udako ikastaroen barruan eskaintzen du urtero. Baina aurten, NUPekin elkarlanean, datorren hilean eskainiko du Iruñean. Ez dakit zenbat plaza geratuko diren baina interesa baduzue lehenbailehen eman izena (bihar irekiko da NUPekoak ez direnentzako matrikulatzeko epea). Hemen esteka:

"Gazteen erabileran eragiten duten faktoreak" proiektuari buruzko artikulua Euskera aldizkarian.

Ira
12

Euskera aldizkaria 55

Euskaltzaindiak uztailan aurkeztu zituen Euskera aldizkariaren bi liburuki. Hauetako bigarrenean 2010eko udazkenean burututako XV. Jagon Jardunaldian aurkeztutako gaiak biltzen dira. Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egindako jardunaldi hauetan "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruko proiektuak, ikerketak eta hausnarketak plazaratu ziren. Horien artean, Soziolinguistika Klusterreko Asier Basurtok "Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa" proiektua aurkeztu zuen, beste guztiekin batera Euskera aldizkariaren ale honetan artikulu modura bildu dena.

Langune eta Soziolinguistika Klusterraren arteko bilera

Uzt
29

 

Soziolinguistika Klusterrean Languneko kudeatzaile Fernando Alanaren bisita jaso dugu. Elkar ezagutu eta Langune eta Soziolinguistika Klusterraren arteko sinergiak eta elkarlanerako aukerak detektatzen jardun dugu. Aurrerantzean modu iraunkorrean elkarren berri izateko konpromisoa hartu dugu, elkarlanerako sor daitezkeen aukerak balia ditzagun.

Pages