HIZNET graduondokoan izena emateko epea zabalik

Eka
4

hiznet

2012/2013 ikasturterako HIZNET hizkuntza-plangintza graduondokoan izena emateko epea zabaldu da.

Graduondokoaren helburu zehatzak honako hauek dira:
  • Soziolinguistikaren oinarrizko ezagutza eskaintzea.
  • Hizkuntz egoeraren berri zehatza jaso ahal izateko beharrezkoak diren metodologiez eta teknikez janztea.
  • Hizkuntz egoera hobeto ulertzeko eta normalkuntzarako bidean hartu beharreko estrategiak finkatzeko lagungarriak diren oinarri teorikoak eskaintzea.
  • Euskararen normalkuntzaren plangintzarako metodologiez eta lanabesez janztea.
  • Hizkuntza gutxituei teknologia berrien eskutik datozkien erronkak eta eskaintzen zaizkien aukera berriak ezagutzea.
  • Euskararen egoeraren berri zehatza eskaintzea, eta baita Euskal Herriko gizarteak hizkuntzekiko eskaintzen dituen baldintzenak ere.

Graduondokoaren ezaugarri zehatzak eta izen-emateari buruzko informazioa http://hiznet.asmoz.org webgunean topa liteke.

Batzar Orokorra ekainaren 14an

mai
30

Soziolinguistika Klusterrak, datorren ekainaren 14an Donostiako Aquariumean egingo du bere VIII. Batzar Orokorra. Estatutuek Batzar Orokorrerako arautzen dituzten ohiko atal formalak aztertzeaz gain (aurreko urteko balorazioa, urteko plana eta aurrekontua, zuzendaritzaren osaketa…) atal berezi bat izango du: 2011ko Euskal Herriko Kaleetako Ahozko Hizkuntza-Erabileraren Neurketaren emaitzak aurkeztuko zaizkie bazkideei.

UEUren ikastaroetan izena emateko aukera zabalik; tartean Soziolinguistika ikastaroa.

mai
16
UEU uda ikastaroak

 

Udako Euskal Unibertsitateak urtero bezala, Udako Ikastaroen eskaintza zabala egin du aurtengoan. 40. edizioa izango da. 1972an antolatu ziren lehenengoz, eta harrezkero Unibertsitate mailako euskal irakasle eta ikasleen topaleku eta erreferentzia izan dira. Ikastaroen egoitza eta datak ondorengoak izango dira: EIBARREN ekainaren 26tik 29ra eta uztailaren 9tik 13ra; BAIONAN uztailaren 4tik 6ra eta IRUÑEAN uztailaren 16tik 18ra.

Aldahitz ikerketaren inguruko azalpenak Bizkaia Irratian.

mai
2
Aldahitz- Logoa

Bizkaia irratiko Lau Haizetara magazinean Aldahitz ikerketaren inguruko elkarrizketa egin zuten pasa den apirilaren 27an. Lanean hizkuntza-ohiturak aldatzeari buruzko azalpenak eman zituen Pablo Suberbiola Soziolinguistika Klusterreko kideak. Elkarrizketaren audioa eskuragarri dago, 12 minututan azalpen hauek entzun nahi dituenarentzat.

Euskaltzaindiak eta Soziolinguistika Klusterrak bost urterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Mar
27

Euskaltzaindia-Klusterra sinadura

Gaur, martxoaren 30ean, Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian. Klusterraren izenean Jaime Altuna presidenteak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Eurekin batera, Ibon Usarralde Klusterreko kudeatzailea eta Andres Iñigo Euskaltzaindiko Jagon sailburua izan dira.

V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren emaitzak

Ots
23

Pasa den ostiralean, Otsailak 24, egin zen Donostiako Eureka! museoan Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren bosgarren edizioa. Egun osoan zehar hitzaldiak, lan-saioak eta bestelakoak izan ziren, bertan bildutako teknikari, irakasle, ikerlari eta euskaltzaleek elkar topatu eta hausnarketan murgiltzeko. Aurtengoan, gaia honakoa izan zen: Kulturgintza euskararen garabidean.

Abian da Soziolinguistika Klusterraren hausnarketa estrategikoa

Ots
17

iparrorratza

2012-2014 urteetan zehar jarraitu beharreko norabidea definitu eta Klusterrak izan beharko lukeenaz hausnartzeko aukera emango duen ekimena da. Otsailetik maiatzera arte iraungo du prozesuak. Hainbat lan-saio burutuko dira bitarte horretan. Klusterraren inguruan biltzen diren bazkide, langile, kolaboratzaile, bezero, aliatu eta  erabiltzaileen iritziak eta proposamenak kontuan hartzeko bideak jarriko dira.

HAUSNARTU sariak erabakita

Urt
31

Hausnarto

Euskal Soziolinguistikako HAUSNARTU SARIEN IV. Edizioko irabazleak zein diren erabaki da dagoeneko.

Aurtengo edizioko irabazleak honakoak izan dira:

  • Lehen sariaren lan irabazlea: Euskararen belaunez belauneko jarraipena hizkuntza sozializazioaren paradigmatik (Paula Kasares Corrales Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea)

  • Bigarren sariaren lan irabazlea: Sartu-irten bat auzoaren etxean (Egilea: Dabid Anaut Peña euskara teknikaria)

  • Hirugarren sariaren lan irabazlea: Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak (Egilea: Maier Ugartemendia Ugartemendia Euskal Filologian lizentziatua)

Aurtengo edizioko epai-mahai kideak honakoak izan dira: Pello Jauregi, Pedagogiako irakaslea HUHEZI Fakultatean (Mondragon Unibertsitatea); Iñaki Martinez de Luna, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta BAT Soziolinguistika aldizkariko Argitalpen Batzordeko kidea; Joxean Amundarain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Teknikaria, eta Iván Igartua Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Koordinaziorako Zuzendaria.

Pages