Jendaurreko hizkuntza erabileran aurrerapausoak emateko adostasuna adierazi dute Gipuzkoako 18 erakundek

Aza
29

Gipuzkoa berdinago egitasmoaren ondorioak aurkeztu dituzte gaur Gipuzkoako Foru Aldundian lurraldean erreferentzia diren 18 erakunde, elkarte eta enpresek, azken sei hilabeteetan elkarlanean egindako lanaren ondoren. Lankidetzan egindako bidearen ondoren, jendaurrean euskararen erabilera bultzatzeko jokabidea jasotzen duen adierazpena adostu dute, zeinetan hizkuntzen arteko “bizikidetza orekatuagoa” bilatzen den.

[KRONIKA] Udalerri euskaldunenetan hizkuntza politikaren zeharlerrotasuna gakoa dela nabarmendu dute

Aza
22

Donostian, EHUren Carlos Santamaria Zentroan egin da “Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak” jardunaldia, UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanean antolatuta. Bertan bildutako euskara teknikariek, udal ordezkariek, ikerlariek eta euskararen biziberritzean diharduten profesionalek euskaldun proportzio altuena duten udalerrientzat aurrera begira ikusten diren erronka nagusien inguruan jardun dute.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria EBSCO nazioarteko sare akademikoan

Urr
18

EBSCO Publishing eduki akademikoa duten aldizkarien eta ikertzaile zientifikoentzat datu´-base zabalak dituen nazioarteko sare garrantzizkoa da. Soziolinguistika Klusterrak hitzarmena sinatu berri du BAT aldizkariaren edukia haren bitartez ere zabaltzeko.

Edukia urtea amaitu baino lehen jarriko da kontsulta-gai.

Zalantzarik gabe aldizkariaren kalitatearen aitortzan pausu bat gehiago.

 

Iruñeko kaleetako hizkuntzen erabileraren neurketaren emaitzak aurkeztuko dira urriaren 16an

Urr
11

 

2016an Euskal Herri osoan egindako Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren baitan, hiriburuetan arreta berezia jarri zen. 2017ko uztailan Euskal Herri mailako emaitzak eman ziren jakitera eta ondoren EHUren Uda Ikastaroen testuinguruan interpretaziorako eta eztabaidarako aukera egon zen.

 

Euskararen arnasguneen eta udalerri euskaldunen erronkak aztertuko dituzte UEMA eta Soziolinguistika Klusterrak antolatutako jardunaldian

Urr
10

Azaroaren 22an izango da, Ibaetako Campuseko Carlos Santamaria Zentroan. “Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak” izango du izenburutzat. Hitzaldiak, aurkezpenak, mahai-inguruak eta parte hartzaileen ideiak eta ikuspegiak partekatzeko gune irekiak izango dira egitarauan.

 

Pages