EHU-ko Udako Ikastaroa 2009 - Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak?

ZEIN HIZKUNTZA HITZ EGITEN DU KOMUNIKAZIO GIZARTEAK?

Donostia, 2009ko ekainak 22, 23 eta 24

 

KOMUNIKAZIOAZ, GIZARTEAZ ETA HIZKUNTZEN ETORKIZUNEKO AUKEREZ HAUSNARTZEN

Amaitu da Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak? ikastaroa. Hiru egunetan komunikazioaren arloan ematen ari diren gizarte aldaketek hizkuntzari dagokionez duten eraginaz jardun dugu Donostiako Miramar Jauregian. Bakoitzak bere ikuspegitik, gaiaren alderdi ezberdinak agerian jarri dituzte irakasle lanetan aritu diren adituek.

Eguneroko bizimoduan aldaketek, historikoki gaur egun eragiten dituzten erreakzioak eragin izan dituztela entzuteko beta izan da; Hedabideen funtzionamendua iraultzea hizkuntza gutxituen zabalpen eta sustapenerako aukera gisa uler litekeela; hedabideek identitateen eraikuntzan funtsezko papera jokatzen dutela ere entzun zen; baita euskarak testuinguru berri honetan arrakastaz garatzeko hartu beharreko norabideaz hainbat eta hainbat hausnarketa gehiago ere.

Soziolinguistika Klusterrarentzat pozgarria da jarraian aurkezten dizuegun ikastaroaren berri ematea. 2009. honetan, lehen aldiz, Klusterrak antolatutako ikastaro bat izango dugu EHUko Udako Ikastaroen eskaintza zabalaren baitan.

“Komunikazioaren gizartea”, “aro globala”, “hedabideak”, “nortasunaren eraikuntza” eta “hizkuntzen industria” bezalako hitz gakoen inguruan jardungo dugu hiru egunez, soziolinguistikaren ikuspegitik, nagusitzen ari diren gizarte aldaketei aurrea hartu nahian.

Gehiago irakurri

 

______________________________________________________________________________________

Helburuak:

Komunikazio molde berrien sorrerak eta hazkundeak eragindako aldaketek leku berezia dute gaur egungo gizartean. Mugarik gabeko harremanak eta komunikazio masiborako aukeren aurrean, gizabanakoek eta komunitateek testuinguru honetan eroso egokitzeko ahalegina egin behar dute. Hizkuntza gutxituen komunitateen ikuspegitik ere, egungo baldintzetara egokitzea erronka nagusietako bat da.

Hori horrela izanda, honako helburu zehatzak ditu ikastaroak:

  • Komunikazio gizarte aroan euskal gizarteko jarrerak ezagutzea eta etorkizuneko jokaerak irudikatzea.
  • Kultur identitateen eraikuntzan komunikabideek duten papera aztertzea. Euskara, gaztelania, ingelesa eta besteak gaur.
  • Munduko joera homogeneizatzaileen aurrean tokian tokiko hizkuntzen lekuaz eztabaidatzea.

 

 

EGITARAUA (pdf)

Eguna eta ordua: 
astelehena, Ekaina 22, 2009 - 09:00