AURKEZPENA

Euskararen Datu-Basea (EDB) euskararen datu estatistikoen biltegi bat da, Soziolinguistika Klusterrak egindakoa. Egitasmo honen helburu nagusia, euskarari buruz dagoen informazio estatistiko sakabanatua bildu, bateratu eta publikoki eskaintzea da. Hori horrela, han eta hemen argitaratzen diren euskarari buruzko datuetako batzuk gune bakarrean bildu ditu Euskararen Datu-Baseak, Euskal Herri mailako, lurraldekako, eta udalerri mailako datuak eskainiz.

Gaur egun, bost informazio mota aurkezten ditu EDBk, bost ataletan: hizkuntza-gaitasuna, lehen hizkuntza, etxeko hizkuntza, kale erabilera eta hezkuntza ereduak irakaskuntzan. Atal horien azken hamarkadetako bilakaerak kontsulta daitezke, adin-taldeka, sexuaren arabera, hiztunaren jatorriaren arabera, edota ikasleen ikasmailen arabera.

Beraz jarraian, euskarari buruzko datu ezberdinetan murgiltzera gonbidatzen zaitugu.

Horretarako...  Intereseko duzun  GAIA ETA EREMUA AUKERATU eta taula, grafiko eta mapen bitartez informazioa eskuratu ahal izango duzu.

 

 

 



Soziolinguistika Klusterra / Tel.: 943 592 556 / Posta-e.: kluster@soziolinguistika.eus / MARTIN UGALDE KULTUR PARKEA, 20140 - ANDOAIN