Azken 30 urteotako bilakaera soziolinguistikoa (1981-2011) eta aurrera begirako erronkak

Egitasmo honen helburu nagusia da, 2016ko Inkesta Soziolinguistikoaren eta Euskal Herriko Kale Erabileraren VII. neurketaren atarian gauden honetan, aurreko hiru hamarkadetako bilakaera soziolinguistikoa aztertzea (1981-2011) eta hortik aurrera begirako erronkak proposatzea.

Horretarako, esparru eta ikerketa-lerro ezberdinetatik datozen adituak jarri ditugu lanean, eta beraien ekarpenetatik abiatuta euskararen azken 30 urteetako bilakaera soziolinguistikoa xehatu da hiru ardatzetan: hizkuntza-gaitasunean, hizkuntza-erabileran eta iritzi eta jarreretan.

Aditu taldearen osaera ikuspegi soziolinguistiko zabal batetik egin da, ibilbide luzeko eta diziplina ezberdinetako adituen lankidetzaren bitartez. Hori horrela, batetik, hiru zuzendari izan ditu egitasmoak, arreta-gune edo landu den ardatz bakoitzeko bat.

  • Hizkuntza-gaitasunaren ardatza: Iñaki Martinez de Luna
  • Hizkuntza-erabileraren ardatza: Mikel Zalbide
  • Iritziak eta jarrerak: Xabier Erize

Eta horrekin batera, bestetik, zuzendari bakoitzak egindako lanaren gainean ekarriak egin dituzten aditu talde bat osatu da:

  • Iñaki Iurrebaso
  • Jon Aizpurua
  • Jone Miren Hernandez
  • Joxpi Irastortza
  • Kike Amonarriz
  • Lionel Joly
  • Olatz Altuna
  • Patxi Juaristi
  • Xabier Aierdi
  • Jone Goirigolzarri

Egitasmoak, hala, urrats desberdinak izan ditu. Lehenik eta behin, zuzendari bakoitzak bere analisia dokumentu batean jaso du, aipatutako bi atalekin: azken 30 urteotan bere ardatzean eman den bilakaeraren deskribapen dokumentatu bat eginez, eta ondoren, egungo egoeratik ikusita, etorkizunean (datozen 10-20 urteetan) lorgarriak eta aintzat hartzekoak diren erronken eta ikerketa aldetik garrantzitsuenak diren gaien deskribapen bat eginez link hauetan topa dezakezu aipatutako dokumentua.

Euskarazko bertsioa.

Version en castellano.

English version.

 

Horrekin batera, gainera, aditu taldeak egindako ekarpenak bildu dituen Jardunaldi bat egin da 2016ko ekainean. Eta Jardunaldi hori abiapuntutzat hartuz, halaber, Soziolinguistika Klusterrak ateratzen duen BAT aldizkarian jaso dira ekarpenak. Zehazki, BAT 99 aleak transmisioa, gaitasuna eta jarreren inguruan dihardu, eta BAT 100 aleak, aldiz, erabileraren inguruan.