Soziolinguistikaz berripaperaren 08. zenbakia / 2006ko maiatza

Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen

AGENDA

2006 maiatza 17-18 Getxolingae
2006ko maiatzaren 17an eta 18an Europako hizkuntzen Portfolioari buruzko jardunaldiak ospatuko dira Getxoko Igeretxe hotelan, Getxoko berritzeguneak antolatuta.

Argibide gehiago: http://www.getxolinguae.net/

2006 maiatza 24-26 5th Conference on Language Resources and Evaluation
2006ko maiatzaren 24tik 26ra Italiako Genoan antolatuko dira 5th Conference on Language Resources and Evaluation.
Argibide gehiago: http://www.lrec-conf.org/lrec2006/

 

2006 maiatza 29 Aniztasun linguistikoa eta kulturala espainako XVI. Mendeko literaturan
2006ko maiatzaren 29an Bordeleseko Unibertsitatearen H 112 gelan burutuko da "Aniztasuna linguistikoa eta kulturala espainako XVI. Mendeko literaturan" mintegi nazionala. AMERIBER/ERPIK antolatzen du mintegia Geneviève Champeauren eskutik.
Harremanetarako: genevieve.champeauco@wanadoo.fr

 

2006 ekaina 1-2 Hizkuntza ekintzak eta identitatearen ondorioak
2006ko ekainaren 1tik 2ra antolatuko da Montpellierreko Unibertsitatean hizkuntzalaritzen nazioarteko mintegia. Bertan hizkuntza eta identitatearen arteko loturak aztertuko dira: "Faits de langue et effets d'identité". Soziolinguistika Klusterra present egongo da mintegi horietan mintzaldi bat eskainiz.
Argibideak: hhttp://www.univ-montp3.fr

2006 ekaina 6-8 Linguistic change and field methods in linguistics
Bartzelonako Unibertsitateko filologiako fakultatean "Linguistic change and field methods in linguistics" mintegia burutuko dira Paul Newman irakaslearen eskutik. Mintegiak ekainaren 6tik 8ra bitartean egingo dira, CUSC-ek UB-ek antolatuta.
Argibide gehiago: http://www.ub.edu/cusc/

2006 ekaina 8-10 XIème Colloque de l'Association Internationale de Psychomécanique du Langage
2006ko ekainaren 8tik 10ra bi gai nagusi aztertuko dira Nazioarteko hizkuntzalaritza psikomekanikoaren XI. Mintegian: Psikomekanika eta hizkuntzalaritza kognitiboa eta Psikomekanika eta testuen analisia (Psychomécanique et linguistique cognitive eta Psychomécanique et analyse textuelle). Mintegiak Monpellierreko Unibertsitatean burutuko dira Jacques Bres-ek antolatuta.
Harremanetarako: jacques.bres@univ-montp3.fr

2006 ekaina 14-17 Hizkuntzaren Zuzenbidearen Nazioarteko Akademiaren Hizkuntza eta Legeari buruzko Nazioarteko X. Biltzarra
Hizkuntza legea eta hizkuntza eskubideak jorratuko dira Hizkuntzaren Zuzenbidearen Nazioarteko Akademiaren Hizkuntza eta Legeari buruzko Nazioarteko X. Biltzarran. Biltzarra Irlandako Galwayen burutuko da 2006ko ekainaren 14tik - 17ra.
 

2006 ekaina 15-17 BIDE06
Bilboko Deustuko unibertsitatean burutuko dira Bilbao Deusto Hizkuntzalaritza Ikasleen Batzarra BIDE06 ekainaren 15etik 17ra. Deustuko Unibertsitateak antolatzen du hizkuntzalaritza ikasleen batzarra.
Argibide gehiago: http://littera.deusto.es/bide/

2006 ekaina 21-23 Stéréotypage, stéréotypes : fonctionnements ordinaires et mises en scène
Hizkuntza eta estereotipoak aztertuko dira Montpellierren antolatutako Stéréotypage, stéréotypes : fonctionnements ordinaires et mises en scène nazioarteko mintegian. Mintegia ekainaren 21etik 23ra burutuko da Montpellierren ARSER DIPRALANG-EA739-eko Henri Boyer-ek antolatuta.
Harremanetarako: henri.boyer@univ-montp3.fr

2006 uztaila 3-5 " Grandes " et " petites " langues et didactique du plurilinguisme et du pluriculturalisme. Modèles et expériences
2006ko uztailaren 3tik 5ra hizkuntza "handien" eta "txikien" eleaniztasun linguistikoa eta kulturalaren didaktika landuko da Pariseko INALCOn.
Argibide gehiago: http://www.inalco.fr/

2006 uztaila 5-7 Association for Language Awareness-en 8. bilkura
2006ko uztailaren 5etik 7ra burutuko da Association for Language Awareness-en 8. bilkura non eleaniztasunaren eta kontzientzia linguistikoaren arteko loturak aztertuko diren (Plurilinguisme et conscience linguistique : quelles articulations ?). Bilkura Le Manseko unibertsitatean egingo da.
Argibide gehiago: http://ala-edilic.univ-lemans.fr/

2006 uztaila 18-20 Soziolinguistikari buruzko udako ikastaroa UEUn
Uztailaren 18tik 20ra bitartean UEUk eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanean antolatutako Soziolinguistikari buruzko udako ikastaroa burutuko da. Aurtengo gaia "Erronka berriak euskararen erabileran" izango da eta alor guztietako profesionalak hartuko dute parte ikastaro honetan.
Argibide gehiago: http://ikastaroak.ueu.org/ikastaro_info2.php?ikastaroa_id=25

2006 uztaila 19-24 International Summer School on Processability Theory and Second Language Acquisition eta 6th International Symposium on Processability Theory, Second Language Acquisition and Bilingualism
Irailaren 19tik 24 arte elebiduntasunari buruzko bi mintegi antolatuko dira Maltako Residence Unibertsitatean: The International Summer School on Processability Theory and Second Language Acquisition eta the 6th International Symposium on Processability Theory, Second Language Acquisition and Bilingualism
Argibide gehiago: http://groups.uni-paderborn.de/processability

 

EKIMENAK ETA KANPAINAK:

Mintza Eguna
Mintza eguna Euskal Herrian lehenengo aldiz ospatuko da aurten eta hitzordu garrantzitsu honi hasiera emateko Iruñerria aukeratu da. Hitzordua ekainaren 3an izango da, 11:30etan, Iruñeko Gaztelu plazan. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1148049431

Haur etorkinak euskararen altxorraren arrastoan
Zumaiako Ludotekan haur etorkinak euskaran murgiltzeko ekimen berri bat abian da 2006ko urtarrilaz geroztik: herrira bizitzera etorritako haur atzerritarrentzako egitasmoa, hain zuzen ere. Zumaiako Udala, Zumaiako ikastetxe eta Gipuzkoako Urtxintxaren arteko elkarlanaren fruitua da *Alea Tita Konba*, haurrek euskaraz jolas eginez mintzatzen ikasteko egitasmoa. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1142941349

EBPNren Komunikaziorako Gida
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) Komunikaziorako Gida aurkeztu berri du Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Udal-mailan udalek euskararen sustapenerako egiten duten ahaleginen berri emateko komunikaziorako estrategia eskaintzea da Publis agentziak egin duen gidaren helburua.(www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1143193816

Goazen egitasmoa: IMHn euskara sustatzeko tresna
Elgoibarko Makina-Erremintaren Institutuak (IMH) Goazen euskara planaren 2005eko balantzea aurkeztu du martxoaren 23an. Euskararen erabilera eta presentzia areagotu egin dira, baina aurrera begira ere badago zereginik.(www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1138188728

Irakurketa sustatzeko kanpaina
"Munduan mundu asko daude. Irakur itzazu" lemapean, gaurtik hasita, apirileko azken hamar egunetan zehar, irakurketa sustatzeko kanpaina egingo du Eusko Jaurlaritzak. Gutxi irakurtzen duen edo batere irakurtzen ez duen publikoari zuzendua, kanpainan zehar liburutegia kalera irtengo da eta kalea liburutegira ekarriko. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1144322505

DBHtik aurrera ere jarraitu euskaraz
Bizkaiko 36 udalerrik kanpaina bat jarriko dute abian apirilaren 26tik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) amaitu duten gazteek Batxilergoan edo Lanbide Heziketan euskaraz ikasten segi dezaten bultzatzeko asmoz. *Zeurea da aukera: jarraitu euskaraz* leloaren harira, 665.000 biztanleko eremu batean bizi diren 7.200 neska-mutilek jasoko dute kanpaina honen berri etxean. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1145872139

Telefonoa euskaraz mintzo dadin
Kontseiluak, "telefonoa euskaraz" lelopean, euskara sustatzeko aurtengo norbanakoen lehen konpromisoa aurkeztu du. Urtero hiru konpromiso zabaltzen ditu Kontseiluak, iaz, besteak beste, errenta aitorpena euskaraz egiteko deia, lagun edo senide bat euskara ikastera animatzea edo euskarazko produktuak lehenesteko deia egin zituen. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1146790045

Erabil nazazu euskaraz
Ordenagailuetan euskararen erabilera errazteko eta bultzatzeko kanpaina berria jarriko du abian Ordiziako Udalak: *Erabil nazazu euskaraz*.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1147334542

IKERKETAK ETA AZTERKETA LANAK:

Euskararen erabilera Donostiako elizbarrutian gaur egun. Euskara idatzia eta ahozko euskara
Euskal elizbarrutietan euskararen erabilera nola doan jakin nahirik, azken urteotan beren azalpenak ginak dituzte Euskaltzaindiko Jagon Sailak eratutako Jardunaldietan hiru euskal elizbarrutitako rdezkariek: Baiona-Leskar-Oloroekoek lehenengo, 2002. urtean, Iruñeko eta Tuterako elizbarruti-ordezkariek ondoren, 2003. urtean, eta Gasteizkoek azkenik, 2004an.Bilboko eta Donostiako lizbarrutien txanda izan da oraingoan, Euskaltzaindiak egindako azken Jagon Jardunaldietan. Txosten honetan Donostiako elizbarrutian euskararen erabilera nola ikusten den aztertzen dugu. (www.euskonews.com)
Informazio gehiago: http://www.euskonews.com/0343zbk/gaia34301eu.html

Soziolinguistika Klusterra transmisioa indartzeko Buruntzaldean
Soziolinguistika Klusterra transmisioa indartzeko Buruntzaldean garatzen ari den esperientzia pilotuan parte hartzen ari da. Buruntzaldeko Euskarako zerbitzuen ekimenez sortu zen egitasmoa, eta HABE, HPS eta sei herrietako ikastetxeak ere inplikatuta daude proiektuan. SL Klusterrak HPSrekin egitasmoko hainbat lan adostu zituen, batez ere esperientzia praktikoaren jarraipen eta ebaluazioarekin lotuak eta uda bitartean garatuko ditu.
Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/eu/proiektuak/erakus/1516
Proiektu honi buruzko hainbat albiste: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1145837009 http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1143796768 http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1145835943

 

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

 

BAT soziolinguistika aldizkaria

Hurrengo zenbakia (59): Dosierra: Euskararen egoera Ipar Euskal Herrian.

Azken zenbakia (58): Dosierra: Euskararen egoera Nafarroan: hizkuntza politika eta bestelako ekimenak

  • Euskara Nafarroa Garaian: iraupenetik garapenera? Dabid Anaut eta Rosa Ramos
  • Euskara erabiltzeko eskubidea Nafarroako Foru Komunitatean Iulen Urbiola
  • Hizkuntza politika eta hizkuntza eskubideak Nafarroako Administrazioan Paul Bilbao
  • Euskararen egoera udal-administrazioan. Rosa Ramos
  • Nafarroa Oinez: 25 urte Pello Mariñelarena Euskararen haizeak
  • Nafarroako ikastolak iraganetik etorkizunerantz Irene Lopez-Goñi eta Pello Mariñelarena
  • Nafarroako euskal irakaskuntza publikoa aurrera Kalen Astiz
  • Paperezko oharrak Mikel Lizaso
  • Tokiko telebista Nafarroan eta Ttipi-Ttaparen esperientzia Jose Manuel Irigoien
  • Nafarroako Euskara Elkarteak Oskar Zapata
  • Nafarroako euskalgintza, egungo egoera gainditzeko bidean Iñaki Lasa
  • Euskarak Nafarroan izan duen bilakaeraren adierazle soziolinguistiko batzuk Carlos Vilches eta Mikel Vilches
  • Erabilera-planen aldeko argudioak: barneratu, sinetsi eta transmititu Xabier Azkue (Elhuyar)

    Harremanetarako: kluster@soziolinguistika.org

    Soziolinguistikari buruzko udako ikastaroa UEUn
    Uztailaren 18tik 20ra bitartean UEUk eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanean antolatutako Soziolinguistikari buruzko udako ikastaroa burutuko da. Aurtengo gaia "Erronka berriak euskararen erabileran" izango da eta alor guztietako profesionalak hartuko dute parte ikastaro honetan.
    Informazio gehiago eta izena emateko: http://ikastaroak.ueu.org/ikastaro_info2.php?ikastaroa_id=25

    Hizkuntza ekintzak eta identitatearen ondorioak
    2006ko ekainaren 1tik 2ra antolatuko da Montpellierreko Unibertsitatean hizkuntzalaritzen nazioarteko mintegia. Bertan hizkuntza eta identitatearen arteko loturak aztertuko dira: "Faits de langue et effets d'identité". Soziolinguistika Klusterra present egongo da mintegi horietan mintzaldi bat eskainiz
    Informazio gehiago: http://www.univ-montp3.fr

    Euskal Herriko Kale Erabileraren neurketa orokorra abian da
    EHko V. Kale Erabileraren neurketarako prestakuntza abian da. Lehen urratsa proiektu honen finantzazioa osatzea izango da eta horretarako udalei herrian neurketa berezia egin edo proiekturako dirulaguntza eskaintzeko aukeren berri eman diegu.

    Soziolinguistika Klusterraren argitalpen berriaren aurkezpena
    Soziolinguistika Klusterraren azken argitalpenaren aurkezpena maiatzaren 5ean izan da Donostian. Patxi Baztarrikak, Gotzon Egiak eta Maria Jose Azurmendik eta Iñaki Martinez de Lunak (liburuaren koordinatzaileek) hartu zuten parte antolatutako ekitaldian.

    Soziolinguistika Klusterraren batzar orokorra
    2006ko apirilaren 11an izan da Soziolinguistika Klusterreko urteko batzar orokorra, bere bulegoko eraikinean Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean.

    Soziolinguistika Klusterra transmisioa indartzeko Buruntzaldean
    Soziolinguistika Klusterra transmisioa indartzeko Buruntzaldean garatzen ari den esperientzia pilotuan parte hartzen ari da. Buruntzaldeko Euskarako zerbitzuen ekimenez sortu zen egitasmoa, eta HABE, HPS eta sei herrietako ikastetxeak ere inplikatuta daude proiektuan. SL Klusterrak HPSrekin egitasmoko hainbat lan adostu zituen, batez ere esperientzia praktikoaren jarraipen eta ebaluazioarekin lotuak eta uda bitartean garatuko ditu.

    Komunikazio estrategiak eta gazteen hizkuntza jokaerak
    Komunikazioak euskararen alde asko egin dezake. Komunikazioaren gizartean bizi gara, baina euskararekin mugatuak gaude, ez dugu saltoa ematen. (...) Estrategia bat landu behar da.iritzi-trukea bultzatzea izan zen helburu." Horra, Soziolinguistika Klusterrak egindako jardunaldi ateko ondorioetako bat. Orain sarean argitaratu dute. (www.sustatu.com)
    Argibide gehiago: http://www.sustatu.com/1146047261

     

    ARGITALPENAK:

    Euskaltzaindiako "Plazaberri" aldizkaria digitala
    Euskaltzaindiako "Plazaberri" aldizkaria digitalaren bigarren zenbakia kaleratu du.
    Informazio gehiago: http://www.euskaltzaindia.net/plazaberri/

    Phonological Development and Disorders in Children. A Multilingual Perspective
    Egileak (editoreak): Zhu Hua, Barbara Dodd
    Argitaratzailea: AMultilingual Matters, 2006.
    Liburu honetan fonologiaren ikaskuntzari buruzko ikerketa enpiriko bilduma bat aurkituko du irakurleak. Bertan haur elebidunen eta elebakarren kasuak aztertzen dira bigarren hizkuntza bat hitz egiterakoan.

    Language diversity in the Pacific
    Egileak (Editoreak): Denis Cunningham, D.E Ingram, Kenneth Sumbuk
    Argitaratzailea: Multilingual Matters, 2006
    Pazifikoaren hego-mendebaldeko eskualdeak, hori da Txina, Indonesia, Australia eta Pazifikako irlak, munduko eskualde aberatsena da hizkuntzei dagokienez. Liburu honetan hizkuntza horien deskripzioa egiten da. Irakurleak hizkuntza plangintzak egiteko proposamenak ere aurkituko ditu liburu honetan.

    Gazteentzat ere gatza eta piperra
    Gazte euskaldunek beraien sentimenduak adierazteko gaztelaniara jotzen dutela konturatuta, eta euskara gaztelania bezain hizkuntza funtzionala izan daitekeela erakutsi asmoz, betiko esamoldeen bilketa eta zabaltze lan interesgarria burutu dute azken urteotan Busturialdean. (www.erabili.com)
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1144143321

     

    BESTELAKOAK

    Euskararen Erakunde Publikoaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetza akordioa
    Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak euskara eta hizkuntza politika gaietarako lankidetza akordio berria osatuko dute. Hala jakinarazi zuten, Euskararen Erakunde Publikoak Baionan duen egoitzan bi erakundeetako ordezkariek egindako bilkuraren ostean. Bileraren hasieran, 2005a bitarteko elkarlanaren balorazio positiboa egin zuten bi aldeek. Ondoren, 2006ko lan-ildoak aztertu zituzten. Bi erakundeek 2003ko hitzarmena berritzeko borondatea eta konpromisoa azaldu zuten. Hitzarmen berria zabalagoa izango da. Abendurako prestatu nahi dute, 2007rako indarrean egon dadin. (www.argia.com)
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1143725349

    Karmen Irizar hautatu dute Topaguneko zuzendari
    Soziolinguistika Klusterreko kidea den Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak urteko Batzar Nagusia egin zuen pasaden hilabetean Abadiñon. Euskara sustatzeko aurtengo erronkak zehaztu zituzten, besteak beste, bilkuran. Batzar Nagusiak garrantzia berezia izan zuen zuzendaritza batzorde berria hautatu baitzuten. Karmen Irizar azkoitiarra izango da Topaguneko zuzendaria aurrerantzean. (www.argia.com)
     

    Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian, 2005ean
    Behatokiak 'Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian, 2005ean' txostena aurkeztu du. Behatokiak herritarrek euskararen telefonoan helarazitako kexa eta txalotzeen bidez egindako azterketa da. Aurten, gainera bosgarren txostena da, "larria da benetan oraindik hizkuntza-eskubideen urraketak behin eta berriro pairatu behar izatea", adierazi du Behatokiko lehendakariak, Xabier Mendigurenek. (www.sustatu.com)
    Argibide gehiago: http://www.sustatu.com/1144323671

    Elhuyar aldizkariaren lehen zenbakiak sarean jarri dituzte
    Elhuyar Fundazioak Elhuyar aldizkariak 1974tik 1979ra kaleratutako zenbakiak Interneten jarri ditu, www.elhuyar.org/elhuyar_aldizkaria helbidean. Elhuyar aldizkari haren azken zenbakia 1996an kaleratu zen. Beraz, hamar urte egin zituen egungo Elhuyar Zientzia eta Teknika (1986) aldizkariaren ondoan. (www.argia.com)
    Informazio gehiago: www.elhuyar.org/elhuyar_aldizkaria

    Jaurlaritzak % 27 handitu ditu euskararen diru-laguntzak
    Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) euskararen erabilera sustatzeko aurtengo sei dirulaguntza-deialdiak aurkeztu ditu. Guztira, 2006. urterako, 10.825.000 euro bideratuko ditu euskararen sustapenerako eta zabalpenerako ekintzabideak laguntzeko, alegia %27,07ko igoera joan den urtearekin alderatuz gero (8.518.522 euro). (www.erabili.com)
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1146137572

    Euskararen mailarik gorenena arautu dute
    Helduen euskalduntzearen oinarrizko kurrikuluaren 4. maila arautu du Jaurlaritzak. (www.erabili.com)
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1146738966

    Euskaljakintza: euskara ikasteko motibazioa blogen bidez
    Euskarako ikasgaia gazteentzat erakargarriago bihurtzea lortu dute Ordiziako Jakintza Ikastolan, teknologia berrien erabilpena bultzatuz: euskaljakintza izeneko webloga sortu eta lantzen dute ikasleek irakasleekin batera. (www.erabili.com)
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1144318153

    Mendebalde Kultur Elkarteak 10 urte bete ditu
    Mendebalde Kultur Elkarteak 10 urte bete ditu. Elkartea bizkaieraren transmisioa bermatzeko sortu zen. Urteurrena ospatzeko jardunaldi bereziak egin dituzte Bilbon. Mendebalde Kultur Elkarteko kideen ustez, bizkaierak leku handiagoa izan beharko luke, hezkuntzan eta komunikabideetan, batez ere. (www.argia.com)
    Informazio gehiago: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=euskalherria&data=2006-05-07&orria=014&kont=936

    "Bai Eskolak Euskalduntzeari!' kanpaina
    Martxoaren hasieran abiatutako Bai Eskolak Euskalduntzeari! kanpaina hilaren 27an amaituko da. Ekimena babestu duten eragileek kanpainaren balorazio baikorra egin zuten eta kanpainari amaiera emateko manifestazio bat antolatu dute maiatzaren 27an Donostian. Egun horretan bertan jakinaraziko dute kanpainak izan duen atxikimendu kopuru zehatza. (www.argia.com)

    Eusko Jaurlaritza / Kultura saila
    Gipuzkoako Foru Aldundia
    Soziolinguistikaz Berripapera Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako egitasmoa da