Soziolinguistikaz berripaperaren 07. zenbakia / 2006ko martxoa

Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen

AGENDA

2006ko apirilaren 13an Lexiko-semantika eleanitza
2006ko apirilaren 13an Belgikako Louvainen iturri lexiko-semantiko eleanitzei buruzko lan jardunaldiak burutuko dira. Lan-jardunaldiak CENTAL-ek antolatuak dira, iturri lexiko-semantiko eleanitzen ekarpena hizkuntzaren tratamendu automatikorako jorratuko da jardunaldi horietan.

Argibide gehiago: http://libresource.inria.fr/projects/TALN-MulLexSem

2006 apirila 12-15. Evolution of Language
Hizkuntzaren bilakaerari buruzko munduko 6. jardunaldiak burutuko dira Roman apirilaren 12tik 15a bitartean. Gizakiaren hizkuntzaren garapen azterketa diziplina askoren ikuspuntutik egingo da: antropologiatik, genetikatik, hizkuntzalaritzatik, psikologiatik e.a
Argibide gehiago: www.plymouth.ac.uk/evolang6 /

 

2006 apirila 18-21. Linguistika orokorrari buruzko VII. biltzarra
Linguistika orokorrari buruzko VII. Biltzarra antolatuko da Bartzelonako unibertsitatean apirilaren 18tik 21era. Biltzarra Bartzelonako Unibertsitatearen Filologia Fakultateko Linguistika Orokorreko Sailak antolatu du.
Informazio gehiago: http://www.ub.edu/ling/clg7/index.htm /

 

2006 maiatza 25-27 Fonologiari buruzko XIV. bilkura
2006ko maiatzaren 25tik 27ra, Fonologiari buruzko XIV. bilkura burutuko da Manchesteren. Bilkura Edinburgheko, Manchesterreko, Toulouseko eta Montpelliereko unibertsitateko fonologoak antolatua da.
Argibideak: http://www.englang.ed.ac.uk/mfm/14mfm.html

2006 maiatza 1-4 Hego Amerikako hizkuntza politikari buruzko bilkura
Hego Amerikako hizkuntza politikari buruzko bilkuran aipatuko den gai nagusia "Hizkuntza(k) eta herriak: unitatea eta aniztasuna" izango da. Bilkura Paraibako unibertsitatean egingo da 2006ko maiatzaren 1etik 4ra bitartean.
Argibide gehiago: http://www.gelne.org.br/cipla_es.htm

 

EKIMENAK ETA KANPAINAK:

Hizkuntza paisaiari buruzko laborategia
Hizkuntza paisaiari buruzko laborategia TEKNIKARI programaren baitan dagoen egitasmoa da. Gipuzkoako udalerrien ezaugarrietara egokitutako aholkularitza zerbitzua da Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusia sustatzen duen TEKNIKARI programa. (www.Gipuzkoaeuskara.net)
Informazio gehiago: http://www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1139566859

Euskara errazago erabiltzeko liburua merkatarientzat
Donostiako 5.000 saltegitan liburu bana jasoko dute eguneroko lanean erabiltzen dituzten idazkiak txukun eta euskaraz egin ahal izateko. Liburua Donostiako Euskararen Udal Patronatuak prestatu du. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1138128274

 

1+1=bi: ele bi
2-3 urteko umeen aurrematrikulazio epea hasteaz batera, Bizkaiko 43 udalerrik *1+1=bi, benetako elebitasunaren alde* lelopeko kanpaina bultzatu dute, hezkuntza elebidunaren onurak eta, batik bat, euskarazko ereduen onurak ezagutarazteko asmoz. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1139476543

Bai euskarari ziurtagiria lortu duten enpresen ahalegina saritzeko ekitaldia
Bai Euskarari Ziurtagiriaren urteko ekitaldi nagusia martxoaren 1ean izan da Donostiako Kursaal aretoan. Aurten ere Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak aitortza berezia egin die Bai Euskarari Ziurtagiria lortu duten 1.190 enpresa, saltoki eta bestelako entitateei. (www.kontseilua.org)
Informazio gehiago: http://www.kontseilua.org/zerberri.cfm?hizkuntza=0&atala=berria_erakutsi&id=354

III. Hizkuntza Eskubideen Eguna
Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatutako III. Hizkuntza Eskubideen Eguna apirilaren 2an egingo da Santurtzin. Hizkuntza Eskubideen defentsa guztion esku dago! izango da leloa. Osasun zerbitzuetan euskararekiko duten jarrera salatzeko deialdia ere egin zuten atzo (2) EHEko kideek. Hala, Osasun zerbitzu guztiak euskaraz! lelopean mobilizazioak egingo dira martxoaren 18an. (www.argia.com)

IKERKETAK ETA AZTERKETA LANAK:

Sprachpolitik und identität in Spanien: zur bildung Kultureller und Politscher Identitäten in Katalonien und dem Baskenland
Egilea: Vesper Kristina.
Potsdam-go Unibertsitatea, 2005
Tesi honetan Kataluniako eta EAEko hizkuntza gatazkak eta hizkuntza politikak aztertzen eta konparatzen dira. Bosgarren kapituluan hizkuntzaren lekua ETAren ideologian aurkezten da.

 

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

 

BAT soziolinguistika aldizkaria

Hurrengo zenbakia (58): Dosierra: Euskararen egoera Nafarroan: hizkuntza politika eta bestelako ekimenak

  • Euskara Nafarroa Garaian: iraupenetik garapenera? Dabid Anaut eta Rosa Ramos
  • Euskara erabiltzeko eskubidea Nafarroako Foru Komunitatean Iulen Urbiola
  • Hizkuntza politika eta hizkuntza eskubideak Nafarroako Administrazioan Paul Bilbao
  • Euskararen egoera udal-administrazioan. Rosa Ramos
  • Nafarroa Oinez: 25 urte Pello Mariñelarena Euskararen haizeak
  • Nafarroako ikastolak iraganetik etorkizunerantz Irene Lopez-Goñi eta Pello Mariñelarena
  • Nafarroako euskal irakaskuntza publikoa aurrera Kalen Astiz
  • Paperezko oharrak Mikel Lizaso
  • Tokiko telebista Nafarroan eta Ttipi-Ttaparen esperientzia Jose Manuel Irigoien
  • Nafarroako Euskara Elkarteak Oskar Zapata
  • Nafarroako euskalgintza, egungo egoera gainditzeko bidean Iñaki Lasa
  • Euskarak Nafarroan izan duen bilakaeraren adierazle soziolinguistiko batzuk Carlos Vilches eta Mikel Vilches
  • Erabilera-planen aldeko argudioak: barneratu, sinetsi eta transmititu Xabier Azkue (Elhuyar)

     

    Azken zenbakia (57): Dosierra: Euskararen erabileraren eta normalizazioaren azterketa lan munduan:

  • Lan-mundua: gaurko egoera eta asmoak. Nikolas Gardner
  • Erabilera plana abian jartzea erabaki estrategikoa da enpresarentzat. Amaia Lariz
  • Erabilera planen aldeko argudioak Patxi Alaña (Artez)
  • Debagoienako esperientzia. Joxerramon Elortza, Inaxio Garro, Errukane Aperribai (Euskalan Elkartea)
  • Aurrerapausoak erabileran: esperientzia praktikoak:
  • Arlan: 13 urteko euskara plana Patxi Alaña - Begoña Fernandez IHM Fundazioaren Goazen egitasmoa Edurne Bilbao (IMH) eta Mikel Urdangarin (Ahize) Euskararen haizeak Fagor Arrasaten Eñaut Apaolaza (Emun), Joxean Alustiza (Fagor) Elkargiren euskara plana: 2 urteko esperientzia Axier Baglietto (Elhuyar)
  • EKKO: Euskarazko Komunikazioaren Kudeaketa Organizazioetan Kepa Atutxa eta Ibai Atutxa (Egaratu Kooperatiba Elkartea)
  • Jarrera, portaera, motibazioa, eta parte-hartzea enpresetako euskara-planetan. Nekane Arratibel (Huhezi) eta Joxpi Irastortza (Emun)
  • Sozioekonomia arloaren bilakaera Katalunian: ikerketak eta ekintza-planak Ernest Querol
  • Immigrazioa, naziotasuna, eta herritartasuna. Castillo Suarez eta Pedro Albite
  • Hizkuntza eskubideak eta euskara hezkuntza sisteman. Iñigo Urrutia. Eunate Prieto

    Harremanetarako: kluster@soziolinguistika.org

    Euskal Herriko Kale Erabileraren neurketa orokorra abian da
    EHko V. Kale Erabileraren neurketarako prestakuntza abian da. Lehen urratsa proiektu honen finantzazioa osatzea izango da eta horretarako udalei herrian neurketa berezia egin edo proiekturako dirulaguntza eskaintzeko aukeren berri eman diegu.

    Soziolinguistika Klusterraren argitalpen berria ingelesez
    International Journal of the Sociology of Language 174. Euskal Herriari buruzko ale berezirako prestutako hainbat artikulu ez zuten argitaratzerik izan J. Fishmanek zuzentzen duen aldizkarian, aldizkari honen neurriak direla medio. Soziolinguistika klusterrak argitalpen berezi bat prestatzen ari da artikulu guzti horiekin. Ingelesez argitaratuko den liburu honen titulua The Case of Basque: Past, Present and Future izango da eta bere helburua Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa Euskal Herritik kanpo ezagutaraztea da. Liburuaren edizioaren koordinatzaileak Maria-Jose Azurmendi eta Iñaki Martínez de Luna izan dira.

    ERALAN ikerketa proiektuaren topaketa
    Soziolinguistika Klusterrak ERALAN proiektuari buruzko lan-topaketak antolatu ditu Miramon Parke Teknologikoan 2006ko martxoaren 16an Ezagutzaren Klusterrarekin elkarlanean. Bi hitzaldi izan dira Igor Calzadarena (Eraldaketa organizazioetan, irakurketa soziologiatik) eta Aitor Aritzetarena (Eraldaketa organizazioetan, irakurketa gizarte psikologiatik). Ondoren lan taldeak bildu dira ondorioak ateratzeko eta aurrera begira lan ildo nagusiak identifikatzeko.

    Pasaiako gazteen ikerketa-materialari buruzko jardunaldia
    2006ko otsailaren 24an, Pasaiako gazteen ikerketa-materialari buruzko jardunaldia antolatu du Soziolinguistika Klusterrak. Bi hitzaldi izan dira, lehenengoan Jaime Altunak, Urtxintxa Eskolako kidea, egitasmoaren aurkezpena egin du eta bigarrenean Iñigo Fernandezek, Publis NCM lankidea, komunikazioa euskara sustatzeko hitzaldia eman du.

    Soziolinguistika Klusterraren batzar orokorra
    2006ko apirilaren 11an izango da Soziolinguistika Klusterreko urteko batzar orokorra, bere bulegoko eraikinean Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean.

     

     

    ARGITALPENAK:

    Modalités d'apprentissage d'une langue seconde
    Egilea: Marie J. Myers
    Argitaratzailea: Bruxelles : Duculot, D.L. 2004
    Liburu honetan bigarren hizkuntzaren ikaste prozesua aztertzen da azken urte horietan garatu diren ikerketen eta teorien ildotik.

    The Sociolinguistics of narrative
    Egileak (editoreak): Joanna Thornborrow, Jennifer Coates.
    Argitaratzailea: Amsterdam, John Benjamins, 2005.
    Ingelesez argitaratutako lan honetan diskurtsoaren analisia jorratzen da. Era askotako diskurtsoak aztertzen dira soziolinguistika ikuspuntu batetik: aurre-eskolako batzuena, telebistarena, alkoholiko batena e.a

    Reclaiming the local in language policy and practice
    Egilea (Editorea): Suresh Canagarajah.
    Argitaratzailea: Mahwah, Lawrence Erlbaum Associates, 2005.
    Hizkuntza plangintzei buruzko liburu honetan, munduko leku askoren egoera eta adibidea aurkezten dira Hizkuntza plangintzen nondik norakoak aztertzeko. Izan ere frantseseko Cajuna, Brasileko egoera eleanitza edota Indiako ingelesa aztertzen dira adibidez

    Oinarrizko Hiztegi Juridikoa
    Egileak: Andres Urrutia, Ester Urrutia, Cesar Gallastegi eta Arantza Etxebarria
    Argitaratzailea: Bilbo : Deustuko unibertsitatea, 2006.
    Oinarrizko Hiztegi Juridikoa argitaratu du berrikitan Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak Euskaltzaindiaren baimenarekin. Hiztegiaren egileak Andres Urrutia, Ester Urrutia, Cesar Gallastegi eta Arantza Etxebarria dira. Hiztegiaren helburua hauxe da: zuzenbidearen hizkeran erabilgarri diren hainbat eta hainbat hitz bertan aurkitzea, den-denak Euskaltzaindiaren Hiztegi Batutik hartuak. (www.erabili.com)
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1137163941

    Neologismos en la obra de Sabino Arana Goiri
    Egilea: Ines Pagola.
    Argitaratzailea: Bilbo, Euskaltzaindia, 2005.
    Euskarazko hitz berriak asmatzen Sabino Arana Goiriren ahalegina, egina eta eragina liburu bakar batean elkartu ditu Ines Pagolak. Hitz bakoitza noiz eta nola sortu zen, zer hiztegi eta testutan agertzen den, baita sortutako iritziak ere jasota daude *Neologismos en la obra de Sabino Arana Goiri* liburuan. (www.erabili.com)
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1141408485

     

     

    BESTELAKOAK

    Iparraldea bertan!
    Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean Iparraldea Bertan! Izena duen programazioa eskainiko da martxoan zehar Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin. Ekitaldien artean Piarres Xarritonen hitzaldia izango da martxoaren 16an 19:30etan.
    Informazio gehiago: http://www.gipuzkoakultura.net/boletin/iparralde/index.htm edo http://www.eke.org/albisteak/1141210219

    Euskararen aldeko lege proposamena Iparraldean
    Frantziako erakundeek euskarari aitormen ofiziala egin diezaioten lege proposamen bat aurkeztuko duela iragarri du Alain Lamassoure Frantziako eurodiputatu eta Ipar Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluko lehendakariak. (www.erabili.com)
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1137432102

    EAEko Haur hezkuntzan ikasleen %64 D ereduan
    A ereduak maila guztietako matrikulazioetan ikasleak galdu ditu eta D eredua maila guztietan finkatu da. Horixe da Euskal Estatistika Erakundeak, Eustat-ek, EAEn 2004-2005 ikasturteari dagokion eskola-jarduerari buruzko estatistika aztertuta ondorioztatu duen datua. (www.erabili.com)
    Argibide gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1140100512

    Ahozko jarduneko akats ohikoenak zuzentzeko programa
    Ahozko hizkeran eta bereziki haur eta gazteen ahozko jardunean zabalduta dauden hainbat akats gramatikal zuzentzeko asmoarekin programa bat sortu eta garatzen ari dira Bergaran: "Gehixago eta Hobeto". (www.erabili.com)
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1141208498

    Eusko Jaurlaritza / Kultura saila
    Gipuzkoako Foru Aldundia
    Soziolinguistikaz Berripapera Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako egitasmoa da