Soziolinguistikaz berripaperaren 06. zenbakia / 2006ko urtarrilla

Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen

AGENDA

2005eko azaroak 5-6 Praktika kulturalak eta nortasun kolektiboak
2005eko azaroaren 5 eta 6an Praktika kulturalak eta nortasun kolektiboak jardunaldiak burutu dira. Euskal Kultur Erakundeak eta Eusko Ikaskuntzak Euskal Herri osoan praktika kulturalei eta nortasun kolektiboei buruz eraman inkestaren emaitzen aurkezpena egin da eta ondoren Cyrille Peyramonen "Euskara" filma ikusi ahal izan da.

Argibide gehiago: http://www.eke.org/agenda/1132744638

2006 urtarrila 18-21. EXPOLANGUES
"Munduko hizkuntzak, hizkuntzen mundua" lelopean, Expolangues azoka burutuko da urtarrilaren 18tik 21era Parisen. 24. edizio honetan gonbidatutako Herria Alemania izango da. Euskarak bere lekua izango du Eusko Jaurlaritzak jarriko duen erakustokiaren bitartez.
Argibide gehiago: http://www.expolangues.fr/

 

2006 urtarrilla 23-25. Lehenengo eta bigarren hizkuntzen ikaskuntza
Lehenengo eta bigarren hizkuntzen ikaskuntza "Apprentissage des langues premières et secondes" mintzaldiak burutuko dira Parisen 2006ko urtarrilaren 23 eta 25 artean. Mintzaldi horiek M. Kail, M. Fayol & M. Hickmann antolatuak dira eta ahozko eta idatzizko hizkuntzen ikasketa landuko dira 3 egun horietan.
Informazio gehiago: kail@psycho.univ-paris5.fr

 

2006 urtarrilla 30- otsaila 3.Ikerketaren metodologia hizkuntzalaritzan
Urtarrilaren 30tik otsailaren 3ra bitartean Ikerketaren metodologia hizkuntzalaritzan jardunaldiak egingo dira Morellan, Institu Joan Lluis Vivesek antolatuak.
Argibideak: http://www.gipuzkoaeuskara.net/egutegia/1135669432

2006 otsaila 19-25 CICLing mintzaldiak 2006 Mexikon
Hizkuntzalaritza konputazionaliri buruzko 7. mintzaldi internazionalak (7th International Conference on Intelligent Text Processing and Computational Linguistics) egingo dira Mexikon otsailaren 19tik 25ra.
Argibide gehiago: http://www.cicling.org/2006/

2006 martxoa 30- apirila 1 AESLA Biltzarraren XXIV. edizioa
AESLA Biltzarraren XXIV. Edizioa egingo da Madrilen 2006ko martxoaren 30etik apirilaren 1era "Hizkuntzak ikastea, hizkuntza erabiltzea eta eredu kognitiboak: diziplina arteko ikuspegiak" lelopean.
Argibide gehiago: www.uned.es/aesla2006

 

EKIMENAK ETA KANPAINAK:

Hizkuntza politika aurrera begira
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gizartearen aurrean legealdi honetarako (2005-2009) hartzen duen konpromisoa jaso nahi du dokumentu honek. Euskara berreskuratzeko bidean jorratu nahi diren hizkuntza politikaren ildo, oinarri eta jarraibide nagusiak eman nahi ditu ezagutzera.
Dokumentua osorik irakur daiteke gure weborrian materialen atalean: http://www.soziolinguistika.org/

Lan arloa euskalduntzeko ikastaroa
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak plazaratu berri duen 2005-2009 egitasmoaren lan ildoetako bat lan munduko esparru publiko nahiz pribatuetan euskararen erabilera sustatzea da. Horretan lagungarri izan liteke Asmoz Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean antolatutako LINGUANET, Internet bidezko Lan Munduko Hizkuntza Plangintza ikastaroa.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1114774742

Ikasketak euskaraz jarraitzeko kanpaina
"Zeurea da aukera, jarraitu euskaraz" kanpaina abian jarri dute Bizkaiko 38 udalerrik Batxilergo eta Lanbide Heziketa ikasketak egin behar dituzten gazte euskaldunek D eredua aukera dezaten eta euskaraz ikasten jarrai dezaten.
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1137081568

Urola kostako enpresak, Lanera!
Urola Kostako sei enpresek euskararen erabilera handitzeko "Lanera!" egitasmoan parte hartzeko hitzarmen bana sinatu dute.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1132738495

Euskararentzat lortu beharrekoa arautu Azpeitiak
Azpeitiak era berezian ospatu du "Euskararen Nazioarteko Eguna". Azpeitiko Udalak, herriaren historian estreinakoz, euskararentzat lortu beharrekoa arautu du: "Azpeitiko Udalean eta Udalerrian Euskararen Erabileraren Sustapena eta Normalizazioa Bermatzea Helburu duen Udal-ordenantza".
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1133365410

Lasarte-Oriako enpresak euskararekin irabazle
"Euskararekin zeu irabazle" Lasarte-Oriako udalak euskararen presentzia merkataritzan bermatzeko plana aurkeztu du.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1133274725

Baionako erietxearen eta EKEren arteko hitzarmena
Hitzarmena sinatu dute Baionako erietxeak eta Euskal Kultur Erakundeak, ospitalean Euskaraz taldearen partaidetzarekin. Horren bidez, ama berriei euskara eta euskal kultura hobeki ezagutzeko "opari kulturala" eskaintzen die, esan nahi baita, hiru kanta biltzen dituen diskoa, haurren sortzeari buruzko informazioa eta euskararen familia transmisioa aipatzen dituen liburuxka. Euskaraz eta frantsesez dator dena. 600 ale argitaratu dituzte, urte bukaera arte banatzekoak.
Informazio gehiago: Euskararen berripapera 162.

Euskara zerbitzuak, zerbitzuak euskaraz
Herritarrek, eta bereziki haurrak dituzten gurasoek, udalerrian euskaraz zer zerbitzu, jarduera edota ekimen aurki ditzaketen argi eta garbi eta eskura izateko tresna berria sortu dute Bizkaian. Hainbat udalerri eta udal-elkarte batu dira horretarako, Alkarbide bilgunearen eskutik.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1136800203

IKERKETAK ETA AZTERKETA LANAK:

Eibarko ahozko artxiboa interneten
Eibarren aurkeztu zen "Eibartarren Ahotan Ahozko artxiboa online". Proiektuaren helburua Eibarko ahozko ondarea jasotzea da: herriko nagusiekin berba egin eta antzinako ipuin eta kontuak grabatu eta bideoz jasotzea. Orain, hori guztia Interneten dago kontsultagai.
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1128410038 eta http://www.egoibarra.com/Eibar/Eibartarren_Ahotan

Euskal kultura hiriko eremu publikoetan
2005eko apiriletik iraila arte, Bordeleko Unibertsitatean ikasketak egiten dituen Julie Bercetchek memorio bat idatzi du euskal kulturak hirian duen tokiaz. Euskal kultur erakundeak abiatu Batekmila egitarauan sartzen da.
Azterketa lan hau osorik irakur daiteke gure web-orrian materialen atalean: http://www.soziolinguistika.org
Informazio gehiago: http://www.eke.org/albisteak/1132755634

Marges linguistiques: Hizkuntza gutxituei buruzko ale berezia
Marges linguistiques-ren 10. zenbakia Hizkuntza gutxituei buruzko da. Euskararen inguruko bi artikulu irakur daitezke bertan, bata J-B. Coyosek idatzitakoa eta bestea E. Urteagak osatutakoa.
Informazio gehiago: http://marges.linguistiques.free.fr

 

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

 

BAT soziolinguistika aldizkaria

Hurrengo zenbakia (58): Dosierra: Euskararen egoera Nafarroan: hizkuntza politika eta bestelako ekimenak

 

Azken zenbakia (57): Dosierra: Euskararen erabileraren eta normalizazioaren azterketa lan munduan:

  • Lan-mundua: gaurko egoera eta asmoak. Nikolas Gardner
  • Erabilera plana abian jartzea erabaki estrategikoa da enpresarentzat. Amaia Lariz
  • Erabilera planen aldeko argudioak Patxi Alaña (Artez)
  • Debagoienako esperientzia. Joxerramon Elortza, Inaxio Garro, Errukane Aperribai (Euskalan Elkartea)
  • Aurrerapausoak erabileran: esperientzia praktikoak:
  • Arlan: 13 urteko euskara plana Patxi Alaña - Begoña Fernandez IHM Fundazioaren Goazen egitasmoa Edurne Bilbao (IMH) eta Mikel Urdangarin (Ahize) Euskararen haizeak Fagor Arrasaten Eñaut Apaolaza (Emun), Joxean Alustiza (Fagor) Elkargiren euskara plana: 2 urteko esperientzia Axier Baglietto (Elhuyar)
  • EKKO: Euskarazko Komunikazioaren Kudeaketa Organizazioetan Kepa Atutxa eta Ibai Atutxa (Egaratu Kooperatiba Elkartea)
  • Jarrera, portaera, motibazioa, eta parte-hartzea enpresetako euskara-planetan. Nekane Arratibel (Huhezi) eta Joxpi Irastortza (Emun)
  • Sozioekonomia arloaren bilakaera Katalunian: ikerketak eta ekintza-planak Ernest Querol
  • Immigrazioa, naziotasuna, eta herritartasuna. Castillo Suarez eta Pedro Albite
  • Hizkuntza eskubideak eta euskara hezkuntza sisteman. Iñigo Urrutia. Eunate Prieto

    Harremanetarako: kluster@soziolinguistika.org

    Euskal Herriko Kale Erabileraren neurketa orokorra abian da
    Abian da EHko Kale Erabileraren neurketarako prestakuntza da. Lehen urratsa proiektu honen finantzazioa osatzea izango da eta horretarako udalei herrian neurketa berezia egin edo proiekturako dirulaguntza eskaintzeko aukeren berri eman diegu.

    Soziolinguistika Klusterraren argitalpen berria ingelesez
    Internacional Journal of the Sociology of Language 174. Euskal Herriari buruzko ale berezirako prestutako hainbat artikulu ez zuten argitaratzerik izan J. Fishmanek zuzentzen duen aldizkarian, aldizkari honen neurriak direla medio. Soziolinguistika klusterrak argitalpen berezi bat prestatzen ari da artikulu guzti horiekin. Ingelesez argitaratuko den liburu honen titulua The Case of Basque: Past, Present and Future izango da eta bere helburua Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa Euskal Herritik kanpo ezagutaraztea da. Liburuaren edizioaren koordinatzaileak Maria-Jose Azurmendi eta Iñaki Martínez de Luna izango dira.

     

    ARGITALPENAK:

    Las lenguas de un reino: historia lingüística hispánica
    Egileak: Mª Teresa Echenique Elizondo, Juan Sánchez Méndez
    Argitaratzailea: Madrid : Gredos, D.L. 2005.
    Liburu honetan Estatu espainolaren historia linguistikoa aurkezten da modu osatu batean. Hizkuntz bilakaera historikoa ez ezik, modu deskriptiboa eta juridikoak ere agertzen dira liburu honetan.

    HANDBOOK of Bilingualism: psycholinguistic approaches
    Egileak (editoreak): Judith F. Kroll, Annette M. B. De Groot.
    Argitaratzailea: Oxford University Press, 2005.
    Ingelesez argitaratutako lan honetan elebiduntasunari buruzko azterketa egiten da. Jorratzen diren gaiak anitz eta interesgarriak dira. Tartean, bigarren hizkuntzaren ikaste prozesua aztertzen da, eta oinarri biologikoak eta elebiduntasunaren ondorio kognitiboak agerian uzten dira.

    Derechos lingüísticos y euskera en el sistema educativo
    Egilea: Iñigo Urrutia Libarona.
    Argitaratzailea: Lete Argitaletxea, D.L. 2005.
    Egilearen doktorego tesian oinarritutako argitalpen honetan hezkuntza sistema eta euskara aztertzen dira. Euskal Herriko hiru eremu administratiboen bilakaera historikoa aurkeztu ondoren, Europa maila ere aztertzen da. Liburuaren bukaeran gaurko egoeraren diagnosia egiten da, EAEn, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian.

    Gazte hizkerari buruzko liburua
    Egileak: Azpeitiko Euskara Patronatua eta Urtxintxa
    "Gazte hizkera: jardunaldien hitzaldiak eta ondorioak" izeneko liburua aurkeztu dute Azpeitiko Euskara Patronatuko lehendakaria Ana Mendizabalek eta Urtxintxa Eskolako Jaime Altunak. Liburuan hainbat adituk 2005eko apirilean ospatutako jardunaldietan egindako hitzaldietan eta mahai inguruetan esandako guztiak biltzen dira.
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1133544673

    L'analyse des actions et des discours en situation de travail: concepts, méthodes et applications
    Egileak (editoreak): Laurent Filliettaz & Jean-Paul Bronckart.
    Argitaratzailea: Louvain-La-Neuve : Peeters, 2005. (Bibliothèque des Cahiers de l'Institut de Linguistique de Louvain.
    Frantsesez argitaratutako lan honetan hizkuntzaren eta lanaren arteko harremanak aztertzen dira. Tartean, hizkuntzaren lekua lana aztertzeko ereduetan aurkitzen da.

    Discourse and power in a multilingual world
    Egilea: Adrian Blackledge.
    Argitaratzailea: Amsterdam : John Benjamins, cop. 2005.
    Lan honetan egoera eleanitzetan, hizkuntzaren inguruan dauden botere tentsioak aztertzen dira, bereziki sortzen diren diskriminazioak eta diskriminatoriak diren diskurtsoak.

    Le bilinguisme pour grandir: naître bilingue ou le devenir par l'école
    Egilea: A. Geiger-Jaillet.
    Argitaratzailea: Paris : L'Harmattan, D.L. 2005.
    Liburu honen lehenengo partean gazteak elebidunak izateko problematika azalarazten da, etxeko eta hezkuntzako ikuspegitik. Bigarren zati batean 2. hizkuntzaren irakaskuntza munduko hizkuntza sistemetan aurkezten da eta azken zatian Frantziako kasua agerian usten du egileak.

    Le discours en interaction
    Egilea: Catherine Kerbrat-Orecchioni.
    Argitaratzailea: Paris : Armand Colin, imp. 2005.
    Diskurtso analisia interakzioan gaiari buruzko aurkezpen teorikoa egin eta gero, hiru kapitulu nagusitan banantzen da C. Kerbraten liburua. Lehenengo zatian solasaldien negoziazioa aztertzen da, bigarrenean gizalegea interakzioko diskurtsoan eta hirugarrenean ikuspegi konparatiboa nagusitzen da.

    Language planning and policy in Europe
    Egilea (editoreak): Robert B. Kaplan and Richard B. Baldauf.
    Argitaratzailea: Clevedon : Multilingual Matters, cop. 2005 (1. alea) 2006 (2.alea)
    Liburu honek bi ale ditu , lehenengoa non Hungariako, Finlandiako eta Suediako aurkezpenak egiten diren 2005ean argitaratu zen. Bigarrena aldiz 2006an argitaratu da eta bertan Txekiar errepublikaren, Europako Batasunaren eta Ipar Irlandaren hizkuntza plangintzak aurkezten dira.

    Language rights in the Basque Country
    Egilea: Hizkuntz Eskubideen Behatokia .
    Argitaratzailea: AIruñea : Hizkuntz Eskubideen Behatokia, LG 2005.
    Behatokiak ingelesez argitaratutako liburu honetan bost kapitulutan banantzen da. Lehengoan Behatokiaren eta bere proiektuen aurkezpena egiten da Hurrengo bi kapituluetan egoera demolinguistikoa eta juridikoak plazaratzen dira eta azken bi kapituluetan urteko balantzea eta ondorioak islatzen dira.

    Lenguas en guerra
    Egilea: Irene Lozano.
    Argitaratzailea: Pozuelo de Alarcón: Espasa, D.L. 2005.
    Liburu honetan Estatu Espainiaren egoera eleanitzari buruzko eta honen gestioari buruzko gogoeta bat egiten da. Liburu honek 2005ko Espasa Ensayo saria jaso zuen.

    Discourse and power in a multilingual world
    Egilea: Adrian Blackledge.
    Argitaratzailea: Amsterdam : John Benjamins, cop. 2005.
    Lan honetan egoera eleanitzetan, hizkuntzaren inguruan dauden botere tentsioak aztertzen dira, bereziki sortzen diren diskriminazioak eta diskriminatoriak diren diskurtsoak.

    BESTELAKOAK

    Kazetaritza euskaraz: liburu bat sarean
    2004ko azaroan egindako Kazetaritza euskaraz jardunaldietako materialarekin liburua editatu du EHUk. Sarean jarri dute PDF formatuan, jaisteko moduan. Eta horrelaxe bakarrik, ez baitago paperezko bertsiorik.
    Informazio gehiago: http://www.kazetaritza.org/kazetaritza/7/kazetaritza

    Euskarazko aldizkari juridiko berria
    Zuzenbidearen Euskal Akademiak lehenbizikoz erabat euskaraz argitaratu du bere aldizkari juridikoa. "Erabili.com"-en eskura daiteke. Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1132927887

    Basqueliterature.com orri berria aurkeztu da
    Basqueliterature.com lau hizkuntzatan plazaratzen den euskal literatura ataria da. Bertan Euskal literaturari buruzko hainbat argibide aurkitzen dira, hala nola, Euskal literaturaren historia laburra, euskal egile, obra nahiz itzulpenen katalogoa edo euskal literaturari buruzko albistegia.
    Argibide gehiago: http://www.basqueliterature.com/

    Eusko Legebiltzarrak euskararen alde lan egingo du
    Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarreko lehendakariak Euskararen Nazioarteko Eguna zela-eta, Eusko Legebiltzarrak onartu duen euskararen aldeko adierazpen instituzionala irakurri du.
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1133546731

    Euskara jakitea bermatuko duen hizkuntza eredua 2007an
    EAEko ikasleek euskara ikasi eta jakingo dutela bermatzeko, hizkuntza eredu berri bat sortu eta egungo legedia berritu egin behar dela erabaki du Eusko Legebiltzarrak, PSOE, EHAK, Aralar, Ezker Batua, EA eta EAJ alderdien aldeko botoekin.
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1133820042

    Gurasoentzat kontsulta gunea euskaraz
    Ikastolen Elkarteak 0 eta 16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei eta haur eta gazte horiekin lan egiten duten profesionalei bereziki zuzendutako kontsulta gunea abiarazi du: http://www.semealabok.net
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1132651653