Soziolinguistikaz berripaperaren 05. zenbakia / 2005eko azaroa

Soziolinguistikaz word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen

 

AGENDA

Espezialitate-hizkerak eta Terminologia. II. Jardunaldiak
2005eko abenduaren 19an eta 20an "Espezialitate-hizkerak eta Terminologia. II. Jardunaldiak" egingo dira EHUko Leioako kanpusean, Euskara institutuak antolatuta. Hitzaldiak eta komunikazioak lau alor hauen barruan kokatuko dira:

  • A) Hiztegi Batua eta terminologia
  • B) Gramatika-arauak eta espezialitate-hizkerak
  • D) Diskurtso espezializatua eta diskurtso orokorra
  • E) Corpusak eratzeko eta ustiatzeko irizpideak

Informazio gehiago: www.ehu.es

Hizkuntza eta Irakaskuntza Jardunaldiak Bartzelonan
2005eko azaroaren 25tik 26ra, "Jornades llengua i ensenyament" jardunaldiak egin dira Bartzelonako unibertsitatean, Grup Català de Sociolingüísticak antolatuta. Hizkuntza eta irakaskuntzaren arteko harremanak eta hezkuntzaren papera katalanaren normalizazioan izan dira jardunaldi horien gai nagusia.

 

Informazio gehiago: sociolinguistica.org

 

 

Soziolinguistika Jardunaldiak. Euskararen zonifikazioaren azterketa.
2005eko azaroaren 18an eta 25ean euskararen zonifikazioari buruzko jardunaldiak antolatu dira Beran, Bidasoa ikerketa Zentroak antolatuak.

 

Euskararen jatorriaren I. Biltzarra Arantzazun
"Euskararen jatorriaren I. Biltzarra" Arantzazun burutu da, 2005ko azaroaren 19an, Mikoleta, Euzko Izaera, Bizi-Hitza eta Ena Elkarteek antolatuta.

Egitaraua ikusteko eta biltzarra honi buruzko informazioa gehiago irakurtzeko: Euskararen jatorriaren I. Biltzarra
Antolatzaileekin harremanetan jartzeko: mikoleta@euskalnet.net

Eleaniztasunari buruzko Biltzarra Parisen
2005eko azaroaren 24an eta 25ean "Langues de cultures, langues de communication: un enjeu de la globalisation" deitutako biltzarra antolatu da Parisen. Hiru gai nagusi jorratu dira:

  • les enjeux culturels, économiques et sociaux du plurilinguisme,
  • les langues tout au long de la vie,
  • le plurilinguisme dans les relations et échanges internationaux.

Egitaraua: http://www.europe-avenir.com/Plurilinguisme.htm
Argibide gehiago: http://assisesplurilinguisme.affinitiz.com

Etorki(zu)nak immigrazioa eta kultur aniztasuna: Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako esperientziak
Azaroaren 21etik 25era. Altsasuko Iortia kulturagunean eta Etxarri Aranazko kultur etxean "Etorki(zu)nak immigrazioa eta kultur aniztasuna: Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako esperientziak" jardunaldiak burutu dira, Sakanako mankomunitateak antolatua.

 

Argibide gehiago: www.sakanakomankomunitatea.com

Antolatzaileekin harremanetan jartzeko:: euskara@sakanakomankomunitatea.com

 

 

EKIMENAK ETA KANPAINAK:

Euskararen telefonoa
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak "www.euskararentelefonoa.com" web gune berria aurkeztu du. "Herritarrari modu errazagoan bizipenak helarazteko modua abian jarri dugu", azaldu du Behatokiko Zuzendariak, Paul Bilbaok.

Informazio gehiago: euskararentelefonoa.com

"Eskutik euskara" kanpaina
Euskara ikasleek beren lagunak ere ikastera animatzeko kanpaina jarri du abian Kontseiluak Kontseiluak "Eskutik euskara" kanpaina jarri du abian. Horren helburua euskara ikasten ari direnek beren inguruko norbait ere ikastera animatzea da. Hala, lagun edo senideren baten datuak apuntatzeko txartelak prestatu dituzte.

Informazio gehiago: http://www.kontseilua.org

Gazte hitzarmena euskararen alde
Euskarak gazteen artean nahi bezain osasun onik ez duela jabetuta, gazte mugimenduko 28 eragilek Gazte Hitzarmena sinatu dute, euskara berreskuratzeko lanean konpromiso zehatzak hartuz. Autokritika aldarrikatzen dute gazteek, beraiek beraien eremuan euskararen erabilera sustatzeko gehiago egin dezaketela eta egin behar dutela sinestuta.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1131635449

IKERKETAK ETA AZTERKETA LANAK:

Artxiker artxiboaren aurkezpena
Artxiker artxiboa (artxiker.ccsd.cnrs.fr) nazioarteko liburutegi elektroniko bat da, euskarari eta tipologikoki hari hurbil diren hizkuntzei buruzko ikerlanak biltzen eta zabaltzen dituena. IKER (www.iker.cnrs.fr ) eta CCSD (Centre pour la Communication scientifique directe, www.ccsd.cnrs.fr) delakoaren arteko lankidetzaren fruitua da artxibo hau, eta euskarari buruzko ikerketak bultzatzen dituzten gune unibertsitario nagusien babesa badu.

Informazio gehiago: www.iker.cnrs.fr eta artxiker.ccsd.cnrs.fr

William F. Haddicanen doktoretza tesia
William F. Haddicanen doktoretza tesia "Aspects of language variation and change in contemporary basque" irakurgai da interneten. Ikerlan hau New Yorkeko unibertsitatearen hizkuntzalaritza sailan aurkeztu zen.
Informazio gehiago: homepages.nyu.edu/~wfh203/dissertation.pdf

Europako Hizkuntza Gutxituen Itunaren jarraipen txostena
Europako Kontseiluko Adituen Batzordearen txostena Europako Hizkuntza Gutxituen Itunaren jarraipenari buruz eskura daiteke sarean gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez.

Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1127672325/index_html#1127723724

Hezkuntza Sailaren Ikasmaterialen Aholku Batzordearen estilo-liburua
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Ikasmaterialen Aholku Batzordea estilo-liburua osatzen ari da, ikasmaterialak egiteko hizkuntza-irizpideak finkatuta egon daitezen. Atalka argitaratuko dute: lehen atala "Ortotipografia" izenekoa izan zen. Bigarrena, berriz, "Kalko okerrak" izenekoa. Oraingo honetan hirugarren alea oso-osorik **erabili.com**-era ekarri dute: Onomástica.

Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1127485583

 

"Gazteen argazkiak 8"
Euskal Autonomia Erkidegoko ia gazte guztiek derrigorrezko hezkuntza amaitzean euskaraz jakin beharko luketela uste dute. Gazte beraien erdiaren iritziz, ordea, hori ez da horrela gertatzen. Ondorio hori plazaratu du Eusko Jaurlaritzak Euskal Gazteen Behatokiaren eskutik plazaratu berri duen *Gazteen Argazkiak 8* inkestaren txostenak.

Informazio gehiago: Gazteen argazkiak 8

Gazteen jolasa euskaraz
Gazteek bakarka edo lagunekin euskaraz jolas dezaten, Hitzmix CD-ROMa kaleratu du oraindik orain Elhuyar Fundazioak.

Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1127200985

 

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

 

BAT soziolinguistika aldizkaria

Hurrengo zenbakia (57): Dosierra: Euskararen erabileraren eta normalizazioaren azterketa lan munduan:

  • Lan-mundua: gaurko egoera eta asmoak. Nikolas Gardner
  • Erabilera plana abian jartzea erabaki estrategikoa da enpresarentzat. Amaia Lariz
  • Erabilera planen aldeko argudioak Patxi Alaña (Artez)
  • Debagoienako esperientzia. Joxerramon Elortza, Inaxio Garro, Errukane Aperribai (Euskalan Elkartea)
  • Aurrerapausoak erabileran: esperientzia praktikoak:
  • Arlan: 13 urteko euskara plana Patxi Alaña - Begoña Fernandez IHM Fundazioaren Goazen egitasmoa Edurne Bilbao (IMH) eta Mikel Urdangarin (Ahize) Euskararen haizeak Fagor Arrasaten Eñaut Apaolaza (Emun), Joxean Alustiza (Fagor) Elkargiren euskara plana: 2 urteko esperientzia Axier Baglietto (Elhuyar)
  • EKKO: Euskarazko Komunikazioaren Kudeaketa Organizazioetan Kepa Atutxa eta Ibai Atutxa (Egaratu Kooperatiba Elkartea)
  • Jarrera, portaera, motibazioa, eta parte-hartzea enpresetako euskara-planetan. Nekane Arratibel (Huhezi) eta Joxpi Irastortza (Emun)
  • Sozioekonomia arloaren bilakaera Katalunian: ikerketak eta ekintza-planak Ernest Querol
  • Immigrazioa, naziotasuna, eta herritartasuna. Castillo Suarez eta Pedro Albite
  • Hizkuntza eskubideak eta euskara hezkuntza sisteman. Iñigo Urrutia. Eunate Prieto

    Azken zenbakia (56):

    Euskararen jabekuntza eskolan

  • Lehen eta bigarren hizkuntzen ulermenean eragiten duten faktoreak.
  • Nafarroako irakaskuntza elebiduna: irakasleen jarrerak eta sinesmenak
  • Elebitasunarekiko eta euskararekiko: Arabar Errioxako zenbait datu.
  • Bost urteko haur elebidunen euskarazko ipuin-kontaketak.
  • Hizkuntza eskubideak 2004an.
  • Europar Batasuna: egungo hizkuntza politikaren azterketa eta etorkizunerako proposamena.

    Informazio gehiago

    Harremanetarako: kluster@soziolinguistika.org

     

    ARRUE programari buruzko jardunaldia
    Arrue programari buruzko jardunaldia burutu da 2005ko azaroaren 1ean.

     

    Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/eu/node/1677

    ERALAN proiektua garatzen ari da
    Soziolinguistika Klusterra eta Bizkaiko Foru Aldundia ERALAN proiektua garatzen ari dira elkarlanean.

     

    Kale Erabileraren Neurketak
    Ondorengo bi hilabetetan Kale Erabileraren Neurketak egingo dira Urretxun, Zumarragan, Antzuolan, Oiartzunen eta Aretxabaletan, Soziolinguistika Klusterraren eskutik.

    "Soziolinguistika Materialak" Soziolinguistika Klusterraren weborriaren atal berria
    Soziolinguistika Klusterrak atal berri bat sortu du bere weborrian Soziolinguistikagintzan dihardutenentzat. "Soziolinguistika Materialak" deitutako atal honetan soziolinguistikan aritzeko interesgarriak izan daitezkeen materialak, inkestak, ikerlanak, kanpainak e.a. aurkitzen dira eta webgunetik jaisteko moduan daude.

     

    Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/eu/fitxategiak/152

     

    ARGITALPENAK:

    Esparru sozioekonomikoan euskara biziberritu eta hizkuntza normalizaziorako hurbilpen sistematikoagoa eta eraginkorragoa izateko irizpideak eta estrategiak
    Egileak: Euskararen Aholku Batzordea.
    Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Gasteiz, 2005. 82 or.
    Liburu honetan hizkuntza plangintza esparru sozioekonomikoan aztertzen da. Sarreran abiapuntu teorikoa aurkeztu eta gero, lau atal nagusitan banatzen da liburu hau. Lehenengoan lan-arloan azken urte hauetan egindako euskara plangintzak plazaratzen dira. Bigarrenean gaur egungo diagnosia egiten da iturri anitz aipatuz. Hirugarren atalean egoeraren analisia egiten da, ahuleziak, indarguneak, mehatxuak eta aukerak azpimarratuz. Azken atalean plangintzarako proposamenak eta funtsezkoak diren lan ildoak eskaintzen dira.

     

    Euskaldun orok altxa burua. Enquêtes sociolinguistiques en Garazi 1982, 2002
    Egileak: Jakes Aurnague eta Maia Duguine.
    Argitaratzailea: Eusko Ikaskuntza, Lankidetzan bilduma. Donostia, 2005. 231 or.
    Frantsesez eta euskaraz idatzitako liburu honetan Garazi eremuaren egoeraren bilakaera soziolinguistikoa 1982. eta 2002. urteen artean zehar aurkituko dugu. Lehenengo atal batean, Jakes Aurnaguek 1982an Garaziko kolegioetan burututako inkesta aurkezten da, eta bigarren atalean Maia Duguinek 2002an egindako ikerketa bera aurkituko dugu. Jakes Aurnagueren lana aitzindaria izan zen Iparraldean, eta orokorrean lan hau oso garrantzitsua da Ipar Euskal Herriko soziolinguistikagintzarako, ondorio zuzen eta zehatzak azaltzen baititu.

    Clinical sociolinguistics
    Egilea: Martin J. Ball (editorea)
    Argitaratzailea: Blackwell, Malden, 2005. 335 or.
    Ingelesez argitaratutako lan honetan soziolinguistikaren ekarpen klinikoa hitz-lengoaia patologietarako aztertzen da. Liburuaren lehenengo zatian bilduta dauden ekarpenak egoera klinikoetarako garrantzitsuenak diren soziolinguistika kontzeptuak azaltzen dira, eta bigarren atalean soziolinguistikaren aurrerapen eta ekarpen klinikoak plazaratzen dira. Tartean afasia, hizkuntza pertzepzioa, umeen eleaniztasuna... lantzen dira.

    Metodología de la investigación sociolingüística
    Egileak: Juan Manuel Hernández Campoy eta Manuel Almeida.
    Argitaratzailea: Comares, Málaga, 2005, 349 or.
    Liburu honen titulua adierazten duen bezala, ikerketa soziolinguistikoen metodologia lantzen da ikerlan honetan. Soziolinguistikaren definizioa eta sorrera aurkeztu eta gero liburu honen bigarren zatian bariazio soziolinguistikoa ikertzeko erabiltzen diren tresna metodologikoak plazaratzen eta analizatzen dira, adibide anitz aurkeztuz eta iturri bibliografiko oso bat eskainiz.

    Koldo Zuazoren liburu berria: "Euskara batua: ezina ekinez egina"
    "Euskara batua: ezina ekinez egina" liburua plazaratu berri du Koldo Zuazok (Eibar, 1956): hizkuntzaren batasunera iristeko mendeetan izan den bide zaila kontatuz, batetik, baina egungo arazoak eta etorkizuneko ikuspegia ere ahaztu gabe.

    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1131121422 eta http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1131379712

    Orotariko Euskal Hiztegia:
    Orotariko Euskal Hiztegiaren 16. liburukiak, 14.028 orrialde eta 125.987 sarrera dituena aurkeztu da.

    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1132268095

    "Jarri sasoian korrika" Tolosako udalaren argitalpena
    Euskararen sasoia kirol arloan ere hobetzeko *Jarri sasoian korrika* liburu ospetsua argitaratu du euskaraz Tolosako Udalak.

    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1128415380

     

     

    BESTELAKOAK

    HIZKUNEA sozioliguistikako agerkaria
    Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Hizkunea izeneko aldizkari elektronikoa aurkeztu du. Soziolinguistika gaietara emana, hizkuntzaren eta gizartearen arteko harremanen gaineko jakintza hedatu nahian sortu da aldizkari berria.

    Hizkunearen weborria: http://www.euskara.euskadi.net/r59-3540/eu/

    INGUMA datu-basearen berrikuntzak
    UEUk kudeatzen duen euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-basea, INGUMA, bi berrikuntzekin jantzi da. Dagoeneko datu-base honetatik dokumentuen kontsulta zuzenak egin eta material digitalizatuak aurkitu daitezke, unibertsitate-mailako ikerketa, irakaskuntza edota kontsulta erraztu eta aberasteko helburuarekin.

    Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1129643051

    Ereduzko Prosaren corpusa
    *Ereduzko Prosa Gaur* Interneteko testu arakatzaileak bere corpusa gizentzen jarraitzen du etengabe. *Herria* astekariko aleak eta 61 liburu gehitu dizkiote arakatzaileari joan den azaroaren 14an eginiko azken eguneratzean eta, horrenbestez, 18 milioi hitzen kopurua gainditu du corpusak. *Ereduzko Prosa Gaur*-ek amaraunean euskarak duen corpusik handiena dauka bere baitan.

    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1132325371

    Euskara ikastaroa
    Azpeitiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak (EBPN) beste mugarri bat jarri du: hastear den ikasturtean 2005-2006an, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden 162 euskaltegietatik sei euskaltegitan bakarrik hasiko dira ematen EGAtik gorako 4. mailako ikastaroa. Hain zuzen, Azpeitiko Udal Euskaltegia izango da 6 horietako bat. Mugarri berria izango da helduen euskalduntzean eta alfabetatzean, eta erronka handia Azpeitiko Udal Euskaltegiarentzat eta Euskara Patronatuarentzat.

    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1127806100

    Ingurugiro gaiei buruzko tesauro euskalduna
    Euskara aurki daiteke Europako Batasuneko instituzio batean, erdi ezkutaturik. GEMET izena du Europako erakunde komunitario baten tesauro batek. Hiztegi eleanitz hierarkizatu bat, tartean euskara dagoelarik.

    Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1126691947