Soziolinguistikaz berripaperaren 04. zenbakia / 2005eko iraila

4. zenbakia / 2005eko iraila

Soziolinguistikaz word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen

 

 

AGENDA

 

 

2005eko urriak 14-15 "Langues et frontières" Europako sarearen biltzarra Biarritzen.
2005eko urriaren 14tik 15era, "Apprendre sur la frontière: la langue du voisin dans la région frontalière" biltzarra egingo da Bellevue gunean, Biarritzen, Baiona Donostia Euskal Eurohiriak antolatuta. Behin-behineko egitarauan aurreikusten diren hitzaldien artean ditugu, besteak beste:
Urriak 14, ostirala:

  • Hizkuntza-heziketa politika eta mugaz gaindiko lankidetza (M.William Marois)
  • Euskal Euroihiriaren errealitate soziolinguistikoa (Jon Aizpurua)
  • Hizkuntzen tratamendua zainduko duen irakaskuntza eredua (M.Narbona) / Irakaskuntza elebiduna (J.Duverger)
  • ...

Urriak 15, larunbata: taldeetan bilduta gaien lanketa egingo da.

Ordutegia: 8:30etatik 17:30etara

Izen-ematea: e.moreda@agglo-bab.fr edo tfn: 0033 (0) 559 44 72 51

Harremanetarako edo informazio gehiago:curio@gipuzkoa.net

2005eko irailak 30-urriak 1. Hezkuntza sistema: hizkuntza mehatxatuak babesteko tresna? Perpignan-eko Unibertsitatea (Frantzia). CRILAUP (Centre de Recherches Ibériques et Latino-Américaines de l'Université de Perpignan).
Hitzaldi-saioa antolatu dute Perpignan-eko Unibertsitatean, helburu honekin: hezkuntza sistemaren eragina ebaluatzea hizkuntza normalizazioari dagokion politikaren inguruan, hizkuntza gutxitu bat bizirautea ziurtatzeko eta bere funtzioak indartzeko baliabideak eskaintzeko ahalmenari dagokionean. Lanerako hizkuntza frantsesa izango da saio hauetan.

 

Harremanetarako: lagarde@univ-perp.fr edo chrysburban@voila.fr

Argibide gehiago: http://www.univ-perp.fr/lsh/rch/crilaup/Colloque%20Ecole.htm

 

2005eko irailak 26-30. Komunikazioa, kultura, eta eleaniztasuna. Granadako Unibertsitatea.
Gizartean hain abiadura handian gertatzen ari diren eraldaketek elkarreragin kulturanitzak eta eleanitzak sortzen ditu, eta ez gaude oraindik horretarako prestatuta. Ikastaroaren helburua izango da hizkuntzaren oinarri linguistiko, kognitibo eta filosofikoak aurkeztea, eta arlo hauek lantzeko eremuak eta metodoak zehaztea, gaian adituak direnen eskutik. Ikastaroa ingelesez izango da, itzulpenik gabe. Kostua: 110 €

Izen-ematea eta informazio gehiago: http://www.ugr.es/~cm/accesos/comunicacion.htm

 

2005eko urriak 26-28.IV Mercator International Symposium: "Translation of Culture, Culture of Translation: Languages in Film, Television and Literature". Aberystwyth. Gales.
Sinposium honetan landuko diren gaiak izango dira, besteak beste: itzulpen politikak, kultura "globalaren" eraginak, kultura politika eta itzulpengintza, hizkuntza transferentzia eta kultura transferentzia, itzulpengintza eta hizkuntza plangintza, teknologia digitala eta internet, zeinu mintzairak eta ikus-entzunezkoak, ikusleak eta hiztun onak entzule/irakurle, haurrak entzule/irakurle.
Informazio gehiago: http://www.aber.ac.uk/mercator/

2005eko azaroak 25-26Hizkuntza eta Irakaskuntzaren inguruko Jardunaldiak. Bartzelona.
Jardunaldi hauek Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan katalanaren egoera zein den aztertu nahi dute, ikasleek ziklo bakoitza amaitzean eta ikasgelatik kanpora dituzten eraginak kontuan izanda. Aldi berean, hezkuntza munduan katalanaren bultzada eragingo duen diskurtso bati leku egin nahi zaio jardunaldi hauetan. Hizlarien artean izango dira, besteak beste: Xavier Vila, Ernest Querol, Ignasi Vila, eta abar.

Lekua: Parke Zientifikoko auditorioa. Campus Diagonala - Bartzelonako Unibertsitatea
Izen-ematea: http://www6.gencat.net/llengcat/noves/agenda/gcs_edu.htm
Argibide gehiago: http://sociolinguistica.org/nouweb/jornades.php edo gcs@sociolinguistica.org

 

EKIMENAK ETA KANPAINAK:

Bai Euskarari ziurtagiria kudeatzeko erakunde autonomoa.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Bai Euskarari ziurtagiria kudeatzeko erakunde autonomoa sortu du, ziurtagiri horrek bost urte bete dituenean. Dagoeneko mila eragilek baino gehiagok lortu dute agiria; horien artean dira, enpresak, saltokiak, eta bestelako entitateak.
Informazio gehiago: http://www.kontseilua.org/zerberri.cfm?hizkuntza=0&atala=berria_erakutsi&id=281

Euskara bultzatzeko Gazte Hitzarmena.
Euskal Herriko hainbat eragilek Gazte Hitzarmena ekimena abiatu dute, euskararen normalizazioaren alde lan egiteko asmoz. Dagoeneko 28 eragilek sinatu duten Gazte Hitzarmenak bi oinarri nagusi ditu:

 

  • 1) alde batetik, gazte eragileek euren jardueran eta gazte eremuetan euskara bultzatzeko konpromisoa hartzea.
  • 2) Bestetik, hizkuntza eskubideak eta ofizialtasuna aldarrikatzen dituen manifestua sinatzea.

Informazio gehiago: http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=3152

IKERKETAK ETA AZTERKETA LANAK:

Euskal Curriculuma herritarren parte hartzeaz osatzen.
Sortzen-Ikasbatuaz, Ikastolen Konfederazioak eta Udalbiltzak sinatutako akordioan adostu zen bezala, Euskal Curriculumaren eraikuntzan herritarrek ere aukera izan behar dute beren ekarpenak, iritziak... plazaratzeko. Ahatik, Udalbiltza Euskal Herriko 320 gizarte eragile pasatxorekin harremanetan jarri da prozesu honetan parte har dezaten. Aldiz, Ikastolen Konfederazioa, Sortzen-Ikasbatuaz, eta Kristau Eskolak hezkuntza eremura mugatuko dira; erakunde bakoitzak bere sarean eztabaida prozesua ireki du edota irekitzekotan da. Horrela, hezkuntzaren mundutik egingo diren ekarpenekin eta gizarteak egingo dituen ekarpenekin ikasturte honetan osatu beharko da Euskal Curriculuma.
Harremanetarako: 696200570 (Igor Arroyo)
Informazio gehiago: http://www.euskalcurriculuma.info (oraindik ez dago indarrean)

Jose Antonio Loidi beka. Irungo Udala.
Euskarazko ikerketa sustatzeko Irungo Udalak egindako deialdiaren ezaugarriak hauek dituzue:

 

  • Ikerketa esparruak: antropologia, filologia, toponimia, literatura, osasun publikoa, hidrologia eta botanika. Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz egingo dira.
  • Bekaren iraupena:12 hilabete.
  • Diruzenbatekoa:9.000 euro.
  • Aurkezteko epea:2005eko irailaren 5etik 23a arte.

Informazio gehiago: http://www.irun.org/bin/einicio.asp#

"Immigració i llengua. Ús de la llengua catalana entre els joves immigrants al Montsià"
Egilea: Marta Tenas. UOC (Universitat Oberta de Catalunya)
Giza-Zientzietako lizentziaturaren amaierako lan hau Montsiáko eskualdean egindako lan baten emaitza da. Lanaren helburua, 15-16 urteko gazte immigranteen hizkuntza errealitatea ezagutzea izan da; hain zuzen ere, gazte hauek ikasketa guztiak katalanez diren eskola batean sartu dira eta oinarrian katalan-hiztuna den gizarte batean murgildu dira.

Harremanetarako edo lana eskuratzeko: mtenas@uoc.edu

Katalanaren ezagutza eta erabilera bultzatzeko plan pilotua: ezagutzatik erabilera sozialera
2004ko irailetik 2005eko abendura martxan da Kataluniako hainbat udalerritan (Badalona, Banyoles, Lleida, Manlleu, Reus, Ulldecona, eta Vic) katalanaren ezagutza eta erabilera bultzatzeko plan pilotu bat. Planaren helburua da, besteak beste, katalana ikasteko erraztasunak eskaintzea administrazio guztietan modu koordinatuan. Esperientzia pilotu hauek, gainera, aurrera begira beste udalerri batzuetan aplikatzeko oinarri izatea nahi da.
Planaren koordinatzailea: Dolors Solà
Informazio gehiago: http://www6.gencat.net/llengcat/noves/hm05primavera-estiu/sola1_3.htm

 

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

 

Bazkide berriak

2005eko ekainaren amaieratik bazkide berri bat du Soziolinguistika Klusterrak: EHU-UPVko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila, hain zuzen ere. Bazkide bakoitzaren azalpen zabalagoa (erakundearen jarduera zein den eta soziolinguistikarekin ze lotura duten) Soziolinguistika Klusterraren webgunean duzue (http://www.soziolinguistika.org/eu/node/1113)

BAT soziolinguistika aldizkaria

Hurrengo zenbakia (56): Dosierra: Euskararen jabekuntza eskolan:

  • Lehen eta bigarren hizkuntzen ulermenean eragiten duten faktoreak.
  • Nafarroako irakaskuntza elebiduna: irakasleen jarrerak eta sinesmenak
  • Elebitasunarekiko eta euskararekiko: Arabar Errioxako zenbait datu.
  • ...

Azken zenbakia (55):

Euskararen erabileraren eta normalizazioaren azterketa EAEko administrazioan (8 artikulu)

Informazio gehiago

Harremanetarako: kluster@soziolinguistika.org

 

ARGITALPENAK:

IKASTETXEETAN euskararen erabilera indartzeko planak: EBPN udal-ereduekin uztartzea
Egileak: Iñaki Arruti, Erramun Osa.
Argitaratzailea: Euskararen Aholku Batzordea. Eusko Jaurlaritza. 2004. 53 or.
Liburu honetan azaltzen dizkigute egileek ikastetxeetako euskararen erabilera sustatzeko egindako lana eta gogoeta. Atal hauek bereizten dira bertan:

  • Hezkuntzan bideratu beharreko zenbait kezka.
  • Ikastetxeetan euskararen erabilera indartzeko, branka noranzko egokian jarri behar da.
  • Ikastetxeetako euskararen jarduketa-planak eta EBPN.
  • EBPN udal ereduak garatzeko aukeratutako neurriak.
  • Ikastetxeetan euskararen erabilera indartzeko planak eta EBPN udal-ereduen arteko uztarketa.
  • Euskararen erabilera indartzeko bestelako proposamenak.

La politique linguistique au Pays Basque.
Egilea: Eguzki Urteaga.
Argitaratzailea: L'Harmattan. Paris. 2004. 188 or.
Eguzki Urteagak frantsesez argitaratu duen lan hau bi ataletan banatzen da: Lehenengo zatia euskararen egoeraren ingurukoa da, eta bertan azaltzen dituen gaiak dira, hizkuntza transmisioa, hizkuntza konpetentzia, praktika linguistikoa, identitatea, jarrerak, eta iritziak. Bigarren zatian Euskal Herriko hizkuntza politikaz jardun da egilea, besteak beste Euskal Herriaren 2010erako prospekzio bat eginez, Euskararen Kontseiluaz eta Euskara Plana 2015az atal bat idatziz, etab.

A dictionary of sociolinguistics
Joan Swann [et al.], Edinburgh University Press, Edinburgo, 2004, 368 or.
Egileak: Joan Swann, Ana Deumert, Theresa Lillis, Rajend Mesthrie.
Soziolinguistikaren arloan dabiltzan ikasleentzat, irakasleentzat, eta ikerlarientzat argitaratu den hiztegi hau ingelesez dago (termino edo sarrera bakoitzaren ondoren ingelesezko azalpena dator, alegia).

Els usos lingüístics a les empreses amb vocació internacional.
Argitaratzailea: Hizkuntza Politikako Idazkaritza. Bartzelona: Kataluniako Generalitata, 2005
Argitalpen honek Quebec-en 2003ko ekainaren 9an eta 10ean izandako "Nazioarteko bokazioa duten enpresetako hizkuntza-praktika"ri buruzko solasaldiaren aktak biltzen ditu. Lan hau ere Kataluniako eta Quebec-eko Gobernuek 1996tik aurrera hizkuntza plangintzan duten lankidetzari esker atera da aurrera.
Informazio gehiago: http://www6.gencat.net/llengcat/noves/novetats/grans_empreses.htm

ADUM proiektuaren webgunea
Koordinatzailea UOC (Universitat Oberta de Catalunya)
Hizkuntza gutxituen inguruko komunitate birtual berri bat aurkeztu dute. Europan hizkuntza hauen inguruan lanean ari diren erakundeen eta pertsonen eskura dago proiektu hau. ADUMek Europako bazkideen datu-baseak eskainiko ditu. Horrez gain, Europako proposamenak lantzeko eta antzeko ikertetak begiratu ahal izateko eskuliburu bat eskainiko du.
Informazio gehiago: http://www.adum.info
Harremanetarako: info@adum.info

BESTELAKOAK

Justizia Euskaraz elkartea sortu dute
Justizia Administrazioan euskararen normalizazioa bultzatzea, aldarrikatzea eta lantzea du helburu Justizia Euskaraz elkarteak. Elkartea 40 bat abokatuk, prokuradorek, epailek, notariok eta erregistradorek osatu dute, besteak beste. Lehen ekimena, hizkuntza eskubideen ponentzia juridikoa izenekoa, martxan dute jada.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1118245648

Gazteen euskara sustatzeko "Xabiroi" komikia.
Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak Xabiroi izeneko komikia sortu du, gazteek ikasgelatik kanpo euskara erabili dezaten sustatzeko. Besteak beste, Manu Ortegak, Patxi Pelaezek, Asiskok, Joxean Muñozek, Harkaitz Canok eta Dani Fanok hartuko dute parte komikian. Ikasturtean zehar hiru zenbaki kaleratuko dituzte. Oraingoz ikastolen aldizkariarekin banatuko da. Harremanetarako: ehie@ikastola.net

Cervantes Institutuak euskara munduan zehar hedatuko du
Euskaltzaindiak eta Cervantes Institutuak bi urteko lankidetza hitzarmena sinatu dute euskara eta euskal kuntura munduan barrena zabaltzeko. Hitzarmen honen xedeari jarraituz, euskal hizkuntza eta kultura bultzatuko dute bi erakundeek, batez ere Espainiatik kanpo eta Instituto Cervantesen zentroen bitartez.
Osorik irakurtzeko: http://www.euskaltzaindia.net/zerberri/berria.asp?hizkuntza=eu&id=96

FEVEren eta Euskaltzaindiaren hitzarmena
FEVEk eta Euskaltzaindiak hitzarmen bat sinatu dute tren-geltokien izenak eta euskarazko testu guztiak modu egokian jartzeko. FEVEk hizkuntzaren normalizazio plana abiaraztea erabaki du, eta hori gauzatzeko Euskaltzaindiaren laguntza eta aholkularitza izatea nahi du. Euskaltzaindiak zerbitzu hori ematea onartu du. Hitzarmenak urtebeteko iraupena izango du, urtero luzatzeko aukerarekin.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1118832890

MARTIN UGALDE KULTUR PARKEA :: 20140 Andoain :: Tel:943 592556 :: Fax:943 304151 :: kluster@soziolinguistika.org

 

EranskinaTamaina
4.zenbakia (2005-9).doc215.5 KB