Soziolinguistikaz berripaperaren 29. zenbakia / 2010eko uztaila

 

29. zenbakia / 2010eko ekaina

Word dokumentua/Pdf dokumentua

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

EUSKARA KOMUNIKATU? NOR-NORI-NORK: KRONIKA, MATERIALAK ETA BIDEOAK ESKURAGARRI

Bi egunetan zehar, euskararen sustapenerako komunikazio-ekintzak burutzeko moduaz jardun genuen 75 bat lagunek Donostiako Miramar Jauregian. Soziolinguistika Klusterrak antolatutako Euskara komunikatu? Nor-nori-nork ikastaroak hizkuntza-plangintzan dabiltzan profesionalak eta komunikazio-gaietan adituak bildu zituen, besteak beste. Pilar Kaltzada eta Belen Uranga izan dira zuzendariak; irakasle-talde jantzia eta anitza izan du oinarri, eta ikuspuntu ezberdinetatik jorratu da gaia.

Dagoeneko eskuragarri daude hitzaldien bideoak, hizlariek erabilitako aurkezpenak, ikastaroaren kronika, twitter jarraipenaren bilduma, argazkiak eta abar

Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/ehuikastaroa

 

ABIAN DA III. HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIETARAKO DEIALDIA

Soziolinguistika Klusterrak III. HAUSNARTU – 2010EKO EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIETARAKO DEIALDIA abian jarri du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin.

Soziolinguistika Sarion helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza indartzea da.

Xede horrekin, deialdi honetan garapen teorikoa, metodologikoa eta saiakera-arloko lan hoberenak sarituko dira. Kontuan hartuko dira, nolanahi ere, euskararen gaineko berariazko garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren egoera aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak.

Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/node/4381

 

BAT ALDIZKARIAREN 75. ZENBAKIA KALEAN

BAT Aldizkariaren 75. zenbakia Euskararen presnetzia unibertsitatean izeneko alea kaleratu du Soziolinguistika Klusterrak.

Aldizkariak eskaintzen dituen lanak honakoak dira:

  • Hitzaurre gisa. Pablo Sotés

DOSSIERRA

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Pablo Sotés
  • Elebitasunetik eleaniztasunera Euskal herriko Unibertsitatean: Eleaniztasun plana.Jasone Cenoz
  • Euskararen presentzia unibertsitate-mailan Iparraldean. Battittu Coyos
  • Eleaniztasun gehigarriaren erronka: HUHEZIko hizkuntza plangintza Irakasle Ikasketetan. Pilar Sagasta, Karmele Perez, Begoña Pedrosa, Eneritz Garro
  • Euskara sustatzeko politika UPV/EHUn: Plan Gidaria. Jon Irazusta
  • Eleaniztuna eta euskalduna, baita mundu akademikoan ere: posible ote? Ludger Mees
  • Hizkuntzen ikasketa sustatzea Kataluniako goi mailako hezkuntzan: Pompeu Fabra Unibertsitateko (UPF) ELEANIZTASUNERAKO EKINTZA PLANA (2007-2013). Carmen Pérez-Vidal
  • Ekonomia K-z ere idazten da.Joseba Barandiaran
  • Gaurko komunikazioa biharko gizarteari begira. Pilar Kaltzada
  • Galeseko unibertsitateetan galesera sustatzearen pozak eta frustrazioak. Colin H. Williams

GUREAN

  • Hizkuntza-ekologia eta jasangarritasuna, globalizazioan: euskarari begira. Maria-Jose Azurmendi
  • Hizkuntza kudeaketa enpresetan globalizazio aroan: lau enpresetan dinamikak, ikuspegiak eta posizio berriak. Daniel Hermosilla, Juan Jose Arrospide, Maria-Jose Azurmendi

AIPAMEN BIBLIOGRAFIKOA

  • Hezkuntza eleanitza bidean: euskal hezkuntza, nazioarteko ikuspegitik begiratuz. Maria-Jose Azurmendi

 

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA FACEBOOK ETA TWITTER-EN

Soziolinguistika Klusterrak Facebook eta Twitter-eko kontuak ireki berri ditu. Tresna hauen bidez, bere jardunaren berri izateko beste aukera bat aukera eskaintzen du, honela. Klusterrak bere lankideekin, bezeroekin edo soziolinguistikaren inguruan interesa duen edonorekin harreman zuzena izateko asmoz eman du sare sozialetara jauzia.

Euskara komunikatu: nor-nori-nork ikastaroaren Twitter jarraipena izan da tresna hauen bidez burututako lehen komunikazio ekintza eta aurrerantzean edukiak zabaltzen jarraitzea da asmoa.

Animatu eta egin zaitez Klusterraren facebook-eko orriaren zale eta twitter-eko jarraitzaile!

Informazio gehiago: Facebook eta Twitter

EKIMENAK ETA KANPAINAK

"MUGARIK GABEKO TELEBISTA" KANPAINAN JASOTAKO SINADURAK ONTZAT EMAN DITUZTE ETA LEGE PROIEKTUA ATERATZEKO PROZESUAK AURRERA DARRAI

[Plazaberri]

"Mugarik gabeko telebista" kanpainak ezarritako helburua lortu du, eta hala onartu du, idatziz, Espainiako Hauteskunde Erroldaren bulegoak: bertan entregatu dira 651.650 sinadura, horietatik 559.759 ontzat eman direlarik. Hortaz, herri ekimenari esker, pausorik garrantzitsuena eman da, eta lortu behar zen sinadura kopurua erraz gainditu da. Acció Cultural del País Valencià elkarteak adierazi duenez, lanean dihardu, lege proiektu bat aurrera irten dadin.

Informazio gehiago:

http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=789&lang=eu&view=article

 

ARABAKO ARLO SOZIO-EKONOMIKOAN EUSKARAREN ALDE LAN EGITEN DUTEN ENTITATE EDOTA PERTSONAK SARITUKO DITUZTE LAZARRAGA SARIEK

[Sustatu]

Lan munduarekin eta euskararekin lotutako Lazarraga Sariak aurkeztu dituzte Lorena López de Lacalle, Arabako Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, eta Rober Gutiérrez, Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendariak gaur goizean Arabako Foru Aldundian egin duten prentsaren aurreko agerraldian. Lazarraga Sarien helburu nagusia Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritzea eta haien ahalegina errekonozitzea da. Hala, Lazarraga Sarien bidez, Arabako lau entitate eta pertsona bat sarituko dira euren lan ingurunean euskara txertatzeko aurrera eramandako ekimenengatik.

Informazio gehiago:

http://sustatu.com/1276853067

http://www.euskaraba.com/euskara/albisteak/lazarraga-sariak

 

EUSKARA PRAKTIKATZEKO AUKERA BASERRIETAN EHNE ETA TOPAGUNEAREN ESKUTIK

[erabili.com]

Uda honetan euskara praktikatu nahi duten mintzalagun edo berbalagunek, Bizkaian (Busturialdean eta Mungialdean) dauden 17 baserritan izango dute horretarako aukera, Topagunearen eta EHNEren eskutik. Baserritarrek giro euskaldunean murgildu eta euskaraz bizitzeko aukera eskainiko dute, baserriko lanetan laguntzearen truke.

Informazio gehiago:

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1276498351

 

ALBISTEAK

EUSKARAREN ERAKUNDE PUBLIKOKO ZUZENDARI POSTUA UTZIKO DU ESTEBE EIHERABIDEK

[Berria.info]

EEPren barnean ez dela krisialdirik esan du, eta Baigorri-Garazi elkargoarentzat lan eginen duela. Etorkizunean Garazi-Baigorri elkargoarentzat egingo du lana, administrazio zerbitzuen zuzendari gisa. Herri Elkargoak onartu du Eiherabideren hautagaitza, eta urriaren 15ean hasiko du kontratua. EEPk beste zuzendari bat atzeman beharko du, eta, horretarako, deialdi publikoa egin beharko du datozen asteotan.

Informazio gehiago:

http://paperekoa.berria.info/harian/2010-07-16/015/007/eiherabidek_euskararen_erakunde_publikoko_zuzendari_kargua_utziko_du.htm

http://www.kazeta.info/euskalherria/euskararen-erakunde-publikoa-zuzendari-berri-baten-bila

 

ESPAINIAKO SENATUAK EUSKARA ERE ERABILTZEA ONARTUKO DU

[Berria.info]

PP ez beste talde denak neurriaren alde agertu dira.Espainiako Senatuak ganberan, gazteleraz gain, euskara, katalana eta galiziera ere erabili ahal izateko egitasmoa onartu du.134 senatarik egitasmoaren alde bozkatu dute, 122k aurka.

Informazio gehiago:

http://www.berria.info/albisteak/40797/espainiako_senatuan_euskara_ere_erabiltzeko_egitasmoa_onartu_dute.htm

 

EKUADORKO HIZKUNTZEN INGURUKO IKERKETAREKIN AURRERA JARRAITZEN DU GARABIDE ELKARTEAK

[garabide.org]

Helburua azken berrogeita hamar urteotako erroldetan hizkuntza indigenei eta hiztunei buruz egon daitekeen informazioa bildu, aztertu eta antolatzea da, batetik; eta bestetik hizkuntza horietako bakoitzaren azterketa sakona egitea eta mapetan erakustea. Marleen Haboud eta Olga Mayorga buru ditu ikerketa-taldeak. Lehen atal honetarako besteak beste Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izan dugu eta Garabiderekin lankidetzan ari da Soziolinguistika Klusterreko Belen Uranga ikertzailea.

Informazio gehiago:

http://www.garabide.org/euskara/albisteak/ekuadorko-tsafiki-hizkuntzaren-lehen-azterketak-emaitza-kezkagarriak

 

ELKARTEETAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO ESKULIBURUA AURKEZTU DUTE

[erabili.com]

Elkarteetan eragiten hitzarmengintzaren bidez. Entitateak euskalduntzeko metodologiaren garapena eskuliburua aurkeztu zuen Topaguneak (...) Eskuliburu honek, era guztietako elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko metodologia garatzen du. Euskara elkarteek 20 urtetan gizarteko eremu sozioekonomiko ezberdinetan landutako hitzarmengintza egitasmoen metodologia du oinarrian gaur aurkeztutako proposamenak eta Iñaki Eizmendik, Ebete zerbitzuetako arduradunak, herrietan diharduten era guztietako elkarteetara egokitzeko lana egin du, Topaguneko Entitateak Euskalduntzeko Saileko Piedad Dorado (Durangoko Berbaro euskara elkartea), Ainara Labado (Eibarko ...Eta Kitto! euskara elkartea), Itziar Larzabal (Irun Iruten euskara elkartea), Galder Unzalu eta Sonia Perezekin batera.

Informazio gehiago:

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1277276803

http://www.topagunea.org/hitzarmengintza/elkarteetan-euskararen-erabilera-sustatzeko-metodologia-eskuliburua-aurkeztu-du-topaguneak

 

HIZNET HIZKUNTZA PLANGINTZA GRADUONDOKOAK 10 URTE; IZEN EMATEKO EPEA ZABALIK

[Zuzeu]

Hiznet Hizkuntza Plangintza ikastaroaren ibilbide luzean 400dik gora kidek parte hartu dute; euskararen normalizazioaren alde lanean ari direnak, gehienak. 2010/2011 ikasturtea izango da ikastaroaren hamargarren edizioa; azaroan hasi, eta datorren urteko uztailean amaituko da. Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Titulua da berau eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren babesa du. Soziolinguistika Klusterra eta Udako Euskal Unibertsitatea ere ikastaroaren laguntzaile dira.Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago.

Informazio gehiago:

http://zuzeu.com/2010/07/19/hiznet-10-urte-soziolinguistikaz/

http://hiznet.asmoz.org/

 

MINTZOLA FUNDAZIOAK DATORREN IKASTURTERAKO LAN-ILDO NAGUSIAK ETA BERE WEBGUNE BERRIA AURKEZTU DITU

[Sustatu]

Aurkezpena Villabonako Subijana etxean izan zen (Mintzolaren eta Bertsolari Elkartearen egoitza dena) eta hantxe izan ziren Josune Zabala (Mintzolako zuzendaria), Estibalitz Alkorta (Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria) eta Asier Sarasua (webgunea egin duen Codesyntax enpresako ordezkaria). Mintzola.com ahozkotasunaren behatokiaren inguruko informazio guztia eskura jarriko duen ataria eta. 2010-2011rako egitasmoaren ildo nagusiak aurkeztu ziren prentsa-aurrekoan.

Informazio gehiago:

http://sustatu.com/1279613667

http://www.mintzola.com

 

EUROPAR UNIBERTSITATEEN ELEANIZTASUNAREN INGURUKO SAREAK WEBGUNE BERRIA AURKEZTU DU

Nazioartean bere jardunaren berri emateko tresna nagusia izango da aurrerantzean.

Informazio gehiago:

http://in3.uoc.edu/opencms_in3/opencms/webs/projectes/EUNOM/EN/

 

AGENDA

"LEGEA, HIZKUNTZA ETA ESTATU ELEANITZA" NAZIOARTEKO BILTZARRA BURUTUKO DU NAZIOARTEKO HIZKUNTZA-LEGEEN AKADEMIAK

2010eko urriaren 31tik azaroaren 4ra burutuko da biltzarra Hegoafrikako Bloemfontein hirian eta Free State Univertsitatea arduratuko da antolakuntzaz.

Informazio gehiago:

http://www.ufs.ac.za/faculties/content.php?id=6829&FCode=01&DCode=153

 

"HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA INGURUNE GERO ETA ELANIZTUNAGOETAN" NAZIOARTEKO BILTZARRA

Varsovian (Polonia) burutuko da irailaren 16tik 18ra. Gaiari buruzko ikerketen emaitzak ezagutarazi eta irakaspenak elkartzukatzeko gune izateko asmoz antolatu da..

Informazio gehiago:

http://www.ils.uw.edu.pl/ltime.html

 

IRITZIAK – ELKARRIZKETAK - ARTIKULUAK

ARGITALPEN GOMENDATUAK

HABE Liburutegiak eskuratu berriak