Soziolinguistikaz berripaperaren 28. zenbakia / 2010eko martxoa

 
 
 

28. zenbakia / 2010eko martxoa

Word dokumentua/Pdf dokumentua

 

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

 

EUSKARA KOMUNIKATU? NOR-NORI-NORK IKASTAROA EHUREN UDA IKASTAROETAN

Aurtengoan ere Soziolinguistika Klusterrak ikastaroa antolatu du EHUko udako eskaintzaren barnean. Helburu nagusi gisa euskararen inguruko komunikazio-proiektuen eragina neurtzeko eta hobetzeko tresnak eskaintzea izango du. Pilar Kaltzada (Innobasque) eta Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra) izango dira zuzendariak eta bi egunetan zehar hainbat adituren ekarpenak jasotzeko aukera izango da. Ikastaroan Donostiako Miramar Jauregian burutuko da ekainaren 22 eta 23an.

Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/ehuikastaroa

III EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA JARDUNALDIKO KRONIKA, DIAPORAMA, AURKEZPENAK ETA BIDEOAK WEB GUNEAN

Soziolinguistika Klusterraren web gunean dituzue eskuragarri III. Euskal Soziolinguistika jardunaldiaren materialak (aurkezpenak eta bideoak). Lehendik jada zeuden argitara emanda kronika eta diaporama. Zuen interesekoa izango direlakoan.

Otsailaren 26an burutu zen Donostiako Miramon Zientziaren Kutxaespazioan III. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia. Unibertsitateetatik (EHU, NUP, Huhezi…), euskara zerbitzuetatik eta enpresetatik etorritako 130 bat lagunek aztergai izan dituzte 2009. urteak euskal soziolinguistikan eman dituen ikerketak, horien ondorioak eta horiek etorkizunerako iradokitzen dituzten egoerak eta lan-ildoak. Aurreikusi bezala, formatu ezberdinak erabili dira III. Euskal Soziolinguistika Jardunaldi honetan: mahai-inguru batekin hasi, hitzaldiekin jarraitu, ondoren tailerrak, eta bukatzeko elkarrizketa ikerlari bati. Hemen duzue jardunaldiaren egitaraua eta hizlariei buruzko informazioa

Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/jardunaldia

GAZTEEN HIZKUNTZA-ERABILERAN ERAGITEN DUTEN FAKTOREEN AZTERKETA

Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eskola eta Topagunea euskara elkarteen federazioarekin osatutako Proiektu taldeak 2008 eta 2009 urteetan zehar garatutako azterketaren emaitzak aurkeztu dituzte. Gazteen hizkuntza-erabileraren gaia landu duten eta gazteekin harreman zuzenean lan egin duten adituak eta profil ezberdineko gazteak izan dira erabileraren inguruan hausnarketa partekatua burutu dutenak.

Aplikazio praktikoari begira lan egiten saiatu da taldea eta proiektuaren emaitzak gazteengan interesa duen edozein hartzailerentzat baliagarriak izateko helburua jarri dio bere buruari. Fenomeno konplexua modu sinplean irudikatzeko tresna eskuratu da hausnarketa honetatik abiatuta. Aurrera begira, egindakoa oinarri hartu eta ahalik eta formatu erabilgarrienean erabiltzaileei helarazteko asmoa dago.

Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/gazteak

BAT ALDIZKARIAREN 74. ZENBAKIA KALEAN

BAT Aldizkariaren 74. zenbakia II. HAUSNARTU – Euskal Soziolinguistika Sariak izeneko alea kaleratu du Soziolinguistika Klusterrak. Zenbakiak 2009ko HAUSNARTU lehiaketan saridun izan diren hiru lanak argitaratu dira besteak beste.

Aldizkariak eskaintzen dituen lanak honakoak dira:

  • Hitzaurre gisa. Iñaki Martinez de Luna

DOSSIERRA

  • Argiak eta itzalak euskararen lurraldean euskararen etxean, gazi-gozo. Dabid Anaut
  • Teoria ekonomikoaren ekarpenak soziolinguistika alorrean. Jose M. Zendoia
  • Hizkuntza-plangintzekiko erresistentziak organizazioetan. Urtzi Barrenetxea

GUREAN

  • 2007ko Gipuzkoarren hizkuntza pertzepzioen inkesta kuantitatiboaren interpretazioa. Edorta Bergua, Estepan Plazaola, David Izaga, Garbiñe Loiarte, Nekane Jauregi, Joxpi Irastortza.

SOZIOLINGUISTIKA HIZTEGIA: KLUSTERRA EGILEEN ARTEAN

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Soziolinguistika Hiztegia (Euskal Soziolinguistikaren eremuan erabiltzeko) argitaratu du, oraingoz, bertsio elektronikoan. Hiztegiaren Batzorde Teknikoaren partaide izan dira honako adituak: Lionel Joly (Soziolinguistika Klusterra), Jon Aizpurua (HPS), Iker Etxebeste (UZEI) eta Izaskun Osinalde (HPS) (koordinazio-lanetan).

Terminologia Batzordean izan dira, bestalde Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Jon Koldobika Urrutia, IVAPeko zuzendari nagusia, Erramun Osa, EABko idazkaria, Araceli Díaz de Lezana, HPSko ordezkaria, Mertxe Olaizola, IVAPeko ordezkaria, Andoni Sagarna, Euskaltzaindiaren ordezkaria, Iker Etxebeste, UZEIko ordezkaria, Xabier Alberdi, EHUko Euskara Institutuko ordezkaria, Ibon Olaziregi, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Euskara Zerbitzuaren Ordezkaria, Alberto Atxabal, aditua, Joseba Erkizia, aditua, Miel Loinaz, aditua, Asier Larrinaga, aditua eta Alfontso Mujika, aditua.

Informazio gehiago:

http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/6503/eu_2415/adjuntos/AC96_Soziolinguistika_20091127.pdf

 

EKIMENAK ETA KANPAINAK

 

DEITURAK EUSKAL GRAFIAZ JARTZEKO KANPAINA ABIAN JARRI DUTE UEMAKO HERRIEK

[erabili.com]

UEMAk Guk abizena, zuk? kanpaina jarri du martxan, euskal abizenak modu ofizialean eta toki guztietan euskaraz izan nahi dituztenentzat. Hartara, Arteche, Aguirre, Aurrecoechea, Echenique edo Echeverria aldatu eta Artetxe, Agirre, Aurrekoetxea, Etxenike edo Etxeberria bihurtzeko aukera izango dute interesatuek.

Informazio gehiago:

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1265269674

http://www.argia.com/albistea/deiturak-euskal-grafiaz-jartzeko-kanpaina-abian-jarri-dute-uemako-herriek-2

GALEGOAREN DEKRETU BERRIAREN AURKA MILAKA PERTSONA MANIFESTATU DIRA SANTIAGON

[ARGIA]

Milaka pertsonak egin zuten bat Queremos Galego plataforma herritarrak atzorako hezkuntza publikoan deitutako grebarekin. Santiago (Galizia) erdialdean manifestatu ziren, hango Gobernua prestatzen ari den Galegoaren Dekretuaren aurka protesta egiteko. Dekretu honek galegoaren presentzia %50etik %33ra gutxituko luke eta gurasoei aukera eman aukeratzeko ea zer hizkuntzatan jasoko dituzten euren seme-alabek nahita-nahiezko ikasgaiak.

Informazio gehiago:

http://www.argia.com/albistea/galegoaren-dekretu-berriaren-aurka-milaka-pertsona-manifestatu-dira-santiagon

KATALANEZ ETIKETATUTAKO PRODUKTUEN KONTSUMOA SUSTATZEKO ZIURTAGIRIA SORTU DUTE

[erabili.com]

Katalanez etiketatutako produktuak kontsumitzearen aldeko konpromisoagatik errekonozimendua izango dute aurrerantzean Katalunian administrazioek eta erakundeek.

Helburu eta asmo horiek kontuan hartuta, dagoeneko etiketetan katalana erabiltzen duten enpresen eta kanpainarekin bat egin duten erakundeen arteko harreman komertzialak sustatzen ere ahalegindu dira kanpainaren arduradunak. Azkenik, orain arte euren produktuen etiketetan katalana erabiltzen ez duten enpresetara ere zuzendu dira kanpainaren bultzatzaileak, katalanez etiketatutako produktuen eskaera gero eta zabalagoaren berri emateko.

Informazio gehiago:

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1263543557

RITH 2010, GAELIKOAREN ALDEKO KORRIKA IRLANDAN

Irlanderaren astearen baitan kokatu dute Rith 2010 lasterketa. Belfastetik Galwayra korrika joango dira mezu ezkutua duen lekukoa eskuz esku pasatuz. Mary McAleese Irlandako presidenteak idatzi du mezua eta helmugan irakurriko dute, St. Patrick’s Day festa egunean.

Herrialde osoan barrena ibiliko dira, gaeleraren eta bertako kulturaren aldeko mezua herriz-herri zabalduaz. Lehen aldia da halako ekimena burutzen dutela Irlandan eta Euskal Herriko korrika hartu dute eredu gisa

Informazio gehiago: http://www.rith.ie

http://www.argia.com/albistea/irlandako-korrikaren-bideoa-2

 

ALBISTEAK

 

EUSKARAREN LEGEA ALDATU, ETA EREMU MISTOA BESTE LAU HERRITARA ZABALTZEA ONARTU DU NAFARROAKO PARLAMENTUAK

[Berria.info]

1986a onartu zenetik aurreneko aldiz aldatu da legea. Aranguren, Beraskoain, Galar eta Noain dira eremu mistoan sartzeko oniritzia duten herriak. UPNk soilik bozkatu du kontra. NaBaik alde bozkatu du aldaketa oso murritza iruditzen zaiola agertu arren.

Informazio gehiago:

http://www.berria.info/albisteak/39299

BERRIA FUNDAZIOA SORTU DUTE

EKT Euskarazko Komunikazio Taldeak BERRIA hedabideen fundazioa sortu du. Fundazio horren lehen proiektua BERRIA beka da, hedabide, enpresa edota proiektu berriak sustatzeko egitasmoa.

Informazio gehiago: http://berria.info/fundazioa/

BO HIZKUNTZAREN AZKEN HIZTUNA HIL DA

[ARGIA.com]

85 urterekin hil zen astean Boa izeneko emakumea. Indiako Andaman Irletan bizi zen eta andamanese handia etniako kidea zen, hizkuntza mantendu zuen azkena. Etnia horrek hamar hizkuntza biltzen zituen eta horietako bat zen desagertu berri den bo hizkuntza. Hizkuntzaren izen bera du etniak, eta 60.000 urtez bizi izan dira Andaman Irletan.

Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea/bo-hizkuntzaren-azken-hiztuna-hil-da-2

EUSKALTZAINDIAK OHOREZKO EUSKALTZAIN BERRIAK IZENDATU DITU

[Euskaltzaindia.net]

Urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak Donostian egindako osoko batzarrean, ohorezko euskaltzain berriak izendatu zituen. Orotara, 11 ohorezko berri izendatu zituen.

Hauek dira ohorezko euskaltzain berriak: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.

Informazio gehiago:

http://www.euskaltzaindia.net

BALIORIK GABE UTZI DUTE NAFARROAKO IRRATI LIZENTZIEN BANAKETA EPAILEEK

[Berria.info]

Baliorik gabe utzi dute Nafarroako Gobernuak 2006an eginiko irrati lizentzien banaketa. Hala ebatzi du Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietako salak. Euskalerria irratia baimenik gabe utzi zuten lehiaketa hartan, eta lehiaketa horren aurkako helegitea aurkeztu zuen Iruñeko euskarazko irratiak. Arrazoia eman dio orain auzitegiak: lizentzia banaketa hura ez zen behar bezala egin, eta, beraz, baliorik gabe gelditu da orduan erabakitakoa. Behin betikoa da epaia, gainera, eta Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitate pribatuko abokatuek ez dute helegiterik jartzerik.

Informazio gehiago:

http://paperekoa.berria.info/harian/2010-02-12/012/008/Baliorik_gabe_utzi_dute_Nafarroako_irrati_lizentzien_banaketa_epaileek.htm

UDABERRITIK AURRERA TREBIÑUK EUSKARA TEKNIKARIA IZANGO DU

[Berria.info]

Arabako Foru Aldundiak euskara teknikarien sarea osatu berri du, eta udaberritik aurrera Trebiñun lanean ariko da teknikari bat

Informazio gehiago:

http://paperekoa.berria.info/harian/2010-02-09/016/903/Udaberritik_aurrera_Trebi%C3%B1uk_euskara_teknikaria_izango_du.htm

LAN ESKAINTZA PUBLIKOETAN EUSKARAREN BALIOA JAISTEKO ESKATU DU EAEKO LEGEBILTZARRAK

Etorkizuneko lan eskaintza publikoetan euskararen ezagutza mailaren pisua murriztea nahi dute PSE-EEk eta PPk, eta Eusko Jaurlaritzari horretara bideratutako eskaera luzatu diote, atzo bertan EAEko Legebiltzarrean onartutako legez besteko proposamenarekin. Bi alderdion aldeko botoekin egin zuen aurrera proposamenak; EAJk, Aralarrek eta EBk kontrako botoak eman zituzten eta UPyD abstenitu egin zen.

Informazio gehiago:http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1265963235

PAUL BILBAO IZANGO DA KONTSEILUKO IDAZKARI NAGUSI BERRIA

Xabier Mendiguren Bereziartuk, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua sortu zenetik Idazkari Nagusi izan denak, erretiroa hartuko du aurten. Bere ordez, Kontseiluko zuzendaritzak hala erabakita, Paul Bilbao izango da idazkari nagusi berria. Kontseiluko zuzendaritza-taldeak hartutako erabakia apirilaren 24an berretsi beharko dute bazkideek. Hartara, egun horretatik aurrera Paul Bilbaok hartuko du Xabier Mendigurenen ardura.

Informazio gehiago:http://www.kontseilua.org/index.php?id_saila=54&id_edukia=218

JAURLARITZAK HIRU ELEKO HEZKUNTZA EREDUA 40 ZENTROTAN PROBATUKO DU

[Berria.info]

Beren borondatez ariko dira ikastetxeak eta ikasleak saio honetan, eta hiru urte iraungo du probak Euskara, gaztelera eta ingelesa astean bost eta sei ordu artean erabiliko dira, gutxienez.

Informazio gehiago:
http://paperekoa.berria.info/berria/2010-03-04/002/014/Jaurlaritzak_hiru_eleko_hezkuntza_eredua_40_zentrotan_probatuko_du._

 

AGENDA

 

UGARTEBURU TERMINOLOGIA JARDUNALDIAK: EUSKARAREN GARAPENA ESPARRU AKADEMIKOETAN

[Sustatu.com]

EHUko Euskara Institutuak Ugarteburu Terminologia Jardunaldiak antolatu ditu. “Espezialitate hizkerak eta Terminologia” aztergaiari buruzko IV. jardunaldiak izango dira, 2010eko urtarrilaren 25 eta 26an. EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Leioan).

Informazio gehiago: http://sustatu.com/1261043568

UDALTOP 2010: NERABEEN AISIA ETA LAGUNARTEA

Udaltop jardunaldien bigarren edizioa apirilaren 21ean eta 22an izango da. Aurten landuko den gaia Nerabeen aisia eta lagunartea izango da, eta Zer eta nola egin daiteke udaletatik nerabeek aisian eta lagunartean euskara gehiago erabiltzeko? galderari erantzuna ematen ahaleginduko dira.

Informazio gehiago: http://www.udaltop.com

ERRONKA BERRIAK EUROPAKO ELEANIZTASUNARENTZAT BILTZARRA

Dubrovnik-en (Kroazia) burutuko da apirilaren 11tik 15era, Languages in a Network of European Excellence sareak antolatuta.

Informazio gehiago:http://www.amiando.com/lineeconference.html

 

IRITZIAK – ELKARRIZKETAK - ARTIKULUAK

 
 

ARGITALPEN GOMENDATUAK

 

HABE Liburutegiak eskuratu berriak