Soziolinguistikaz berripaperaren 23. zenbakia / 2009ko otsaila

Word Dokumentua / PDF Dokumentua

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

II EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA JARDUNALDIA

Soziolinguistika Klusterrak II Euskal Soziolinguistika Jardunaldia antolatu du Donostiako Miramon Zientziaren Kutxagunean datorren otsailaren 20an ospatuko dena.
Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzentzen zaie, hau da, ikerlarien, unibertsitateko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalkuntzan ari direnen topagune izan nahi du. Horretarako, hitzaldi eta tailerrak izango dira, eskura dauden datuak partekatuz, horien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko.

Jorratuko diren gaiak nagusiki honako biak izango dira: gaur egungo esparru desberdinetako Euskararen eragilera eta Informazio eta Komunikazio teknologietan: ziberespazioko aukerak.

  • 2006ko datuetan oinarritutako IV Inkesta Soziolinguistikoak eta urte berean egindako Euskal Herriko Kale Neurketak emandako Datuek, zer diote? Zein da argazkia?
  • Lan esparruan euskara planak egin bai. Zer gehiago? Nola eragin lantokiko e????V?rabileran lidergoaren bidez? Eta eskola eremuan, zenbat euskara egiten da jolaslekuan? Zeren arabera?
  • Komunikazio gizartean, teknologia berrien erabilerak ba ote egiazki eragin zuzenik hizkuntza-berritzean, belaunaldien arteko konexioan, sare berrietan? Kataluniako esperientzia arrakastatsua, baita euskararentzat ere?

Jardunaldian parte hartuko duten hizlarien artean honakoak izango dira: Erramun Osa, Fermin Lazkano, Itziar Elorza, Iñaki Martinez de Luna, Nekane Goikoetxea, Vicent Partal, Iratxe Esnaola eta Gorka Julio.

Egitaraua, Izen-ematea eta informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/node/3748


HAUSNARTU: EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK BANATU DIRA

Soziolinguistika Klusterrak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako HAUSNARTU: Euskal Soziolinguistika Sariak deitutako sariak banatu dira pasa den abenduan. Sari horien helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Deialdiak euskal soziolinguistikaren arloan garapen teorikoak lantzen dituzten lan hoberenak saritzea du helburu. Asmo horrekin, kontuan hartzen dira euskararen gaineko berariazko garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren egoera aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak.

Epai-mahaia osatu duten kideak honakoak dira: Iñaki Martinez de Luna, EHUko irakaslea eta BAT Soziolinguistika aldizkariaren argitalpen batzordekoa, Pello Jauregi, EHUko irakaslea eta Estibaliz Alkorta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria.

Epai-mahaiaren erabakiz lehen saria hutsik gerat????V?u zen. Bigarren saria Erabilera ala ezagutza sustatzeko politikak? Erabilera neurketak oinarri, politikak erabakitzeko metodo bat izeneko lanari eman zaio. Lanaren egilea Fermin Lazkano izan da. Hirugarren saria Euskara birpentsatu beharra. Ekarpen batzuk antropologiatik, Jone M. Hernández-ek jaso du, laugarren saria Eunate Irazabalek eginiko Emakumea eta euskal irakaskuntza lanari eman zaio, eta bosgarren saria Castillo Suarez-en lanari eman zaio Nafarroako toki administrazioetako euskararen normalizazioan eragiteko oinarriak lanarengatik.

Saritutako lan guztiak BAT Soziolinguistika Aldizkariaren 69. zenbakian argitaratuko dira urtea amaitu baino lehen.

Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/eu/node/3653

BAT ALDIZKARIA 69 ZENBAKIA

BAT aldizkariaren 69. zenbakiak HAUSNARTU; euskal Soziolinguistika Sarietako lanak biltzen ditu. Aldizkariarentzat oso pozgarria da lehiaketa hau abian jartzea aspaldian generabilkien asmoa gorpuztu baita. Euskararen normalizazio bidean guztion ekimenak praktikan jartzea behar-beharrezkoak diren bezala, horren guztiaren ondoan hausnarketa teorikoaren eta metodologikoaren garapena ezinbestekoa da. Gogoeta teorikoa eta ikerketaren garapena ezinbestekotzat ditugu helburuak behar bezala formulatu, eredu teorikoak planteatu, aplikatu, emaitzak neurtu eta ditugun baliabideei ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Zenbaki honetan lehiaketaren lehen edizioan saridun geratu diren lanak horiekin batera gonbidaturiko beste bi ar????V?tikulu argitaratu dira:

Dossierra. HAUSNARTU: Euskal Soziolinguistika Sariak

  • Fermin Lazkano. Erabilera ala ezagutza sustatzeko politikak? Erabilera neurketak oinarri, politikak erabakitzeko metodo bat
  • Jone Miren Hernández. Euskara birpentsatu beharra. Ekarpen batzuk antropologiatik
  • Castillo Suárez García. Nafarroako toki administrazioetako euskararen normalizazioan eragiteko oinarriak
  • Eunate Irazabal. Emakumea eta euskal irakaskuntza

Soziolinguistikaren inguruan

  • Alain Viaut. Hizkuntza-beharraren kontzeptua, beharrean dauden hizkuntzetarako
  • Ferran Suay i Lema, Gemma Sanginés Sáiz. Hizkuntza-mendetasuna aztertzeko eta egoera horretan esku hartzeko eredu bat

Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/eu/node/1851

AGENDA

ESKU ERA' JARDUNALDIAK: SORMENEZ EKIN JARDUNALDIAK

Pasa den urtarrilaren 23 eta 24an Topaguneak antolatutako ESKU ERA jardunaldiak burutu ziren Bilboko Bilborock aretoan. Bertan aztertutako gai nagusia euskara elkarteen kultur sormena izan zen. Helburu horrekin hitz egin zuten lehen egunean Karmen Irizar, Julen Arexolaleiba, Andoni Eizagirre, Iñaki Dorronsoro, Gorka Julio eta Funky Project-eko kideak. Bigarren egunean berriz, Koldo Tapia, Jone Miren Hernandez, Josu Landa, Xabier Monasterio, Igor Elortza eta Gotzon Barandiar????V?an izan ziren hizlari.

Informazio gehiago: http://www.jardunaldiak.org/


HERRI-ADMINISTRAZIOETAKO EUSKARA PLANEZ JARDUNALDIAK

Bilboko Euskalduna Jauregian burutu ziren urtarrilaren 27an eta 28an, Herri Administrazioetako euskara planez jardunaldiak. Bere helburua, administrazioetan euskara planak kudeatzeko IRATI tresnari buruzko informazioa eskaini eta aztertzea izan zen. Batez ere administrazioko teknikariei zuzenduta beraz, jardunaldiotan euskararen normalizazioak aurrera egiteko egin asmo diren ekimenei buruz eztabaidatzeko ere baliatu zen jardunaldia. Bertan honakoak hizlariek parte hartu zuten: Patxi Baztarrika, Joseba Lozano, Pilar Bilbao, Arrate Atxa, Iñaki Friera, Iñigo Fernandez, Jose Mari Arakama, Juan Isasi Urdangarin, Imanol Bilbao Eizagirre, Sonia Rodriguez, Josean Amundarain, Malores Etxeberria, Iñaki Gurtubai, Oskar Arana, Zelai Nikolas.

Informazio gehiago: sustatu http://sustatu.com/1232548938

EUSKO IKASKUNTZAK BERE XVII. KONGRESUA ANTROLATZEN ARI DA 2009KO AZARORAKO. KONGRESUA GIZARTE AURRERAPEN IRAUNKORRERAKO BERRIKUNTZAREN INGURUAN ARITUKO DA

Kongresua Gasteizen burutuko da azaroaren 18 eta 20a bitartean. Antolakuntzan aipatzen denez kongresuaren helburuak honakoak dira:

  1. Gizarte-aurrerapen iraunkorra helburu dela, berrikuntza jaso, bultzatu eta hari buruzko gogoeta egin eta kontzientzia sortzea.
  2. Diziplinartekotasuna, belaunaldien arteko elkarrizketa, aukera-berdintasuna, hizkuntza-aniztasuna eta hizkuntza berrien presentz????V?ia erraztea.
  3. Proposamen teoriko eta praktikoetan eta horiek aurkezteko moduan berrikuntza sustatzea. Biltzarraren zeharkako helburu batek jasotzen du.
  4. Eusko Ikaskuntzak sustatutako lanarekin bat egin nahi duten pertsona edo gizarte-eragileen parte-hartze zabala eta anitza bultzatzea, baita Entitateko kideena ere.
  5. Eusko Ikaskuntzan burutzen diren eginkizun anitzak aberasteko xedez, testuinguruan kokatutako ideia eta jarduera sorrera bultzatzea.

Informazio gehiago: http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/congresos/xvii/

 

EKIMENAK ETA KANPAINAK

PuntuEus ELKARTEA AURKEZTU DUTE

Interneteko .eus domeinua lortzeko helburuarekin sortu da PuntuEus Elkartea. Jendarteko aurkezpena urtarrilaren 29an egin zen goizez Bilboko Euskaltzaindiaren aretoan eta arratsaldez Durangoko Plateruena antzokian.

Elkartearen sustatzailearen esanetan, euskarak informazioaren eta komunikazioaren teknologien erronkari aurre egin behar dio, eta helburu horrekin, hau da, euskara eta euskal kultura Interneteko espazioan ikusgarri egiteko beharrezkoa da .eus domeinua lortzea. Jadanik izana duenari izena ematea, alegia. PuntuEus domeinuak gainera euskararen erabilera sustatuko duenaren ustea ere badute “finean, munduan zehar barreiatua dagoen Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitateari nazioarteko aitortza eskainiko dion ikur bat lortu nahi dugu: .eus domeinua. Hori da PuntuEus Elkartearen abiapuntu????V?a eta helburua.” . Xede hori lortzeko ibilbidea luzea aurreikusten den arren Kataluniako aurrekaria (.cat domeinuarekin) baliatzeko moduan izango da. Hala ere, ahalik eta atxikimendu kopuru handien izatea garrantzikoa da komunitate izaera erakusgarri egiteko.

Informazi gehiago: http://www.puntueus.org/

Atxikimenduak http://www.puntueus.org/eu/atxikimenduak/?atxikitu=bai

KORRIKA 16.

KORRIKAren 16. edizioa 2009ko martxoaren 26an abiatuko da Tuteran eta apirilaren 5a bitartean Euskal Herri osoan zehar 2.000 kilometro baino gehiago egingo ditu Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira lelopean Gasteizen amaitzeko. Edizio honetan urteetan euskara ikasi, transmititu eta sustatu duten hemengo herritarrak, kanpotik etorri eta integratutakoak eta atzerrira joandakoak omendu nahi dira bereziki.

Abiatzeko eguna heldu bitartean martxan da ordea Korrika Kulturala. Horren bitan kokatzen da Bidaia Intimoak Jon Maia bertsolari eta idazleak zuzendutako dokumentala. Orio Produkzioak ekoizlearen laguntzarekin burutu du Jon Maiak lan hori eta berak dionez «izenburuak berak erakusten du lau bidaiari buruzko dokumentala dela, baina geografikoak baino intimoak direla bidaiak». Hau da euskarara heldu diren lau lagunen testigantza intimoa erakusten saiatu da egilea.

Informazio gehiago: http://www.korrika.org/

/http://www.eitb.com/bideoak/osoa/82194/bidaia-intimoak-dokumentala-aurkeztu-dute/

BEHATOKIA NAZIO BATUETAKO GUTXIENGOEN AFERETARAKO FORUMEAN

Paul Bilbao Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordeak antolatutako Gutxiengoen Aferetarako Forumean /Forum on Minority Issues izan zen pasa den abenduaren 15 eta 16an.

Giza Eskubideen Batzordeak mota honetako foruma antolatzen duen lehen aldia da, eta bertan gutxiengoen hezkuntza-eskubidearen inguruko gomendioak eztabaidatu dira. Mundu mailako hirurehun aditu bildu badira ere berezko hizkuntzetako ordezkariak oso gutxi izan dira Bilbaoren arabera, eta gainera lehen mailako eztabaida gutxiengoen inguruan eman izan da: “Kontuan izan behar dugu gutxiengo delako kontzeptua oso modu desberdinetan uler daitekeela, eta horrexegatik gurea bezalako hizkuntzetako ordezkariek berezko hizkuntza-komunitateei beste estatus bat eman beharra azpimarratu dugu” azaldu du Bilbaok.

Informazio gehiago: http://www.behatokia.org/default.cfm?atala=albisteak_ikusi&id=65

UMEAK ERREGISTRO ZIBILEAN EUSKERAZ INSKRIBATZEKO AUKERA

Bizkaiko Batzar Nagusietako Ezker Abertzaleko Taldeak aurkeztuta, atzo Kultura eta Euskera batzordean umeak erregistro zibilean euskeraz inskribatzeko proposamena eztabaidatu eta onartu egin zen. Ekimen hau aurtengo otsailean izan bada ere gogoan hartu behar da Hizkuntza Eskubideen Behatokia jadanik hasi zela ekimen gai horren inguruko ekimenak burutzen.

Informazio gehiago: http://sustatu.com/1234259910

http://www.behatokia????V?.org/default.cfm?atala=albisteak_ikusi&id=45

HIZKUNTZA ETA LITERATURA KATALALANARI BURUZKO NAZIOARTEKO ELKARTEAK (LA ASSOCIACIÓ INTERNACIONAL DE LA LLENGUA I LA LITERATURA CATALANES - AILL) 2009AN OSPATUKO DU HIRU URTEZ BEHINEKO KONGRESUA

Kongresua irailaren 6tik 11 bitartean burutuko da hiru gai nagusiren inguruan: katalana eta inguruko hizkuntzak, literatura eta arteak, eta idazleen hizkuntza. Hau da, soziolinguistikaren inguruan arituko dira lehen blokearen barruan, bigarrenean literaturak beste arteekin duen harremana eta azkenik, idazle katalanen darabilten hizkuntza genero desberdinei buruz.

Informazio gehiago: http://www.lamanyana.es/web/html/lanoticia.html?id=88660&seccio=cultur

OKZITANIERA GIZATERIAREN ONDARE IZENDATZEKO ESKATU DIO ARANGO CONSELH GENERAUK UNESCO ERAKUNDEARI

Pasa den urtearen amaieran Arango Haraneko Conselh Generauk UNESCOri eskakizuna egin dio okzitaniera Gizateriaren Ondare izendatzeko.Ekimenak Italiako Piemontek, Rosello eskualdeak eta hainbat udalek babestu dute, nazioarteko erakundeak okzitaniera babestu dezan aldarrikatzeko.

Informazio gehiago: http://www.lamanyana.es/web/html/lanoticia.html?id=88660&seccio=cultur

 

IRITZIAK – ELKARRIZKETAK - ARTIKULUAK