Soziolinguistikaz berripaperaren 02. zenbakia / 2005eko apirila

2. zenbakia / 2005eko apirila

Soziolinguistikaz word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen

 

 

AGENDA

 

 

2005eko uztailak 4-22 33. Udako Ikastaroak. UEU. Biarritz, Eibar, Iruñea
2005eko Udako Ikastaroei buruzko informazioa argitaratu du UEUk. Biarritzen, Eibarren, eta Iruñean izango diren ikastaroen artean soziolinguistikarekin zerikusia dutenak aukeratu ditugu hemen azaltzeko:

  • Giza hizkuntzaren natura. Uztailak 4-8, Biarritz (Hizlariak: Beatriz Fernandez, Pablo Albizu, Mikel Santesteban, Urtzi Etxeberria, Aritz Irurtzun, Ricardo Etxepare)
  • Zientzia eta teknikarako euskara. Uztailak 11-15, Eibar (Arduraduna: Jose Ramon Etxeberria)
  • Ahozkotasunaren bidean. Uztailak 18-22, Iruñea.
  • Globalizazioa, migrazioa, eta hizkuntzak. Uztailak 19-20, Iruñea (Hizlariak: A.Antero, Z.Martinez, X.Aierdi, J.Apalategi, N.Larrañaga, M.Sanchez de Miguel, C.Suarez, O.Irizar, M.Gereka, I.Herguedas, I.Aramaio).

 

Matrikula epea: apirilak 25 – ekainak 19

Argibideak: ikastaroak@ueu.org 943 82 14 26 Irati Iciar

2005eko ekainak 20 - irailak 1 XXIV. Uda Ikastaroak. EHU. Donostia.
Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen XXIV. Udako ikastaroen berri ere argitaratua da jada. Hauetan, ikastaro guztien % 8 besterik ez da euskaraz izango. Hizkuntzaren eta Soziolinguistikaren arloarekin zerikusia duten ikastaroak hauek izango dira:

  • Léxico y aprendizaje de lenguas: fundamentos y aplicaciones pedagógicas (Joanba Bergara - HABE): Ekainak 27-29.
  • Ordenagailuz lagundutako itzulpena (Josu Waliño – Elhuyar Fundazioa): ekainak 30–uztailak 2 /li>
  • Hizkera komunikatiboa eskolan... eta eskolaz kanpo (Kike Amonarriz): abuztuak 29-31.

Argibide gehiago: www.sc.ehu.es/cursosverano
Harremanetarako: cursosverano@sc.ehu.es

 

2005, maiatzak 6-7 Mendebalde Kultura Alkartearen IX. Jardunaldiak. Bilbo.
Mendebalde Kultura Alkarteak IX. Jardunaldiak antolatuko ditu aurten, Euskara: normalizazinotik homologazinora izenburupean, euskara zientifiko-teknikoaren inguruan. Hizlarien artean izango dira: Igone Zabala, Kepa Altonaga, Arturo Elosegi, Jesus Mari Txurruka, Jose Ramon Etxebarria, Iñaki Alegria, Antton Gurrutxaga, Iñaki Gaminde, Patxi Uribarren, Mertxe Olaizola, Jabi Agirre, Xabier Kintana eta Alfontso Mujika.

  • Lekua: Bizkaiko Batzar Nagusien aretoa (Hurtado Ametzaga kalea, 6).
  • Egunak eta ordua: 2005eko maiatzak 6, ostirala (16:00-20:00) eta 7, larunbata (9:30-13:30).
  • Matrikularen prezioa: Ikasleak: 10 € / Gainontzekoak: 30 €. Ordaintzeko modua: BBK 2095-0000-70-902270776-0 (maiatzaren 6ra arte)

Egitaraua osorik ikusi nahi duenak jo dezala helbide elektroniko honetara: http://www.mendebalde.com/antbuspre.asp?nombre=1731&cod=1731
Argibide gehiago: 944028084/ 639152787 (10:00etatik 14:00etara) edo mendebalde@mendebalde.com

 

 

2005, maiatzak 24-25 Hizkuntz aniztasunari begirunea Europar Batasunean: hobekuntza edo geldialdia Europar Konstituzioaren ostean?
“Batasuna aniztasunean” idealaren eta hizkuntza aniztasuna babesteko Europar Batasunaren benetako konpromezuaren arteko harremana aztertzea da mintegiaren helburua. Azterketa horretan, orain indarrean dauden itunei eta, bereziki EBko Oinarrizko Eskubideen Gutunak ekarritako berrikuntzei so egingo zaie. Hiru bloke ditu mintegiak:

  • a) lehengo egunean aniztasunaren gaia jorratuko da ikuspegi ezberdinetatik (soziopolitikoa, ekonomikoa, identitateen araberakoa);
  • b) bigarren egunean, bi hizlarik Gutunaren aldez aurretiko zuzenbide-egoera aztertuko dute; eta.
  • c)gainontzeko bi hizlariek Gutunaren ondorengo zuzenbide-egoera jorratuko dute.

Hizlariak herri ezberdinetakoak dira: Herbehereak, Austria, Irlanda, Katalunia, ... Euskal Herritik bertan izango dira, hizlari modura, Patxi Juaristi eta Xabier Arzoz bera ere.
Non: St. Antony's College. Oxford.
Noiz: 2005eko maiatzaren 24an eta 25ean
Antolatzailea: Xabier Arzoz. Basque Visiting Fellow. Administrazio-zuzenbideko irakaslea-EHU.
Babesleak: Eusko Ikaskuntza eta Europar Ikasketen Zentroa, St Antony’s College, Oxford. Mintegira bertaratzea doakoa da, ez dago matrikulatu beharrik. Bertaratzeko interesa duenari, antolatzaileari posta elektronikoz jakinaraztea eskatzen zaio.
Harremanetarako: xabier.arzoz@sant.ox.ac.uk

 

EKIMENAK ETA KANPAINAK:

EMUN Justizia Saila euskalduntzen.
EMUNeko lau teknikari Gipuzkoa eta Bizkaiko Justizia Administrazioan hasi dira lanean langileen euskararekiko motibazioa eta euskararen ahozko erabilera handitzeko. Oraingoz Justizia Sailak Tolosan eta Durangon dituen egoitzetan hasi da lanean EMUN. Baina aurrerago egoitza hauetara ere iritsiko da planaren eragina: Bergara, Eibar, Getxo, Gernika.
Informazio gehiago: http://www.emun.com/news/1110305371

 

Hezkuntza Sailaren eta Kontseiluaren arteko lankidetza hitzarmena.
Euskara ikasle etorkinei hurbiltzeko helburuarekin eta horretan lan egiteko asmoz, lankidetza hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak eta Kontseiluak. Egitasmoaren helburua da ikasle etorkinak, horien familiak, eta gainerako eragileak prestatzea Euskal Herriko hizkuntz eta kultur ezaugarriak lehenengo unetik ezagutu ditzaten. Horretarako helduen hezkuntzako irakasleak prestatu egingo dira eta ikasle etorkinek euskara ikasteko dituzten materialak aztertu eta berriak abian jarriko dira.
Informazio gehiago: http://www.kontseilua.org/zerberri.cfm?hizkuntza=0&atala=berria_erakutsi&id=239

Topagunearen eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hitzarmena.
Hitzarmen horrek, bi erakundeen arteko loturak sendotzea du helburu, elkarren aitorpenetik abiatuz. Bi erakundeok elkarlanean arituko dira, euskararen normalizaziorako proposatzen diren egitasmoen inguruan, baita Euskaltzaindiak euskararen arloan ezarritako arauak eta egindako gomendioak zabaltzeko ere. 2005eko apirilean sinaturiko hitzarmen honek bost urteko iraupena izango du.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1113321713

Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak aurtengo protokoloa sinatu dute.
Bi erakundeok adostu duten akordio horren arabera, hauek dira 2005. urtean egin behar diren eginkizun batzuk:

  • Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egiteko bildu ziren Nafarroako 3 herritako (Aniz, Dorrao eta Etxaleku) grabazioak euskarritan paratu eta ematea.
  • Jose Mari Satrustegiren artxibategietako katalogazio eta digitalizazio lanak: 2004an hasitako lanekin jarraitu eta amaitu.
  • Zenbait argitalpen.
  • Ahozkotasuna gaiaren inguruko jardunaldiak prestatzea.
  • Euskal Corpus Onomastikoa: Nafarroari dagozkion lanei hasiera ematea.

Informazio gehiago: http://www.euskaltzaindia.net/zerberri/berria.asp?hizkuntza=eu&id=72

Gobernua zeu izan kanpaina jarri du abian IKAk
Nafarroako Gobernuak 2005. urteko euskaltegientzako aurrekontuak 528.000 eurotik 180.000 eurora murriztu dituela-eta, IKAk diru iturri berriak lortzea helburu duen 'Gobernua zeu izan' kanpaina jarri du abian. Euskaltegiei laguntza eman nahi dien herritarrak hiru modu izango ditu horretarako: banaka zein taldeka 250 euroko 'babesle txartelak' erosiz, norberak nahi duen diru kopurua emanez, eta ekimena ezagutaraziz.
Informazio gehiago: http://www.ikastari.com

Eurohirian euskara sustatzeko kanpaina
Euskara zure esku lelopeko kanpaina aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundian. Kanpaina horren baitan, Euskal Eurohiriko merkataritza gune eta saltokietan 20.000 liburuxka banatuko dituzte, langileek elkarrekin hitz egiteko oinarrizko hitzak euskaraz, frantsesez, eta gaztelaniaz ezagutzeko helburuarekin.
Harremanetarako: agency@gipuzkoa.net

IKERKETAK ETA AZTERKETA LANAK:

Komunitate elebidunetan kulturarteko curriculum eraginkorra sustatzeko eskola-politika.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta beste lau partaide Europako Comenius 2.1 motako proiektu bat garatzen ari dira. Partaideak dira: Powys Local Education Authority (Gales); HUHEZI - MU (Euskal Herria); Gaelscoileanna - Irish Mediun Schools Organization (Irlanda); Karmoy Local Education Authority (Norvegia); Vilnius Pedagogical University (Lituania).
Proiektua Europako agentziako Sokrates programa barruan kokatzen da. Proiektuaren izena Terra: Inter-cultural curriculum da eta zera landuko du: nola egin eskola kudeatzeko politikak susper dezan kulturarteko curriculum eraginkorra komunitate elebidunetan. Proiektuak 3 urte iraungo du (2004-2007). Proiektuak Europako Erkidegoaren hedapenari begira erronka inportanteenetariko bat jorratzen du: hizkuntzen arteko harremanak, hizkuntza minorizatuen testu ingurunetan, pertsonen mugikortasunaren eta integrazioaren aurrean.
Harremanetarako: arantza_mongelos@huhezi.edu (HUHEZIko koordinatzailea proiektuan)

Eusko Ikaskuntza - Institut d’Estudis Catalans Beka.
Eusko Ikaskuntzak eta Institut d’Estudis Catalans erakundeak ikerketarako beka bana ematen dute urtero, katalan zein euskal kulturaren alderdi jakin batean interesaturiko ikertzaile gazteentzat.
Gaia: katalan eta euskal kulturen edozein alderdi
Diru-laguntza: 3.600 € gordin (Katalunian hiru hilabeteko egonaldiaren gastuei dagokiena)
Iraupena: 3 hilabete
Eskaerak aurkezteko epea: apirilaren 30a
Hautagaiak: 1991-2000 urte bitarteko lizentziadunak edo unibertsitateko graduatuak.
Informazio gehiago: http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/becas/object.php?o=208

Ikerlanetarako laguntzak Eusko Ikaskuntzak.
Eusko Ikaskuntzako Sail Zientifikoek beren kideak ikerlanak egitera bultzatu nahi dituzte, eta horiek Sailen interesekoak izatera, Elkartearen diru-laguntza jasoko dute.
Gaia: Euskal kulturarekin zerikusia duen edozein.
Diru-laguntza: 2.700 € gordin, gehienez.
Iraupena: Urtebeteko proiektua edo urte anitzekoa.
Eskaerak aurkezteko epea: azaroaren 30a
Hautagaiak: Eusko Ikaskuntzako kideak
Informazio gehiago: http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/becas/object.php?o=650

Euskal Herriko hizkuntza-adierazleen Sistema (EAS).
Euskararen egoeraren eta bilakaeraren inguruko datuak eta azterketak biltzeko proiektuaren lehen fasea aurkeztu zuten otsailaren amaieran Eusko Jaurlaritzako kideek. Euskal Herriko Hizkuntza-adierazleen Sistemak euskararen egoeraren inguruko informazioa eskuratzeko eta euskararen egoerak izan duen bilakaera jakiteko balio du. Aurrera begira, EASek Euskal Herri osoko datuak bilduko ditu, oraingoz EAEkoak soilik badaude ere.
Informazio gehiago: www.euskadi.net/euskara_adierazleak

Kataluniako kirol-arloko hizkuntza erabileraz ikerketa.
Hizkuntza Politikako Idazkaritzak bultzatu duen ikerketa honetan kirol klubetako, federazioetako, eta beste elkarte batzuetako hizkuntza erabilera aztertu nahi da. Horrekin batera, Hizkuntza Politikako Legearen betetze-maila neurtu nahi da, eta testuinguru soziolinguistikoa ere aztertu nahi da. Proiektuak Kiroletako Idazkaritza Nagusiaren laguntza instituzionala eta teknikoa izango du.
Harremanetarako: igenoves@gencat.net
Informazio gehiago: http://www6.gencat.net/llengcat/noves/recerques/esports.htm

Eurekalert! Elhuyar Fundazioaren Basque Research atariaren nazioarteko sarean sartu da.
Basque Research 2002an plazaratu zen Euskal Herriko ikerketa, garapena, eta berrikuntza zabaldu eta bultzatzeko asmoz. Helburu hori izanda, beste hainbat web gunerekin akordioak sinatu ditu euskal ikerketa nazioartean zabaltzeko. Elhuyar Fundazioaren Basque Research atariak (www.basqueresearch.com) Eurekalert! berri-agentziarekin hitzarmena sinatu berri du. Eurekalert! American Association for the Advancement of Science (AAAS) erakundearen web gunea da, eta erakunde horrek berak Science aldizkari ospetsua argitaratzen du. Hitzarmenaren bidez, Basque Research-en argitaratutako berriak Eurekalert!-en ere argitaratuko dira. Izan ere, Basque Research atarian euskal ikerketaren albiste eta ekitaldiak idatzi, itzuli, eta hiru hizkuntzatan argitaratzen dira: euskaraz, gaztelaniaz, eta ingelesez.
Informazio gehiago:garazi@elhuyar.com edo rakel@elhuyar.com

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA
Ikerketa

Soziolinguistika Klusterra ikerketa bat garatzen ari da Hezkuntza Sailarekin, haur eta gazteen erabileran eragiten duten faktoreen inguruan. Ikastetxeei zuzendutako Ulibarri programaren testuinguruan sortutako ikerketa da, 03-04 ikasturtean abiatutakoa. Ikerketa honetan hainbat lantalde eratu ditu Klusterrak eta bertan unibertsitate ezberdinetako irakasleak (EHU, HUHEZI, Deustu) eta bestelako adituak ari dira beren ekarpenak egiten eta esperientziak trukatzen. Proiektu zuzendaria: Iñaki Martinez de Luna. Koordinatzaileak: Olatz Altuna eta Pablo Suberbiola.

Soziolinguistika Klusterra Kalitatea eta Ulibarri programa aztergai dituen proiektu bat gauzatzen ari da Hezkuntza Sailarekin. Ulibarri egitasmoaren ebaluaketarako lehen eredu bat zehaztu eta ebaluaketa egitea, kalitatea eta normalkuntza programen arteko loturak aztertzea, eta honen guztiaren inguruan, teknikarientzako oinarrizko lehen materiala edo orientabideak prestatzea dira, besteak beste, lortu nahi diren helburuak. Proiektuaren zuzendaria J. Inazio Marko Juanikorena da, eta koordinatzailea Iker Salaberria. Bi hauekin batera, Klusterreko bazkide den Emun Koop. Elkarteak osatzen du proiektuaren lan taldea.

BAT soziolinguistika aldizkaria

Hurrengo zenbakia (54): Dosierra: Euskararen erabileraren eta normalizazioaren azterketa administrazioan:

  • Eusko Jaurlaritza. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza.
  • Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP).
  • Justizia arloa.
  • Osasun arloa.
  • ...

Azken zenbakia (53):

Euskararen erabileraren eta normalizazioaren azterketa udaletan (15 artikulu)

Bazkide berriak

Soziolinguistika Klusterra zortzi bazkidek eratuta abiatu zen 2004ko udaberrian. Geroztik, ordea, bazkide kopurua hazten joan da. Gaur egun, hasierako zortzi bazkideez gain, beste zazpi bazkide berri ditugu; ondorengo hauek: Aztiker Soziologia Ikergunea, Artez Euskara Zerbitzua, Tolosako Udala, Topagunea, Urtxintxa Eskola, Hernaniko Udala, eta Euskal Kultur Elkargoa.

Informazio gehiago

ARGITALPENAK:

Bidegorriak hizkuntzentzat (Euskarazko komunikazio-esparrua trinkotzeari buruzko burutazioak.)
Egilea: Aitor Zuberogoitia.
Argitaratzailea: Elkar, 2005eko martxoa.
Badira bi urte Aitor Zuberogoitiak liburu honen oinarrian dagoen doktorego-tesia EHUn irakurri zuela. Ikerketari, ordea, askoz lehenago ekin zion: 1997an amaitu zituen doktorego ikastaroak eta orduan ekin zion euskarak prentsa abertzale elebidunean zeukan presentzia aztertzeari. Ikerketa lan-mardul horren emaitza da argitaratu berri den liburua.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1111052288

AEK-k eta Ikastolen Elkarteak material didaktikoa kaleratu dute
AEK-k eta Ikastolen Elkarteak hirugarren Unitate didaktikoa kaleratu dute euskararen erabilera errazteko eta areagotzeko asmoz. 3 eta 18 urte bitarteko ikasleei zuzendutako bost unitate didaktiko egin dituzte, eta material didaktiko hau Euskal Herri osoko ikastetxeetara eta 200 euskal etxeetara bidaliko dute. Horrez gain, Korrikaren webgunean eta Ulibarri programako webgunean ere eskuratu daiteke.
Informazio gehiago: http://www.korrika.org/k14_unitatedidaktikoak.php

Hizkuntza politika: euskara, Biarno eta Gaskoiniako okzitaniera.
Egilea: Jean-Baptitste Coyos
Argitaratzailea: Elkar, Baiona. 2004. 260 or.
Izenburuak dion moduan, hizkuntza politikaren ingurukoa da liburuaren edukia. Frantziako eskualdeko hizkuntzak aztertzen dira bertan, eta atalen artean nabarmentzekoak izan daitezke:

  • Bi hizkuntzan egoera: inkesta soziolinguistikoak eta estatutua.
  • Estatuaren eta lurralde kolektibitateen jarrera.
  • Hizkuntza politika publiko baten lehen urratsak.
  • Zein ikuspegi? Erranak eta errealitatea .

Informazio gehiago: http://www.habe.org

 

BESTELAKOAK

Informatikari Euskaldunen V. Bilkura. 2005eko Apirilaren 22a.
Miramón Digitalek eta UEUko Informatika Sailak antolatuta Informatikari Euskaldunen V. Bilkura izango da Donostiako Miramon Teknologia Parkean, apirilaren 22an. Informatikari, softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari, eta softwaregintzan, oro har, interesatuta legokeen edonori zuzendua dago bilkura hau. Gai nagusia, oraingoan, Softwaregintzaren erronka berriak izango da. Web zerbitzuak, segurtasuna aplikazio informatikoetan, osagaien bidezko programazioa, eta abarri buruz hitz egiteko, hizlari aditu eta arituak izango dira bertan, bosgarren bilkura honen egitaraua osatzeko.
Informazioa eta egitaraua: http://www.ueu.org/groups/informatika/courses/one?id=126&scope=group&group_id=26

Eusbit-APM ERP: enpresen eta erakundeen kudeaketarako programa euskaraz
Plazagunea eta APM enpresa kataluniarrak sortutako Eusbit-APM ERP programak enpresa eta erakundeei jarduera-atal guztiak euskaraz kudeatzeko aukera ematen die: edozein enpresak programa hau instalatu eta euskaraz funtzionatu ahal izango du. Eusbit-APM ERP programa hiru ataletan dago banatuta: fabrikazioa, administrazioa eta mundu komertziala. Eta programako arlo bakoitza modularra da. Programaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Enpresa txiki eta ertainentzako ERP bat da.
  • Salmenta-gune bat baino gehiago dituzten saltoki, taberna eta antzeko guneetara ere egokitzen da, sarean erabil baitaiteke.
  • Euskaraz dago, baina aldi berean beste 6 hizkuntza ere erabil daitezke.
  • Lantegiko edo produkzio kudeaketarako atala da bere alde indartsuena.
  • Antolaketa eskaintzen du, ez bakarrik softwarea.

Harremanetarako: komertziala@plazagunea.com edota 943 590443 (Julen Agirrezabalaga)

 

Euskarazko agiri eta inprimaki estandarren fondoa.
Agiriak.net fondoak eguneroko harreman sozio-ekonomikoetan eta eguneroko bizitzan baliagarri diren dokumentu eta inprimaki estandarrak biltzen ditu. Euskaraz bizi eta lan egiten dugunoi gaur egun eskura ez ditugun idazki estandarrak eskaintzea da fondoaren helburua, eta azken urteetako lanari esker 100 idazki ditu gaur egun fondoak. Artez Euskara Zerbitzuak edonoren eskura jarri ditu dokumentu hauek guztiak.
Argibide gehiago: http://www.agiriak.net/

Arrandegietan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa.
Buruntzaldeko Udalek jarri dute egitasmo hau martxan, eta merkataritza arloan azken bi urteotan izandako zenbait egitasmorekin lotuta dago. Lehenik jatetxeetan eragin zuten: karta gutxienez euskaraz idatzita zuten jatetxeen gida argitaratu zuten eta eskualdeko buzoi guztietan banatu. Bigarren egitasmoa arrandegietakoa izan da, eta orain harategietan eragiteko beste egitasmo bat dute eskuartean. Bezeroengan eragitea dute helburu nagusia, eta urtean bi sektoretan eragiteko asmoa dute. Arrandegietan eragiteko egin dutena ezagutzeko: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1109262493

Merkataritza arlorako programa informatikoak, euskaraz
Ibernyx S.L. Kataluniako enpresak merkataritza arloan erabiltzeko programa informatikoak egiten ditu eta orain, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, euskaraz ere baditugu programa hauek. Euskaratze-lana Elhuyarrek eta UZEIk egin dute. Merkataritza jarduera bakoitza kudeatzeko behar izaten den guztia (fakturak alde batetik, albaranak bestetik, txartelak, kutxa erregistratzailea, asteko planning-a, biltegiaren kontrola... ) tresna bakarrean eskaintzen digute, eta gainera, euskaraz.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1110826128

EGA azterketak on-line jarri ditu Internet&Euskadi elkarteak.
Internet&Euskadi elkarteak EGA lortzeko gainditu beharreko atariko frogak on-line jarri ditu www.interneteuskadi.org/euskara/ega helbidean. Internet&Euskadi elkarteak garatu duen aplikazioari esker erantzun zuzenak ezagutu daitezke eta azterketetan jarri ohi dituzten hainbat audio zati ere entzun daiteke doan. Proiektu horrek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Fidenet enpresaren laguntza jaso du.
Informazio gehiago: http://www.interneteuskadi.org/euskara/ega

MARTIN UGALDE KULTUR PARKEA :: 20140 Andoain :: Tel:943 592556 :: Fax:943 304151 :: kluster@soziolinguistika.org
EranskinaTamaina
2.zenbakia (2005-4).doc211 KB