Soziolinguistikaz berripaperaren 18 zenbakia / 2008ko urtarrila

Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen

 

AGENDA

Hizkuntza jardunaldia EHUn (Leioan)
EHUkoEuskara Institutuak Jardunaldi bat antolatu du urtarrilaren 31 eta otsailaren 1erako: Espezialitateko hizkerak eta terminologia III: Espezialitate hizkeren didaktika eta komunikazioa.
Informazio gehiago: http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p076-8936/eu/contenidos/informacion/ehulku_aholkuak/eu_ehulku/adjuntos/D1.pdf

Kontsumitzen al da euskarazko kultur produkzioa?
Martin Ugalde Kultur Parkeak eta Berria egunkariak Martin Ugalde Foroaren ekitaldia antolatu dute. Mahai ingurua urtarrilaren 23an izando da, arratsaldeko 19:00etan, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.
Izena emateko: komunika@berria.info
 

Gasteizen izan ziren Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldi nagusiak
Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak abenduaren 3an egin zen Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak aurkeztu zituen. Ekitaldi nagusiak Gasteizko Artium museoan izan ziren. Bestalde, Euskararen Egunaren harira Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko erakunde publikoek prestatutako adierazpen instituzionalak irakurri zituen Baztarrikak. Esan zuenez, "egunez egun euskaldunagoa den gizarte honetan, elkar hartuta gainditu behar ditugu ohitura eta joera zaharkituek euskararen eguneroko erabilerari jartzen dizkioten traba eta oztopoak". Eusko Legebiltzarrak duela 25 urte onartu zuen Euskararen Legeari buruz, euskararen normalkuntzarako bidean "garrantzia handieneko mugarria" jarri zuela adierazi zuen, "herritarron hizkuntz eskubideak onartu eta haien zaintza eta sustapena aginte publikoei emanez". (www.argia.com)
Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea.php?id=30022

“Hizkuntza gutxituen garapena eta euskal esperientzia” Mahai ingurua
Garabide Elkartearen eskutik azaroaren 12tik 30era bitartean HIZKUNTZA ETA HERRIEN ARTEKO I.TRUKE PROGRAMA gauzatu zen. Trukaldian Hegoaldeko hizkuntza minorizatuko komunitateetako bederatzi bisitarik hartu zuten parte. Euskal Herrian hiru astez izan ziren, euskalgintza ezagutzeko asmoz. Hizlariak beren herrietan hainbat erakunde eta mugimendu indigenetan ibilbide handiko pertsonak dira. Beren esperientzia zabala baliatuz, euren herrietako egoera kultural eta linguistikoa azalduko zuten. Begirada indigena batetik, beren hizkuntzen garapen prozesuez hitz egin zuten. Euskal esperientziak ere izan zuen presentziarik mahai inguruan. (www,gara.net)
Informazio gehiago: http://www.gara.net/paperezkoa/20071129/50730/eu/Hizkuntza-gutxituen-garapena-eta-euskal-esperientziari-buruzko-mahai-ingurua?Hizk=en

                                                 

EKIMENAK ETA KANPAINAK:

Mintzalaguna egitasmoa zabaldu eta indartzeko hitzarmena
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) eta Topaguneak (Euskara Elkarteen Federazioa) lankidetza-hitzarmena sinatu dute, helburua Mintzalaguna (edo Berbalaguna, Solaskide...) izeneko programa sendotzea eta zabaltzea delarik. HPSk 72.776 euro jarriko ditu hitzarmen hau garatzeko. Mintzalaguna programan 1.800-2.000 lagunek hartzen dute parte taldeetan: 950 Bizkaian, 600 Gipuzkoan, 200 Nafarroan (Sakanako datuak falta dira oraindik) eta 100 Araban (Gasteizkoak falta dira). (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1197372380

Bikain: euskararen kalitate ziurtagiri publikoa, ofiziala eta doakoa
Enpresen munduan eta esparru sozio-ekonomikoan euskararen etengabeko normalizazioa ebaluatu eta egiaztatuko duen Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria aurkeztu zuten Bilbon 2007-12-17an. Juan José Ibarretxe lehendakaria ekitaldiaren buru zela, euskal enpresen esparruko eta erakunde publiko askotako ordezkariek parte hartu zuten bederatzi enpresak lehen ziurtagiriak jaso zituzten ekitaldian. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1197977766

Eusko Jaurlaritzak eta EEP-ren lankidetza, "oso positiboa"
Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) bitartez, eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) 2007 urte hasieran hizkuntza politika alorrean sinatu lankidetzaren balantzea egin eta, aurtengo partaidetzari segida emanez, 2008rako lan-ildoak aurkeztu dituzte. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1195731326

Kontseilua: 10 urte euskararen normalizazioaren alde
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 10 urte bete zituen, eta urteurren ospakizuna abenduak 19an izan zen Bilboko Euskalduna Jauregian. (www.sustatu.com)
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1196878167?utm_source=newsletter&utm_medium=email

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak aurten 54 milioi euroko aurrekontua izango du
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2008ko aurrekontua 54.474.005 eurokoa da, iazkoa baino %6,5 handiagoa. Aurrekontu osoaren % 82 euskara sustatzeko proiektuak bultzatzera bideratuko dute. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak adierazi duenez, eguneroko bizitzan euskararen erabilera indartzea da erronka nagusia, "erabilera baita euskararen etorkizunaren giltza". (www.argia.com)
Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea.php?id=30327

IKERKETAK ETA AZTERKETA LANAK:

Ardoa euskaraz dastatzerik nahi?
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskal Herriko hamabi ardandegi esanguratsuren euskararen egoera aztertu du, euren ardo botilen etiketak eta webgunea izan ditu aztergai hain zuzen ere. (www.sustatu.com)
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1197457557?utm_source=newsletter&utm_medium=email

Hitzarmena berritu dute Labayruk, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldundiak
Labayru Ikastegiak hitzarmena berritu du Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin, eta, ondorioz, 260.619 euroko diru laguntza jasoko du 2008an. Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 179.000 euro emango dizkio ikastegiari, eta Bizkaiko Aldundiak, 81.619 euro. Labayruk euskara sustatzeko eta bizkaiera ikertzeko eta zabaltzeko erabiliko du diru hori. (www.argia.com)
Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea.php?id=30173

Xabier Azanza izango da Enaiko zuzendaria
Carlos Perez-Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak Xabier Azanza hautatu du Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kargurako. Azanza Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakaria izan da 2002. urtetik. Bere aurreneko eginbeharra Iruñerriko ikerketa soziolinguistikoa egitea izango da, D eredua herri gehiagotara zabaldu behar den erabakitzeko. (www.argia.com)
Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea.php?id=30186

                                                   

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

                                 

BAT soziolinguistika aldizkaria

Hurrengo zenbakia (65): Dosierra: -Euskal Herriko kultura eta euskara

Azken zenbakia (64): Dosierra: -Euskal herriko V. euskararen kale erabilera neurketa, 2006

  • Euskal Herriko kale erabileraren neurketa. Ikerketaren nondik norakoa (Olatz Altuna)
  • 2006ko hizkuntzen kale-erabileraren neurketa: aurreikuspenak eta emaitzak (Kike Amonarriz)
  • Euskararen kale erabilera Bizkaian (Patxi Juaristi)
  • Euskararen kale-erabilera Araban: 1989 – 2006 (Iñaki Martinez de Luna)
  • Euskararen kale erabilera Gipuzkoan (Jose feliz Diaz de Tuesta)
  • Euskara Nafarroako karriketan 2006ko kale neurketaren emaitza azterketa (Paula kasares)
  • Euskararen Kale Erabileraren V. Neurketaren emaitzez Ipar Euskal Herrian (Jean-Baptiste Coyos)
  • Euskararen erabileran kale (Xabier Isasi)
  • Aurreko joeren baieztapena (Eguzki Urteaga)
  • Neurketaren konplexutasuna (Rosa Ramos)
  • Kale erabilera datuak aztertuz, gazteei begira (Olatz Zabaleta)
  • Datuak ez dira beharko luketeen bezain onak (Aitziber sarasola)
  • Egungo hizkuntza politika eta legediek berea eman dute (Unai Larreategi)
  • Euskararen kale erabileraren gorakada ez da erabatekoa (Nekane Larrañaga)

    Harremanetarako: kluster@soziolinguistika.org

    Euskal Herriko Kale Erabileraren V. Neurketa
    Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko Kale Erabileraren V. neurketaren emaitzak aurkeztu zituen 2007ko azaroaren 30ean. Artikulu honetan (http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1197451297), alde batetik, 2006ko neurketaren aurkezpen laburra aurkituko du irakurleak, eta bestetik Euskal Herriko Kale Erabileraren V. Neurketaren emaitza nagusien zerrenda. Emaitza guztiak BAT soziolinguistika aldizkariaren 64. zenbakian argitaratu dira, aditu anitzen irakurketa eta interpretazioa lagun dutelarik. Soziolinguistika Klusterreko webgunean ere emaitza guztiak aurkitzen dira, euskararen datu basean
    Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/edb/

    Soziolinguistika Klusterreko proiektuetako Erreferentzien Bilgunea
    Izenburu luzea, baina biltzen duena adierazten duena. Soziolinguistika Klusterrean aurrera daramatzagun proiektuetan erabiltzen eta sortzen ditugun lanen erreferentziak biltzen dituen gunea da Erreferentzien Bilgunea. 300 erreferentziatik goiti biltzen ditu eta abenduaren 18tik aurrera erabilgarri egongo da Soziolinguistika Klusterraren webgunean.
    Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/bilgunea

    GEROA BERMATZEKO, ORAINA EZAGUTU
    Euskararen soziolinguistikan I+G+B
    Soziolinguistika Klusterraren I. Jardunaldia

    Soziolinguistika Klusterrak 2008ko otsailaren 29an, bere proiektuen berri emateko jardunaldi bat egingo du. Bere proiektuetako emaitza berritzaile eta deigarrienak azaltzearekin batera, soziolinguistikaren arloan lanean ari direnentzako interesgarri izango diren hitzaldi eta tailerrak eskaini nahi ditu.
    Jardunaldia Donostiako EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean izanen da eta egitarauaren berri laster emango da gure webgunean.

    Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org

                                              

    ARGITALPENAK:

    Euskararen bilakaerari buruzko liburu bilduma sortu du Jaurlaritzak
    Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskaraz Mintzagai bildumako lehen bi liburuak aurkeztu zituen: Euskararen geografia historikoa eta Ahozko hitzetatik idatzietara. Udako Euskal Unibertsitatearekin eta Labayru Ikastegiarekin elkarlanean sortutako bilduma berria euskararen bilakaerari buruzko argitalpenek osatuko dute. Liburu horiek bereziki gazteei eta ikastetxeei zuzendurik daude eta hainbat gai izango dituzte hizpide: literatura, bertsolaritza, kazetaritza, irakaskuntza, soziolinguistika, eta abar. (www.euskadi.net)
    Informazio gehiago: http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/eu_mintzagai_bilduma_aurkezpen/eu_aurkezp/bilduma_aurkezpena.html

    A PORTRAIT OF THE YOUNG IN THE NEW MULTILINGUAL SPAIN
    Editorea Carmen Pérez-Vidal (Pompeu Fabra Unibertsitatea), Maria Juan-Garau (Illes Balears-eko Unibertsitatea) eta Aurora Bel (Pompeu Fabra Unibertsitatea) Liburu honetan bi hizkuntz edo gehiagoen ikaskuntza goiztiarra aztertzen da Espainiako testuinguruan. Artikulu eta ikerketa anitz aurkezten dira liburu honetan, lehengo zatian EAEko Galiziako eta Kataluniako egoerak bereziki aztertzen dira. (www.multilingual-matters.com)
    Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?isb=9781847690227

                                                  

    BESTELAKOAK

    Lehen aldiz entzun da euskara EBko Ministroen Kontseiluan
    Europan euskaraz hitz egin izana mintzaldi sinbolikoa baino askoz gehiago dela uste du Kultura sailburuak Euskara lehen aldiz entzun da Europako Batasunean. Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak mintzaldia eman zuen euskaraz, EB Europako Batasuneko Ministroen Kontseiluan. (www.berria.info)
    Informazio gehiago: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-11-17&orria=014&kont=006

    Euskalbar.eu webgunea sortu dute
    Euskalbar euskara, gaztelania eta ingelesaren arteko itzulpenak egiten laguntzen duen Firefoxerako tresna-barra bat da. Gaurtik aurrera webgunea ere badu: "Euskalbar.eu":http://euskalbar.eu/. (www.sustatu.com)
    Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1195557348?utm_source=newsletter&utm_medium=email

    Euskarazko Produktuen Katalogoa 2007-08, elkarlanaren fruitu
    Euskarazko Produktuen Katalogoaren X. edizioa aurkeztu zuten Hernanin (Gipuzkoan) 2007-11-29an egindako prentsaurrekoan. Gabonetako opari festan euskarazko produktuek ere euren txokoa izan dezaten ahalegina egin dute aurten ere Euskal Herri osoko hainbat udal eta mankomunitatek, elkarlanean. (www.erabili.com)
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1196673280

    Euskarazko liburuak eta hiztegi elektronikoa itsuentzat
    Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta ONCEk (Espainiako Itsuen Elkarte Nazionala) lankidetza-hitzarmena sinatu dute, euskarazko literatura lanak eta euskara-gaztelania hiztegi bat teknikoki egokitzeko, ikusmen urritasuna duten pertsonek ere irakur dezaten.(www.erabili.com)
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1196411229

    Korrika Bretainan
    Redadeg (korrika egitea, bretoieraz) izena hartuko du Euskal Herrian bi urtez behin egiten den Korrikaren lehengusuak. Lehenengo aldiz egingo dute 2008ko apirilaren 30ean hasi eta maiatzaren 3a artean. 600 kilometroko lasterketa berezia izango da, Naoned-en (Nantes) hasi eta Karaez-en (Carhaix) bukatu arte. Redadegen helburua izango da bretoiera ikasketa zein erabilpena bultzatzea eta diru-laguntza urriak dituen Diwan elebiko eskola ekonomikoki laguntzea. Eskola horientzat 60.000 euro biltzeko itxaropena dute antolatzaileek. (www.argia.com)
    Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea.php?id=30008