Soziolingusitikaz berripaperaren 15. zenbakia / 2007ko uztaila

Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen

 

AGENDA

Claude Hagège – Saran
2007ko ekainak 15ean Claude Hagège, Pariseko Frantziako Kolegioko ikertzailearekin, mintzaldia izan zen Saran.
Informazio gehiago: http://www.eke.org/agenda/1180443165

Euskararen merkatu balioari buruzko hitzaldiak
Udako Euskal Unibertsitateak “euskararen merkatu balioa” -ri buruzko hitzaldiak antolatu ditu Eibarren uztailaren 12 eta 13rako.
Hitzaldi hauen helburu nagusia euskararen merkatu-balioaz hausnartzea da. Hainbat sektore anitzetako profesionalen azterketa, datu-analisi, ikuspegi eta iritziak aurkeztu eta trukatuko dira bertan.
Jardunaldia euskalgintzan murgildutako profesional eta militanteei, marketin eta komunikazio alorretan interesdunei, soziologia eta merkatu-ikerketen teknikak ikasten ari diren ikasleei eta, oro har, euskararen egoeraz kezkatuta dagoen edonori zuzenduta dago.
Informazio gehiago: http://ikastaroak.ueu.org/ikastaro_info.php?ikastaroa_id=13

Hizkuntzalaritzazko Ikasle Biltzarra
Deustuko Unibertsitateak antolatu duen Hizkuntzalaritzarako Ikasle Biltzarra uztailaren 14an izango da Deustuko Unibertsitatean.
Informazio gehiago: http://littera.deusto.es

Eleaniztasuna kudeatzeko erronkak
Datorren uztailaren 14ean Elekak eta Miramon Enpresa Digitalak antolatuta 'Nazioarteratzea. Eleaniztasuna kudeatzeko erronkak' izeneko jardunaldia egingo da Donostiako Miramon Parke teknologikoan.
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1180954313

Hizkuntza plangintzak: teoriak eta aplikazioak
2007ko uztailaren 17an eta 18an Hizkuntza plangintzaren teoriei eta aplikazioei buruzko ikastaroa burutuko da Iruñean UEUko udako ikastaroen artean. Ikastaro hau Soziolinguistika Klusterrak antolatzen du eta bertan hizkuntza plangintzan adituak diren hainbat irakasle izango dira.
Informazio gehiago:http://ikastaroak.ueu.org/ikastaro_info.php?ikastaroa_id=29
 

Hizkuntzen Jabekuntzari buruzko Nazioarteko V. Kongresua
2AEAL ( Hizkuntza Jabekuntza Ikasketen elkartea)-k antolatzen duen Hizkuntzen Jabekuntzari buruzko Nazioarteko V. kongresua uztailaren 26tik 28ra bitartean izango da Oviedoko Psikologia fakultatean (Espainia).
Informazio gehiago:http://www.aeal.eu/index.html

                                           

EKIMENAK ETA KANPAINAK:

EEP k eta Euskal Konfederazioak hitzarmena sinatu dute Administrazioan euskara bultzatzeko
Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskal Konfederazioak Ipar Euskal Herriko udaletan eta administrazioetan euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena sinatu zuten Baionan. Orain arte Euskal Konfederazioak bultzatutako Euskara Herriko Etxeetan planarekin EEP k jarraituko du, herri elkargoetako euskara teknikarien bitartez. Dagoeneko lau elkargok hartu dituzte euskara teknikariak. Konfederazioarekin batera aldiz, Ipar Euskal Herriko 42 udalek izenpetu dute euskara sustatzeko akordioa. Euskal Konfederazioak baikortzat jo du orain arte egindako lana baina "neurri konkretuak eskas" direla nabarmendu du.(www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1175097183

Gipuzkoan euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena
Gipuzkoa Donostia Kutxak, Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkar hartu dute hiru erakundeen artean, alde batetik, eta Gipuzkoako herrietan, bestetik, euskararen erabilera sustatzeko. Lankidetza hori jasotzen duen hitzarmena Donostian sinatu zuten 2007ko apirilaren 24an.
Informazio gehiago: www.argia.com

Diru-kontuak euskaraz Buruntzaldean
Buruntzaldeko Euskarako Zerbitzuek kanpaina berria jarri dute abian. Gestorietako diru-kontuekin lotutako tramiteak euskaraz egitera animatzea du helburu. Kanpainan erabilitako leloetako batek dioen bezala, “errentagarritasuna % 100ekoa da eta arriskua % 0”.(www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1179303180

Zeurea da aukera: jarraitu euskaraz
Aurten DBHko 3. maila egiten ari diren 6.500 gazte baino gehiagori zuzendutako kanpaina abian jarri dute Bizkaian. Aurrerantzean egingo dituzten ikasketetan euskarazko eredua aukeratzea da kanpainaren xedea.(www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1179735414

Bermeoko enpresa eta elkarteak euskalduntzen: Geurien be bai
Bermeoko 49 enpresa eta elkartek euskararen erabilera areagotzeko neurriak hartzeko hitzarmena sinatu zuten, maiatzaren 18an, Bermeoko XIII. Arrain Azokaren egunean. Sinadura ekitaldia eguerdiko 13:30tan izan zen Bermeoko Nestor Basterretxea Kultur Aretoan. Enpresa eta elkarte sinatzaileez gain, Bermeoko Udalaren izenean Juan Karlos Goienetxea alkatea bera ere han egon zen euskararen aldeko konpromisoa berresteko.(www.sustatu.com)
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1180345223

Behatokiak urteko txostena aurkeztu dio EAEko Arartekoari
Behatokia Euskal Autonomi Erkidegoko Ararteko Iñigo Lamarcarekin bildu da hizkuntza-eskubideei buruzko urteko txostenaren ondorioak azaltzeko.(www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1180430442

LanHitz-ek euskara enpresetara zabaltzeko tresna berriak aurkeztu ditu
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, LanHitz egitasmoaren baitan, euskara enpresetara zabaltzeko tresna berriak aurkeztu ditu: enpresen hizkuntza-diagnostikorako aplikazioa, agiri-ereduen bankua, CRM "Customer Relationship Management" delakoa eta LanHitz webgunea.(www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1180443427

Ikasleen euskara maila hobetzeko protokoloa HUHEZIn
Ikusita zenbait ikaslek ez dutela euskara maila nahikorik, HUHEZIk (Mondragon nibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea) protokolo bat onartu du, ikasle horien hizkuntza maila hobetzeko. Protokoloa datorren 2007-2008 ikasturtean abiatuko da, baina maiatzean eta ekainean proba egingo zaie horrela eskatu duten ikasleei.(www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1180708277

Euskara sustatzeko diru-laguntzak Iparraldean
Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko diru-laguntzen ebazpena aurkeztu zuten ekainaren 6an Baionan, Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Guztira 1,45 milioi euro banatuko dituzte euskalgintzako eragileen artean. EEP k milioi bat euro jarri ditu eta Eusko Jaurlaritzak 450.000 euro. 60 eragilek 82 egitasmo aurkeztu zituzten orotara deialdira baina 43 eragileren 54 egitasmok jasoko dute diru laguntza. Hitzarmen Bereziak lagundu ez zituen hainbat egiturek ere izango dituzte diru laguntzak.

Euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute Haltsuk eta EKE k
Lapurdiko Haltsu herriko Udalak eta Euskararen Erakunde Publikoak euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute. Akordio horri esker, herritarrei zuzendutako zerbitzu guztietan euskararen presentzia bermatzea onartu du Haltsuko Herriko Etxeak. Jada 42 herrik izenpetu dute gisa horretako hitzarmena. (www.beria.info)
Informazio gehiago: http://www2.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-06-26&orria=022&kont=007

Lan munduan euskara bultzatzeko web gunea abiatu du Emunek
Emun Kooperatiba Elkarteak web gunea sortu du langile euskaldunei nahiz erdaldunei lanean euskara erabiltzeko lagunduko dieten tresnak eskaintzeko eta lan mundua euskalduntzen lanean ari diren eragileen arteko komunikazioa eta esperientzia trukatu ahal izateko. www.lantalan.com web gunean hiztegiak, terminologia bankuak, euskara zuzentzaile ortografikoak eta dokumentuak euskaraz sortzeko jarraibideak bilduko dituzte, besteak beste. Arrasateko Kulturaten aurkeztu du Emun Kooperatibak komunikabideen aurrean www.lantalan.com-en eraginkortasuna eta harpidedun kopurua handitzeko sustapen kanpaina.

Informazio gehiago: www.lantalan.com www.argia.com http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1183543116

Jaurlaritzak 12,5 milioi euro emango ditu euskararen gizarte erabilera sustatzeko
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskara sustatzeko diru laguntzen berri eman zuen. Aurten, orotara, 12.525.000 euroko diru laguntzak banatuko ditu, iaz baino %19,7 gehiago. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak kopurua handitzen jarraitzeko asmoa agertu zuen. (www.berria.info)
Informazio gehiago: http://www.argia.com eta http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-07-06&orria=014&kont=768

IKERKETAK ETA AZTERKETA LANAK:

Hiznet EHUko Berezko Titulua izango da
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa datorren ikasturteko Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa prestatzen dabil iada. Berrikuntzen artean nagusiena, datorren ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluen eskaintzaren artean egongo dela da. (www.sustatu.com)
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1181810404

Urretxu eta Zumarragako euskara Interneten kontsultagai
Zintzo Mintzo Euskara Elkarteak Urretxu eta Zumarragako Euskara lana Interneten jarri du kontsultagai.(www.sustatu.com)
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1179240675

EAEko 6. mailako ikasleen % 51,3ak ez du gainditu B1 euskara proba
Lehen Hezkuntzako azken mailan (seigarrena) dabiltzan ikasleen erdiek baino gutxiagok menperatzen du maila egokian euskara EAEn. % 51,3ak ez du gainditu joan den azaroan ISEIk (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko erakundea) 1.599 ikasleri eginiko B1 proba.(www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1180104171

Alderdi politikoen erantzunak euskararen inguruan
Kontseiluak alderdi politikoen hautagaiei euskarari buruzko hiru galdera zuzendu zien kanpaina hasieran, orain, bukaeran erantzunak dokumentu honetan jaso ditu. (www.sustatu.com)
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1180095058

EHUko Master Ofiziala: Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua
EHU-n hizkuntzalariak eta ingeniariak formatzen ibili dira 2001. urtetik hizkuntzaren teknologian agente aktiboak izan daitezen. Hasieran Hiztek masterra izan zen (2001-2006), gero HAP doktorego-programa (2004-2007) eta orain master ofizial berrien erronkari ekin die. (www.sustatu.com)
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1182950151

Kontseiluak Administrazioaren euskalduntzearen balorazioa aztertu du
Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Orokorra euskalduntzeko III. plangintzaldiaren balorazioaren aurrerapena aztertu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Administrazioaren euskalduntzearekin kezkatuta agertu da Kontseilua, 25 urte pasatu ostean euskalduntze sistemak 'leku guztietatik' huts egiten duela uste du. (www.kontseilua.org)
Informazio gehiago: http://www.kontseilua.org/zerberri.cfm?hizkuntza=0&atala=berria_erakutsi&id=534

Euskarazko Komunikazioa eta Hizkuntza Gutxituak, EHUko Master Ofiziala
Euskarazko komunikazioan gertatu den erabateko hazkundeak ekarri dituen erronka eta behar berriei erantzuteko asmoz antolatu da aurkezten dizuegun master hau. Master honekin, egungo euskarazko komunikazioaren diagnosia egin asmo dugu, eskasietan eta premietan sakondu ahal izateko.(www.sustatu.com)
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1184054965

                                           

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

                                           

BAT soziolinguistika aldizkaria

Hurrengo zenbakia (63): Dosierra: - Euskararen erabilera eskolaz-ordu kanpo

Azken zenbakia (62): Dosierra: - Helduen euskalduntze-alfabetatzea

  • HABE eta euskalduntze-alfabetatzea, 1981-2007: lehenak badu gerorik, Joseba Erkizia.
  • Helduen euskalduntze alfabetatzearen lehen hastapenak; gau eskolen sorrera, Mertxe Mujika.
  • Euskalduntze-alfabetatzearen zentzua, Joxe Manuel Odriozola.
  • Euskaltegien mapa EAEn: helduen euskalduntze-alfabetatzearen azalpen kuantitatiboa, Antton Iñurritegi.
  • Nafarroako AEK, bidean aurrera egin dugu baina ez da nahikoa, Aitziber Sarasola.
  • Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea Nafarroan, Jakes Bortairu.
  • Ikerketa-egoera euskalduntze-alfabetatzean, Josu Perales.
  • Hizkuntz plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri, Arkaitz Zarraga.
  • Mintzapraktika programak, Oskar Zapata - Topagunea.
  • Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian, Benito Fiz.
  • Gurean: Hizkuntzen Kale Erabileraren Neurketa 2006, Kike Amonarriz eta Lionel Joly.

    Harremanetarako: kluster@soziolinguistika.org

    Soziolinguistikari buruzko ikastaroa UEUko udako ikastaroetan
    Soziolinguistikari buruzko ikastaroa UEUko udako ikastaroetan 2007ko uztailaren 17an eta 18an Hizkuntza plangintzaren teori eta aplikazioei buruzko ikastaroa burutuko da Iruñean UEUko udako ikastaroen artean. Ikastaroa Soziolinguistika Klusterrak antolatzen du eta bertan hizkuntza plangintzan adituak diren hainbat irakasle izango dira.
    Informazio gehiago: http://ikastaroak.ueu.org/ikastaro_info.php?ikastaroa_id=29

    2006ko memoria argitaratu dugu
    Soziolinguistika klusterraren 2006ko memoria argitaratu dugu eta laister jasoko dute bazkide guztiek euren etxean.

    Soziolinguistika klusterreko bazkide diren erakundeekin harremanak
    Bazkide diren erakundeekiko harreman estutu nahian eta euren interesak hobeto ezagutu asmoz, bilera erronda hasi dugu. Oraingoz, Hernaniko Udala eta Elhuyar Aholkularitzarekin egin dugu bilera eta gure asmoa urtea amaitu aurretik beste sei bazkiderekin biltzea da.

    Arrueko programaren jardunaldia
    Ekainaren 27an egin genuen Eibarren Arrue Programako jardunaldia. Bertan, programa honen helburuak eta azken 3-4 urteetan emandako urratsak azaldu ziren. Horrez gain, Ikasleen jolaslekuko erabilera-ren eta beste aldagaien artean nolako loturak dauden jakiteko egindako ikerketaren metodologia eta emaitzak azaldu, eta horien gainean aritu ginen. Han aurkeztutako Txostena ontzat eman da Hezkuntza Sailaren aldetik eta urte amaierarako argitaratzea aurreikusten da.

    Gazteen hizkuntza erabilera. Perspektiba eta prospektiba proiektu bilera
    "Gazteen hizkuntza erabilera. Perspektiba eta prospektiba" proiektuaren baitan bilera antolatu genuen ekainaren 19an Martin Ugalde Kultur Parkean.
    Proiektua labur azalduz, izenean ikusten diren bi atalak daude: Gazteen hizkuntza erabileraren perspektiba eta prospektiba. Perspektiba osatzeko, euskal hiztun gazteen hizkuntza erabileraren berri ematen diguten esperientzia eta ikerketen bilketa egin da. Gaiaren inguruan egin diren lan hauek bildu ondoren, hutsuneez ohartu eta etorkizunean interesgarrien edo emankorren izango diren lan-ildoak proposatzea da proiektuaren beste zatia: Prospektiba.
    Lan bilera honetan bi atal hauek landu ziren. Perspektiba kontuan hartu, prospektiba lantzeko. Bileraren edukia laburtzen duen galdera, honakoa: Gazteen hizkuntza erabileran eragiteko, gaia aztertzeko... zer egin da eta zer egin behar da? Beraz, bi helburu nagusi zituen lan-bilera honek: Gazteen hizkuntza erabileraren inguruan egiten denaren balorazioa egitea eta, hori oinarri, lehentasunez landu beharrekoaren gainean iritziak biltzea.
    Bilerako ondorio nagusiak biltzen dituen txostena irailean webgunean zintzilikatuko dugu.

     

                                             

    ARGITALPENAK:

    EL VERDADERO ORIGEN DE LOS BASKOS: LA PRIMERA HUMANIDAD Euskaldunei eta euskarari buruzko liburua aurkeztuko du Ribero Menesesek
    Jorge Maria Ribero Meneses filologoak El verdadero origen de los Baskos: la primera Humanidad liburua aurkeztuko du Donostian. Euskaldunak Europako biztanlerik zaharrenak direla eta euskara munduko hizkuntzarik zaharrenaren eboluzioaren fruitua dela dio Menesesek liburuan. Horrez gain, mapek eta dokumentuek Euskadi eta Kantabria beti gauza bera izan zirela baieztatzen dutela uste du filologoak. El verdadero origen de los Baskos: la primera Humanidad liburuaren aurkezpena Agiñalde kultur elkarteak antolatu du eta ekitaldian, Unescok euskara kontuan izan dezan eskatzeko xedea duen ekimena aurkeztuko du.
    Informazio gehiago: www.argia.com

    BILINGUAL EDUCATION
    Columbia Unibertsitateko Ofelia Garciak eta Wales Bangorko Colin Baker-ek hezkuntza elebidunari buruzko liburu berri bat argitaratu dute Multilingual Matters argitaletxean. Liburu honetan hainbat garrantzi handiko artikulu biltzen dira Ipar Amerikako eta mundu osoko esperientziak kontutan hartuz.
    Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?isb=1853599077

    INPUT FOR INSTRUCTED L2 LEARNERS The Relevance of Relevance
    Anna Nizegorodcew-en argitalpen berrian hizkuntzaren irakaskuntza eta bigarren hizkuntzen jabetze prozesuak aztertzen dira. Liburua hezitzaileei, irakasleei eta ikertzaileei zuzendua dago.
    Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?isb=1853599379

    BILINGUALISM IN INTERNATIONAL SCHOOLS A Model for Enriching Language Education
    Vienna International School-eko Maurice Carder-ek hezkuntza elebiduna arakastatzua izan den hainbat ikastxeen kasuak aztertzen ditu, curriculumak aurkeztuz. Liburua bereziki ingelesaren ikuspegitik jorratuta dago.
    Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?isb=1853599409

                                               

    BESTELAKOAK

    Espainiako Hizkuntz Ofizialen Kontseilua sortu dute
    Espainiako Ministroen Kontseiluak Hizkuntz Ofizialen Kontseilua eta Hizkuntz Ofizialetarako Bulegoa sortuko ditu. Errege-dekretuaren bidez sortuko diren bi erakunde horien helburua, hizkuntz ofizial propioa duten erkidegoetako biztanleek Estatuko Administrazio Orokorrarekin duten harremana hizkuntz horretan izateko duten eskubidea bermatzea izango da. Espainiako Gobernuko ministerio guztietako ordezkariek izango dute ordezkaritza bi erakunde berrietan. (www.berria.info)
    Argibide gehiago: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-07-08&orria=016&kont=903

    Hizkuntza politikan egiten ari dena aurkeztu du Jaurlaritzak Bruselan
    Miren Azkarate Kultura sailburua eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea Bruselan elkartu ziren joan zen astean Leonard Orban Eleaniztasunerako Europar komisarioarekin, Eusko Jaurlaritzak euskara gizarteratzeko garatzen ari den ekimenen berri emateko.(www.erabili.com)
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1179478383

    Martxan dira zientzia-dibulgazioko XIV. CAF-Elhuyar sariak
    Dibulgazio-artikuluen hiru sari nagusiak eta gazteentzako sari berezia ez ezik, dibulgazio-liburu bat idazteko beka ere emango dute, bosgarren aldiz. (www.sustatu.com)
    Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1180082306

    Basque Research berritua
    Elhuyar Fundazioaren Basque Research web guneak diseinu berria eta atal berriak ditu. Web gune berriak AA irisgarritasun-maila lortu du. (www.sustatu.com)
    Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1180968977

    Euskarazko komunikazioaren inguruko masterra eskainiko du EHU k
    EHU ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak Euskarazko komunikazioa eta hizkuntza gutxituak izeneko master profesionala eskainiko du 2007/08 ikasturtean. Masterrak, teknologia berriek aurkezten dituzten erronken aurrean profesional onak eta euskaldunak trebatzea du helburu.

    Pedagogoa Batzar Nagusietan. Hizkuntzen azterbideak, Iturriagaren argitan
    Mikel Zalbide euskaltzain osoak 2007-6-2an Donostian irakurri zuen sarrera-hitzaldia oso-osorik daukazue jarraian. (www.erabili.com)
    Osorik irakurtzeko: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1181124576

    NPLD: ekimen berriak, estaturik gabeko hizkuntzak eta eskualdekoak sustatzeko
    Europako hizkuntza gutxitu guztiak ordezkatuko dituen Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarea (NPLD) datozen hilabeteetan hasiko da lanean. Davyth Hicks, Eurolang hizkuntza minoritarioen agentziako erredaktore buruak, sare berriaz eta hizkuntza gutxituek Europako Batasunaren barruan bizi dituzten errealitate ezberdinetaz idatzi du. (www.gipuzkoaeuskara.net)
    Informazio gehiago: http://www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1182149602

    Euskarazko IKT-en inbentarioa eskura
    Euskarazko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berrien Inbentarioa aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak ekainaren 28an Donostian, IKT-en arloan euskaraz dauden baliabideak eta tresnak zeintzuk diren herritarrei jakinarazteko, eta haiek erabili nahi dituztenek berehala eskuratu ditzaten errazteko. (www.erabili.com)
    Informazio gehiago: : http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1183038562