Soziolinguistikaz berripaperaren 14. zenbakia / 2007ko maiatza

Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen

 

AGENDA

2007ko maiatzaren 24an TOPAGUNE 10 urte
10 urte betetzen ditu aurten Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak. Durangon bertan egin zen federazioaren sorrera ekitaldia eta, lagun giroan, urteurrena ospatzeko lehenengo ekitaldia ere Durangon egingo da, Plateruena Kafe Antzokian, maiatzaren 24an.
Argibide gehiago: http://www.topagunea.com/agenda/index.php?aukera=ikusibat&agendakodea=561

2007ko maiatzaren 10ean Euskara.dat: euskarazko hedabideen kontsumoari buruzko jardunaldiak
Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak, Aztiker Ikergunearekin batera, "**euskara.dat**":http://www.aztiker.com/euskaradat jardunaldiak aurkeztu ditu. Jardunaldiak maiatzaren 10ean izan dira Zarautzen bertan eta bere helburua euskaldunon hedabideen kontsumoaren inguruan argi pixka bat ekarri eta gaiaren inguruko hausnarketa sakona eragitea da.
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1177581419

2007ko uztailaren 3-5 Hizkuntzarekin lotutako ikastaroak indartuko dituzte Hik Hasi Udako Topaketan
Uztailaren 3tik 5a bitartean egingo dira Donostian VIII. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak. Aurten hizkuntzarekin lotutako ikastaroak indartuko dituzte. Orotara 31 ikastaro eta bi saio ireki izango dira. 500 irakasle, ikasle eta herritar inguruk hartzen dute parte urtero Hik Hasiren topaketa hauetan.(www.argia.com)
Argibide gehiago: http://www.hikhasi.com/topaketak

2007ko maiatzaren 30tik ekainaren 2ra Elebitasunari buruzko 6. elkarketa
Hamburgon izango dira elebitasunaro buruzko 6. topaketak 2007ko maiatzaren 30etik ekainaren 2ra. Antolatzaileak Centre on Multilingualism eta university of Hamburg dira.
Argibide gehiago: www.isb6.org

2007ko ekainaren 2an Bigarren mintza eguna
Mintza Egunaren aurtengo edizioa, bigarrena, ekainaren 2an izango da, Donostian. Mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gain, ikasturteari bukaera goxoa ere eskainiko dio bigarren Mintza Egunak, Donostiako alde zaharrean zeharreko ibilbide gidatu baten bidez.
Argibide gehiago: http://www.topagunea.com/berriak/index.php?aukera=ikusi&berrikodea=518

2007ko uztailaren 17an eta 18an 2an Hizkuntza plangintzak: teoriak eta aplikazioak
2007ko uztailaren 17an eta 18an Hizkuntza plangintzaren teoriei eta aplikazioei buruzko ikastaroa burutuko da Iruñean UEUko udako ikastaroen artean. Ikastaro hau Soziolinguistika Klusterrak antolatzen du eta bertan hizkuntza plangintzan adituak diren hainbat irakasle izango dira.
Argibide gehiago: http://ikastaroak.ueu.org/ikastaro_info.php?ikastaroa_id=29

                       

EKIMENAK ETA KANPAINAK:

Aurrezki kutxetan euskara sustatzeko akordioa sinatu dute
Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Aurrezki Kutxek (Bilbao Bizkaia Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa eta Caja Vital Kutxa) euskararen erabilera sustatzeko lankidetzarako hitzarmen markoa sinatu zuten 2007ko martxoaren 7an Gasteizen. Miren Azkarate Kultura sailburuak eta Carlos Etxepare Kutxako eta Euskadiko Aurrezki-Kutxen Federazioko presidenteak "aurrerapauso garrantzitsutzat" jo duten hitzarmenak lau lan-ardatz garatuko ditu.(www.erabili.com)
Argibide gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1175097183

Gipuzkoan euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena
Gipuzkoa Donostia Kutxak, Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkar hartu dute hiru erakundeen artean, alde batetik, eta Gipuzkoako herrietan, bestetik, euskararen erabilera sustatzeko. Lankidetza hori jasotzen duen hitzarmena Donostian sinatu zuten 2007ko apirilaren 24an.(www.erabili.com).
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1177498134

Plangintza ofizialaren ebaluazioa
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egin du dagoenekoz balorazio-txostena, hobeto esanda balorazio-txostenaren aurrerapena. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1176739322

Merkataritzan euskara sustatu eta normaltzeko hitzarmenak
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko udaletako ordezkariek merkataritza hitzarmenak izenpetu dituzte, merkataritzako dinamismoa eta euskararen erabilera areagotzea uztartzeko xedez (www.erabili.com).
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1178706408

Euskara, katalana eta galegoaren aldeko hitzarmena Madrileko Kongresuan
Euskal Autonomia Erkidegoko, Kataluniako eta Galiziako hizkuntza politikarako arduradunek 2007ko martxoan sinatu zuten hitzarmen orokorra aurkeztu dute Madrilen, Espainiako Diputatuen Kongresuan. Estatuko aginteen aurrean beraien konpromiso eskaerak plazaratzeko aukera izan da agerraldia (www.erabili.com).
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1178792135

Lingu@net Europarekin duen hitzarmena berritu du HABEk
HABEk Lingu@net Europarekin duen hitzarmena berritu du aurten ere. Proiektu hau Europako hizkuntzak ikasteko on-line baliabide zentrua da. Bertan hizkuntzen ikas-irakaskuntzarekin zerikusia duten webguneetara loturak eskaintzen dira, batetik, eta hizkuntzak ikasteko informazio eta aholkuak, bestetik. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1179218478

HUHEZIk Euskara Batzordea aurkeztu du
HUHEZIk, erabaki du euskalduna dela eta euskaldun izaten segitu nahi duela. Hori dela-eta, duela egun batzuk aurkeztu du Euskara Batzordea, eta aurreratu ditu Euskara Planaren zenbait xehetasun. (www.sustatu.com)
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1177483282

IKERKETAK ETA AZTERKETA LANAK:

Hizkuntzaren logokratak
Giza Mintzaira bakarra dago, baina hizkuntza partikular asko. Martitzeko biztanle bat gure Lur planetara etorriko balitz, lurtar guztiok hizkuntza bat bera hitz egiten dugula pentsatuko lukeela esan du Noam Chomskyk. Izan ere, hain dira nabariak hizkuntzen arteko antzekotasunak!
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1174296215

Behatokiko urteko txostena
"O en español, o no entras" bezalako erantzunak jasotzen ditu Behatokiaren aurtengo urteko txostenak. Izan ere, Behatokiak gaur aurkeztutako 'Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian, 2006an' txostenak aurreko txostenek jasotako ondorioak berresten ditu: "Hizkuntza-eskubideak Euskal Herri osoan urratzen dira eta administrazio guztiek urratzen dituzte", adierazi du Behatokiko lehendakariak, Xabier Mendigurenek.
Informazio gehiago: http://www.kontseilua.org/zerberri.cfm?hizkuntza=0&atala=berria_erakutsi&id=500

Teknologia berrien ekarpena galesaren normalizaziorako
Jeremy Evasek teknologia berrien ekarpena galesaren normalizaziorako aztertzen du HIZKUNE web orrialdeko artikulu interesgarri batean.
Informazio gehiago: http://www.euskara.euskadi.net/r59-3540/eu/

                       

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

                       

BAT soziolinguistika aldizkaria

Hurrengo zenbakia (63): Dosierra: - Euskararen erabilera eskolaz-ordu kanpo

Azken zenbakia (62): Dosierra: - Helduen euskalduntze-alfabetatzea

  • HABE eta euskalduntze-alfabetatzea, 1981-2007: lehenak badu gerorik, Joseba Erkizia.
  • Helduen euskalduntze alfabetatzearen lehen hastapenak; gau eskolen sorrera, Mertxe Mujika.
  • Euskalduntze-alfabetatzearen zentzua, Joxe Manuel Odriozola.
  • Euskaltegien mapa EAEn: helduen euskalduntze-alfabetatzearen azalpen kuantitatiboa, Antton Iñurritegi.
  • Nafarroako AEK, bidean aurrera egin dugu baina ez da nahikoa, Aitziber Sarasola.
  • Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea Nafarroan, Jakes Bortairu.
  • Ikerketa-egoera euskalduntze-alfabetatzean, Josu Perales.
  • Hizkuntz plangintzak eta euskalduntze-alfabetatzea, elkarren osagarri, Arkaitz Zarraga.
  • Mintzapraktika programak, Oskar Zapata - Topagunea.
  • Ikasgelatik plazara: hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian, Benito Fiz.
  • Gurean: Hizkuntzen Kale Erabileraren Neurketa 2006, Kike Amonarriz eta Lionel Joly.

    Harremanetarako: kluster@soziolinguistika.org

    Soziolinguistikari buruzko ikastaroa UEUko udako ikastaroetan
    Soziolinguistikari buruzko ikastaroa UEUko udako ikastaroetan 2007ko uztailaren 17an eta 18an Hizkuntza plangintzaren teori eta aplikazioei buruzko ikastaroa burutuko da Iruñean UEUko udako ikastaroen artean. Ikastaroa Soziolinguistika Klusterrak antolatzen du eta bertan hizkuntza plangintzan adituak diren hainbat irakasle izango dira.
    Informazio gehiago: http://ikastaroak.ueu.org/ikastaro_info.php?ikastaroa_id=29

    Euskal Herriko Kale Erabileraren neurketa orokorra
    Urrian zehar Euskal Herriko Kale Erabileraren neurketa orokorraren behaketa lana burutu da. Datuak bildu eta prozesatu ditugu, laster izango ditugu euskararen erabileraren 2006ko datuak.

    Soziolinguistika klusterraren webgunea ingelesez
    Soziolinguistika Klusterraren webgunea (www.soziolinguistika.org) ingelesez kontsultatu daiteke. SKraren webgunearen atal publikoak ingelesez jarri ditugu eta laister frantsesez eta gazteleraz ere irakurgarria izango da. Modu honetan Soziolinguistika Klusterrak atzerriko harremanak bultzatu nahi ditu eta Klusterraren nazioarteko zabalpena bultzatu nahi du.
    Argibide gehiago: www.soziolinguistika.org/en

                         

    ARGITALPENAK:

    GLOBAL ISSUES IN LANGUAGE, EDUCATION AND DEVELOPMENT Perspectives from Postcolonial Countries
    Naz Rassool-ek (University of Reading) zuzendutako liburu honetan hizkuntzaren lekua plangintza linguistikoan aztertzen da, modu historikoan. Afrikako eta Hego Asiako kasu post kolonialak aztertzen dira bereziki ingelesez idatzitako liburu honetan.
    Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?isb=185359959X

    LINGUISTIC LANDSCAPES
    Peter Backhaus-ek (German Institute for Japanese Studies) zuzendutako liburu honetan Tokio hiriburuaren egoera eleanitza aztertzen da.
    Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?isb=1853599468

    LANGUAGE AND IDENTITY IN A DUAL IMMERSION SCHOOL
    Liburu honetan Ipar Amerikako ingelesez/ gaztelerazko hezkuntzaren murgiltze ereduen azterketa eta aurkezpena egiten da. Liburu honetan hizkuntzaren, hezkuntzaren eta identitatearen sorreren arteko loturak aztertzen dira.
    Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?isb=1853599433

                           

    BESTELAKOAK

    Jalgi hadi mundura
    Eusko Legebiltzarrak, aho batez (bertaratutako 57 legebiltzarkideren aldeko bozkarekin), Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautuko duen Legea onartu zuen 2007-4-20an. Lege honen bitartez euskara eta euskal kulturaren kanpo zabalpenerako tresna izango den Institutua, Beñat Etxepare idazlearen izena daramana, sortuko da. (www.erabili.com) Argibide gehiago: http://www.euskonews.com/0394zbk/elkar_eu.html

    UEUk BURUXKAK liburutegi digitala aurkeztu du
    Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) BURUXKAK liburutegi digitala aurkeztu du. Bere helburua unibertsitate mailako materiala erabiltzaileen esku jartzea da, batez ere unibertsitario euskaldunen eskura, ikertu, ikasi zein kontsultatzeko. (www.sustatu.com)
    Argibide gehiago: http://www.buruxkak.org

    Gazte Egonaldiak euskaraz Bernedon
    Arabako Ikastolen Elkarteak udako sasoian egiten diren egonaldiak aztertu ditu eta 12 eta 17 urte bitartekoentzat euskara sustatzeko egonaldi gutxi dagoela ikusi du. Horregatik, euskararen motibazioan eta erabileran eragingo duten egonaldiak antolatu dituzte, urte bitarte horretako gazteei zuzenduta. Ikus-entzunezkoen mundua lehenetsiko dute eta film labur bat edota Gasteizko Hala Bedi irratian irratsaio bat grabatzeko aukera izango dute gazteek. Gazte Egonaldiak Bernedon egingo dira uztailean. Izena emateko azken eguna apirilaren 20a izango da.
    Argibide gehiago: aif@ikastola.net

    Euskaltzaindiak egoitza estreinatu du Baionan
    Dagoeneko inauguratu egin dute ofizialki Euskaltzaindiaren Baionako egoitza. Andres Urrutia euskaltzainburuak adierazi zuenez, egoitza orain zabaldu duten arren, "tokian tokiko ezaugarriekin" ari dira lanean, "ahantzi gabe euskara bat dela Euskal Herri osoan". Bestalde, Jean Grenet Baionako auzapezaren hitzetan, "politikarekin" nahasi nahi ez duen arren, "euskarak bere tokia behar du hirian, bere nortasunean dagoelako". Egoitza Jauregiberrian dago eta 102 metro koadro ditu. (www.argia.com)
    Argibide gehiago: http://www.euskaltzaindia.net