Soziolinguistikaz berripaperaren 13. zenbakia / 2007ko martxoa

Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen

 

AGENDA

2007ko martxoaren 23 Hizkuntz Politika Gizartean jardunaldia
“Hizkuntza Politika Gizartean” jardunaldia martxoaren 23an izango da Donostiako Kurtsalean UEUk antolatuta. Lau ardatzen inguruan antolatu da egitaraua: Hizkuntza Politikaren garapena herri erakundeen esku; hezkuntza formala eta Hizkuntza Ereduak; Hedabideak eta hizkuntza politika; eta gizarte eragileen ekarpena (www.sustatu.com).
Argibide gehiago: http://www.ueu.org/courses/one?id=301&scope=public

2007ko martxoaren 22-24 AIETIren III. Kongresua
2007ko martxoaren 22tik 24ra AIETIren III. Kongresua burutuko da Bartzelonan. Bertan “Etorkizuneko itzulpena: hizkuntza eta kultura bitartekaritza XXI. Mendean” izango da joratuko den gaia.
Argibide gehiago: http://www.upf.edu/dtf/congresaieti

2007ko martxoaren 26-29 Espainieraren Nazioarteko IV. Biltzarra
Kolonbiako Cartagena de Indiasen espainieraren nazioarteko IV. Biltzarra egingo da 2007ko martxoaren 26tik 29ra. Biltzarraren titulua: “espainieraren oraina eta geroa: aniztasunaren barnean batasuna” da.
Argibide gehiago: http://www.congresodelalengua.gov.co/

2007ko martxoaren 29-31 Ohiturak eta teknologiak Hizkuntz atzerituen irakaskuntzan
Hizkuntz atzerituen irakaskuntzan Ohiturei eta teknologiei buruzko VII. Mintegiak burutuko dira Compiègneko teknologi unibertsitatean 2007ko martxoaren 29tik 31ra.
Argibide gehiago: http://www.utc.fr/~untele

2007ko martxoaren 29 Nazioarteko Hizkuntzalaritza Elkartearen 52. Urteko Batzarra
Nazioarteko Hizkuntzalaritza Elkartearen 52. Urteko Batzarra New Yorken izango da martxoaren 30etik apirilaren 1era International Linguistic Associoation-ek antolatuta.
Argibide gehiago: http://www.ilaword.org
 

2007ko apirilaren 12-14 Bigarren hizkuntzen ikaskuntzaren eta irakaskuntzaren alderdi soziokognitiboak
2007ko apirilaren 12tik 14ra Bigarren hizkuntzen ikaskuntzaren eta irakaskuntzaren alderdi soziokognitiboei buruzko mintegiak antolatuko dira Zelanda Berriko Aucklanden.
Argibide gehiago: http://www.auckland.ac.nz

           

EKIMENAK ETA KANPAINAK:

Buruntzaldeko lan mundua euskalduntzeko bultzada berria
Buruntzaldeko lan munduan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana abian da. Azken bi urteetako ekimenari esker 7 enpresa dagoeneko ari dira euskara planak garatzen eta aurten beste 20 inguru bisitatuko dituzte (www.erabili.com).
Argibide gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1169034142

Azpeitia da euskara bultzatzeko gehien egiten duen herria
Kontseiluak udalerrietako hizkuntza politika aztertu du eta Azpeitia ageri da lehen tokian. Ikerketa egiteko, udalek darabilten hizkuntza-politika, euskararentzat bideratzen diren baliabideak etab. izan ditu kontuan Kontseiluak. Lekeitio, Oñati, Tolosa eta Bergara izan dira hurrengoak hoberenen zerrendan (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1169157001

EHUn ere garatuko dute Osatuz programa
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) Osatuz proiektua zabaltzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute. Erizaintza Unibertsitate Eskoletan gauzatuko dira akordioaren lehen urratsak (www.erabili.com).
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1171292268

Ordizian ere Lanean euskaraz
Hamasei enpresa eta 230 langile tartean. Horiexek dira Ordiziako Udalak bertako enpresetan euskara sustatzeko bultzatzen duen *Lanean* programaren barruan dagoeneko lanean ari direnak. 2007. honetan beste zazpi enpresari luzatuko zaie ekimenean parte hartzeko gonbidapena (www.erabili.com).
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1170343589

Fakturak euskaraz: 2007ko lehen konpromisoa
Urteko sasoi honetan, prezioen igoerarekin bat, arreta handiagoa eskaini ohi zaie gastuei eta bide batez, baita fakturei ere. Horregatik, Kontseiluak fakturen inguruan prestatu du 2007ko lehenengo norbanako konpromisoa (www.erabili.com).
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1170345846

EEPk hizkuntza politikarako neurri zehatzak aurkeztu ditu
Euskararen Erakunde Publikoak Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetan burutu nahi duen hizkuntza politikaren neurri zehatzak ezagutarazi dizkie euskalgintzako eragileei. Lehentasunak zein diren eta bakoitzari dagokion diru partida zein den ordea, ez du zehaztu EEP k. (www.argia.com)
Informazio gehiago: http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?2076&29283

Enpresentzat euskararen ziurtagiri ofiziala abian
Enpresetan euskararen erabilera ebaluatzeko eta zertifikatzeko ziurtagiria abian da. Kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza euskararekin lotzen dituen lehen ziurtagiri ofizial eta publikoaren Kudeaketa Batzorde Nagusia osatu dute. Kudeaketa Batzorde Nagusia erakunde publikoek ezezik CONFEBASK, ADEGI, CEBEK eta SEA enpresari-elkarteek ere osatzen dute (www.erabili.com).
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1172066191

Zumaiako merkataritzan 'Euskara txanpan'
Merkatariekin elkarlanean eta parte-hartzea bultzatzen duen metodologia erabiliz, Zumaiako Udalak merkatariak euskaraz saltzeko bidean jarri ditu, gainerako herritarrek euskaraz eros dezaten (www.erabili.com).
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1173951493

IKERKETAK ETA AZTERKETA LANAK:

Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendearen hasieran
Eusko Ikaskuntzak aurkeztu berri du aurreko titulua daraman ikerketa lana. Sekulako esfortzua egin da azken hiru urteotan gaiaren inguruan eta unea iritsi da ondorioak ezagutzeko (www.euskonews.com).
Informazio gehiago: http://www.euskonews.com/0381zbk/gaia38102eu.html

Udalen euskaltasuna konparatzeko tresna
Kontseiluak Euskal Herriko 66 herritan egindako udalen hizkuntza politikaren azterketa aurkeztu du pasaden hilabetean. Sarean aplikazio bat ezarri dute eta emaitzak jasotzen dituen liburua saltzen dute.
Informazio gehiago: http://www.kontseilua.org/zerberri.cfm?hizkuntza=0&atala=berria_erakutsi&id=460

Hiznet masterreko ikasleen soziolinguistika lanak
Asmoz fundazioak antolatutako HIZNET Hizkuntza Plangintzako master ikastaroko ikasleen lanak argitaratzen hasi dira.
Informazio gehiago: http://hiznet.asmoz.org/

Linguanet, Lan Munduko Hizkuntza Plangintza ikastaroa
Lan mundua euskalduntzearen arloa euskararen normalizaziorako oso garrantzitsua da. Enpresetan lan handia egiten ari dira arlo honetan eta horren erakusle da euskara lan hizkuntza gisa erabiltzen duten eta erabiliko dutenen kopura gorantz doala dioen datua. Hala ere, oraindik lan handia dago egiteke.
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1169037180

Ipar Euskal Herrian euskararen aldeko politika finantzaketa
Euskararen Erakunde Publikoko administrazio kontseiluak, 2006ko abenduaren 21eko bileran, euskararen aldeko hizkuntz politikaren proiektuaren aurrekontua zehaztu zuen (www.erabili.com).
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1169626710

Lan-mundua euskalduntzeko elkarlana sustatu eta Bai Euskarari Ziurtagiria bultzatu
Asko hitz egin da azken hilabeteotan arlo sozio-ekonomikoa euskalduntzearen garrantziaz eta helburu hori lortzeko jarraitu beharreko bideaz. Lan-munduan euskararen normalizazioa erdiesteko beharrezkoa da zeresana eta zeregina duten eragile guztien arteko elkarlana eta hizkuntza-politika eraginkorrak izatea (www.erabili.com).
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1171549214

Euskara zinema-aretoetan
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak zinema-aretoetako hizkuntzaren erabilerari buruzko azterketa egin du. Euskal Herri osoko 29 areto aztertu ondoren, euskararen lekua oso txikia dela ondorioztatu du.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1172501046

Behatokiak kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak aztertu ditu
Behatokiak kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak aztertu ditu.
Informazio gehiago: http://www.kontseilua.org/zerberri.cfm?hizkuntza=0&atala=berria_erakutsi&id=475

           

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

           

BAT soziolinguistika aldizkaria

Hurrengo zenbakia (62): Dosierra: - Helduen euskalduntze alfabetatzea

Azken zenbakia (61): Dosierra: - Unibertsitate mailako soziolinguistikaren irakaskuntza

  • Soziolinguistika ikasketak UPV/EHUko hiru kanpusetan. a) Gasteizko kanpusa, Maitena Etxebarria; b) Donostiako kanpusa, Xabier Isasi; c) Leioako kanpusa, Iñaki Mtz. De Luna
  • Soziolinguistika arloa Deustuko unibertsitatean, Estibaliz Amorrortu
  • Mondragon unibertsitatearen eta soziolinguistikaren arteko hartu-emanak, Nekane Arratibel, Karmele Perez, Pili Sagasta eta Matilde Sainz
  • Unibertsitate mailako irakaskuntza eta ikerkuntza Ipar Euskal Herrian, Eguzki Urteaga
  • UEUko ikastaroak, Lore Erriondo
  • HIZNET Hizkuntza Plangintza Ikastaroa, Iñaki Martinez de Luna
  • Kanpoko esperientzia o Soziolingusitika Renoko Unibertsitateko Euskal Mintegian, Estibaliz Amorrotu o Soziolinguistikaren irakaskuntza Herrialde Katalanetan, Ernest Querol
  • Gurean: Euskararen normalizazioa testuinguru askotarikoan, Castillo Suarez eta Mikel Galartza

    Harremanetarako: kluster@soziolinguistika.org

    Soziolinguistika Klusterraren urteko batzar orokorra
    2007ko otsailaren 22an izan da Soziolinguistika Klusterreko urteko batzar orokorra, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Bertan 2006ko memoria aurkeztu da eta 2007ko lan ildoak aurkeztu eta finkatu dira.

    Euskal Herriko Kale Erabileraren neurketa orokorra
    Urrian zehar Euskal Herriko Kale Erabileraren neurketa orokorraren behaketa lana burutu da. Datuak biltzen eta prozesatzen ari gara, laster izango ditugu euskararen erabileraren 2006ko datuak.

    Soziolinguistika Klusterraren irratsaioa
    Eusko ikaskuntzaren laguntzaz Soziolinguistika Klusterraren eta Bat Soziolinguistika Klusterraren inguruko irratsaioa egin da 2007ko urtarrilaren 20an arratsaldeko 14:00etan Herri Irratian (94.8 FM).
    Argibide gehiago: : http://www.euskonews.com/0377zbk/gaia37703eu.html
     

    Hizkuntza Politika Gizartean
    UEUk antolatutako Hizkuntza Politika Gizartean jardunaldietan (ikusi agenda) Soziolinguistika Klusterrak IV. Mahai ingurua moderatuko du.
    Informazio gehiago: http://www.ueu.org/courses/one?id=301&scope=public

             

    ARGITALPENAK:

    Euskarazko lehen egunkari eta aldizkariak osorik amaraunean
    Bizkaiko Foru Aldundiak euskaraz argitaratu ziren lehen egunkari eta aldizkariak (*Eguna*, *Ibaizabal* eta *Euskalzale*) interneten jarri ditu, bere webgunean, nahi duenak ikusi eta, nahi izanez gero, gorde ditzan (www.erabili.com).
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1170063608

    Udalerrien hizkuntza-politikaren neurketaren liburua salgai
    Kontseiluak Euskal Herriko 66 udalerriren hizkuntza-politikaren neurketa egin du, bi milioi biztanle baino gehiagorengan eragina duena. Neurketa honen datuak liburu batean bildu ditu. Liburua salgai dago 10 eurotan. (www.kontseilua.org).
    Informazio gehiago: http://www.kontseilua.org/zerberri.cfm?hizkuntza=0&atala=berria_erakutsi&id=464

    Industriari buruzko hiztegia sortu du sarean IMH k
    Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak industriari buruzko hiztegia sortu du sarean. Enpresetan gehien erabiltzen diren ehun hitz inguru jaso dituzte. Termino bakoitza sei hizkuntzatan dago: euskaraz, arabieraz, portugesez, errumanieraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Hitz bakoitzak definizio labur bat eta argazki bat ere baditu (www.berriz.info).
    Informazio gehiago: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2007-02-28&orria=050&kont=005

               

    BESTELAKOAK

    Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn
    Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak EAEko irakaskuntza sisteman hizkuntzak ikasi eta irakasteko etorkizunerako proposamena aurkeztu du, "berritzailea eta eleanitza", A, B eta D ereduen banaketa gainditu eta ikasleek euskara zein gaztelania menperatzea bermatu nahi duena (www.erabili.com). Argibide gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1173453041

    Doktorego tesiak euskaraz
    Euskadin ikasle erdiek baino gehiagok egiten dute selektibitatea euskaraz eta EHU ko lehen mailako ikasleen %43k hautatzen dute hizkuntza hori euren ikasketak egiteko, El País egunkariak emandako datuen arabera. Baina joera hori ez da mantentzen hirugarren zikloan. 75 doktorego-programetatik 9 soilik eskaintzen dira zati bat edo guztiz euskaraz. Joan den ikasturtean defendatutako tesien %5,98 soilik aurkeztu zituzten euskaraz. Ludger Mees Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara errektoreordearen esanetan, terminologia zehazteko arazoak daude eta zaila da lana aztertuko duen epaimahai elebiduna antolatzea.(www.argia.com)
    Argibide gehiago: http://www.argia.com/albistea.php?id=26874

    Euskaltzaindiaren aldizkari akademikoa osorik sarean
    "Euskaltzaindiak": http://www.euskaltzaindia.net argitaratzen duen Euskera aldizkaria osorik jarri dute sarean. Ale guztiak daude eskuragarri, 1919tik 2005ra bitarteko guztiak. Artikuluak PDF formatuan zabal daitezke, eta bakoitzak bere fitxa du, zeinean izenburua, data, alea eta abar azaltzen diren, esteka batzuekin batera (www.sustatu.com)
    Argibide gehiago: http://www.sustatu.com/1170672720

    EEP eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordioa
    Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak euskara eta hizkuntza politika gaietan elkarlanean aritzeko hitzarmen-markoa sinatu dute. Hitzarmenak, batetik, erakundeek berek burutuko dituzten xedeak jasotzen ditu. Bestetik, eragile pribatuen lana finantzatzeko fondoa zehazten du. 2007rako onartu duten fondoa 1.450.000 eurokoa da. "Historikotzat" jo duten hitzarmenak lau urteko iraupena izango du (www.argia.com).
    Argibide gehiago: http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-714/eu/contenidos/nota_prensa/firma_acuerdo_iparralde/eu_hps/firma_acuerdo_iparralde.html

    Lan mundua euskalduntzeko, prestatu
    Euskaraz ikasi, bizi eta lan egiteko asmoa dutenek leku berria dute amaraunean: www.prestakuntza.net.
    Argibide gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1170760737

    Aralarrek barneko hizkuntza politikaren oinarriak aurkeztu ditu
    Aralarrek bere jardun politikoan euskararen eta gaztelaniaren erabilera arautzen duen txostena aurkeztu du. Gainontzeko alderdi gehienekin alderatuta, txostenaren berrikuntza nagusienetakoa Aralarren lanerako hizkuntza euskara dela ezartzean datza. Euskararen ezagutza eta presentzia ezartzeko orduan irizpide soziolinguistikoak erabili dira (www.sustatu.com).
    Argibide gehiago: http://www.sustatu.com/1172486375

    Hizkuntz politikari buruzko hitzarmena
    Eusko Jaurlaritzak, Kataluniako Generalitateak eta Galiziako Xuntak hizkuntz politikaren gaietarako elkarlanerako eremua eta pausuak zehaztuko dituen hitzarmena sinatu dute. Akordio horrek hiru urteko iraupena izango du (www.argia.com).
    Argibide gehiago: http://www.deia.com/es/impresa/2007/02/28/bizkaia/gizartea/341923.php

    Euskara NUP en
    Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak 2007-2009rako Euskararen Plan Estrategikoa onartu du. Plan hau Pedro Burillo errektoreak bultzatu du nahiz eta lan hori euskara batzordearen ardura izan. Euskara batzordeak ordea dimititu egin zuen 2005ean eta errektoreak ez du lortu berriz osatzea (www.argia.com).
    Argibide gehiago: http://www.argia.com/albistea.php?id=27482

    EKE k 81 ekimen sostengatuko ditu 2007an
    EKE k 81 ekintza bideratuko ditu aurten, hainbat elkarteren laguntzarekin. Orotara, 44 lagunduko ditu Euskal Kultur Erakundeak. Ekintza horiekin bost helburu nagusi lortu nahi ditu erakundeak: ahozko ondarea eta euskal kulturaren heziketa sustatzea, sorkuntzei emandako sostengua emendatzea, hedapena gehiago bultzatzea, bitartekaritza lana sakontzea eta Europako ekialdeko herriekiko trukaketak biderkatzea (www.argia.com).
    Argibide gehiago: http://www.argia.com/albistea.php?id=26827

    No Béarla: Esperimentu soziolinguistikoa Irlandako telebistan
    Irlandako telebista publiko baten ideia: kazetari gaztea ipiniko zuen irla osoan zehar bidaiatzen, baina soil-soilik gaelikoz egingo zuen berba, egoera eta leku guztietan, baita Belfasteko auzo orangistenean (www.sustatu.com).
    Argibide gehiago: http://www.sustatu.com/1169754303

    Eusko Jaurlaritza / Kultura saila
    Gipuzkoako Foru Aldundia
    Soziolinguistikaz Berripapera Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako egitasmoa da