Soziolinguistikaz berripaperaren 12. zenbakia / 2007ko urtarrila

Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen

AGENDA
2006ko abendua Immigrazioa eta hizkuntza politika udalerri euskaldunetan
UEMAk UEUrekin elkarlanean Immigrazioa hizkuntza-politikaren ikuspegitik aztertzeko jardunaldiak antolatu ditu. Bertan, herri eta etorkinen esperientzia ezberdinetatik abiatuta, udalerri euskaldunetan fenomenoari zelan aurre egin ikusi da.(www.sustatu.com)
Argibide gehiago: http://www.sustatu.com/1164206166
2006ko azaroa Administrazioko erabilera planak sendotze bidean
*96* erakundetako hizkuntza normalkuntzarako 165 teknikari parte hartu dute Bilboko Euskalduna Jauregian 2006ko azaroaren 28an eta 29an. Herri-administrazioetako erabilera-planei buruz izan dira jardunaldiak, hirugarren plangintza-aldiaren (2003-2007) azkeneko urtearen atarian.
Argibide gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1164725674
 
 
2007ko urtarrila Euskal Herrian Bere Eskolak nazio mintegia
Etorkizuneko erronkak urtarrileko nazio mintegian aurkeztu ditu EHBEk Euskal Herrian Bere Eskolak urrian abiatu zuen III. Nazio Mintegia. 2007ko urtarrilaren 13an itxi dute eztabaida prozesua Altsasun egin den nazio mintegian. Ekitaldi horretan aurkeztu dituzte adostutako etorkizuneko erronkak. EHBE ko kideen esanetan III. Nazio Mintegia parte-hartzailea izan da eta Euskal Herriko hezkuntza esparruak dituen behar berriak identifikatzeko balio izan du. (www.argia.com)
 
 
2006ko urtarrila Expolangues 2007
Expolangues, Eleaniztasunaren aldeko erakusketa, 2007ko urtarrilaren 24tik 27ra burutuko da Parisen. Aurten herri gonbidatua Errusia izango da.
Argibide gehiago: www.expolangues.fr
         

EKIMENAK ETA KANPAINAK:
Herriko etxeak eta euskara Iparraldean
Euskara Herriko Etxeetan akordioa sustatzeko ardura hartu du EEPk Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) bere gain hartu du euskara bizi publikoan sustatzea helburu duen Euskara Herriko Etxeetan akordioa bultzatzeko ardura. Orain arte zeregin hori Euskal Konfederazioaren esku zegoen eta haren babesean, Ipar Euskal Herriko 42 herrik izenpetu dute hitzarmena. Halaber, Euskal Zerria, Surfrider Foundation Europe eta Swing Home elkarteekin ere hitzarmena sinatu zuen atzo (27) EPPk. Akordio horiei esker, Euskal Konfederazioari 15.000 euro eta elkarteei 4.500 eta 5.000 euro bitarteko diru-laguntzak emango dizkie EEP k. (www.argia.com)
Dendaketan: euskara dendarientzat
*Dendaketan* ikasmateriala eta dendarientzat ikastaroak aurkeztu ditu HABE erakundeak. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1165339307
Mintzalaguna ekimena 2006
*1.600* lagun inguruk parte hartu dute euskaldunberriei euskaraz aritzeko aukera ematea helburu duen *Mintzalaguna* ekimenean 2006. urtean zehar, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) eta Topaguneak sinatutako hitzarmenaren ondorioz. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1166441073
Udale: Udalen arteko Euskara Sarea
Udalen arteko Euskara Sarea sortu du EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1167352366
Korrika 15
Martxoaren 22an hasiko da Bizkaiko Karrantzan eta apirilaren 1ean bukatuko da Iruñean, 2.000 kilometrotik gora eginda. Aurten Korrika 15ek Euskal Emakumea omenduko du euskararen eta euskal kulturaren mantentze, berreskurapen eta etorkizunean izan duen egitekoagatik. (www.argia.com)
«Zaharren urratsetik» programa
Euskal Kultur Erakundeak antolatu du eta Pantxika Maitiak bideratu. Donibane Garazi eta Donibane Lohizuneko ikastola zein eskola elebidunetako haurrak adinekoengana hurbildu dira, beren etxeetara joanez eta baita egoitzetara ere. Aiton-amonek hainbat urtetako bizimodua kontatu diete, euskaraz beti ere. Donibane Garazin, urtarrilaren 15a arte prestatua dute elkartruke horren ondorioz osatutako erakusketa eta Donibane Lohizunen berriz, prest izango dute otsailaren amaierarako. Elkarrizketak Euskal Irratietan entzun ahalko dira eta bideoak eta argazkiak www.eke.org web gunean daude. (www.argia.com)
Informazio gehiago: http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?2071&28954

IKERKETAK ETA AZTERKETA LANAK:
Europako hizkuntza aniztasuna eta euskararen hizkuntza politikak
*X. Jagon Jardunaldiak* egin ditu Euskaltzaindiko Sustapen batzordeak (2006-11-24), Bilbon, "Europar Batasuneko hizkuntza aniztasuna eta euskararen hizkuntza politikak" gaiaz. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1164393150
Euskara eta gaztelania ikastea bermatuko duen hizkuntz eredu baten alde
Hainbat arrazoi direla medio -demografikoak, pedagogikoak, profesionalak, didaktikoak, giza eskubideen gainekoak eta abar-, euskarazko irakaskuntzak bilakaera sakona ezagutu zuen Euskal Herriko ikastoletan 1980ko hamarkadaren hasieran. 25 urteren ostean, aitortu beharra daukagu ereduen sistemak garai bateko premiei erantzun ziela, baina gaur garaiz kanpo eta gaindituta dagoela. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1164383249
Hizkuntza aniztasuna Europar Batasunean
Lan honen helburua da Europar Batasuneko (EB) hizkuntzen egoeraren berri ematea. Hasteko, EBean dauden hizkuntzak eta bakoitzak dauzkan hiztunak aurkeztuko ditut. Europar Batasuneko hizkuntza aniztasunaren berezitasunak erakutsi ostean, hizkuntza aniztasuna kudeatzeko Batasunean dauden metodoak aztertuko ditut.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1165311566
Eremu urriko hizkuntzak Europa Batuan
Europa batua aipatzen delarik hiru erakunde badira bat besteari lotuak: Europako Elkarte Ekonomikoa, Europar Batasuna, Europako Kontseilua.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1166006420
Europar Batasuna eta Euskararen aldeko hizkuntza politika Ipar Euskal Herrian
Euskararen aldeko hizkuntza politikaz mintzatu nahi dugunean Ipar Euskal Herriko kasuan, ohar bat bertan gogora etortzen da: Europar Batasunak eguneroko biziaren alor askotan eragin handia badu, Frantzia osoan bezala, tokiko edo eskualdeko hizkuntzen alorrean eraginik ez duela bat ere, edo guti bederen, aitortu behar da. Eta beraz, adibidez, frantses legegintza bakarra da indarrean dagoena.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1166518039
Eremu urriko hizkuntzak Europar Batasunean: ikuspegi juridikoa Hego Euskal Herritik
Erregio-Hizkuntzen edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna, Europako Kontseiluak Estrasburgon 1992ko azaroaren 5ean egin zuena, Espainiako Erresumak 1992an sinatu zuen, baina 2001 arte ez zuen berretsi. Testua berretsi (2001eko otsailaren 2ko berrespen-tresna) eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero (2001eko irailaren 15eko BOE) Espainiako arautegian euskararen arauketa aztertuko dut, Gutunaren ondoreetarako erregio-hizkuntza edo eremu urriko hizkuntza baita.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1166112167
         

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA
         

BAT soziolinguistika aldizkaria
Hurrengo zenbakia (61): Dosierra: - - Unibertsitate mailako soziolinguistikaren irakaskuntza eta ikerkuntza-lerroak
Azken zenbakia (60): Dosierra: - Unibertsate aureko hizkuntza ereduen balorazioa eta proposamenak

  • Hizkuntza ereduen diseinuaz: sorrera, bilakaera eta emaitzak Ibon Olaziregi
  • Hizkuntza ereduak aurrera begira Erramun Osa
  • “Irakaskuntza euskalduntzeko proposamen”etik zati batzuk Tasio Erkizia, Mikel Lakasta, Jon Urrosolo
  • IRITZIAK: ereduen egoeraren balorazioa + gerorako iritziak-asmoak-nahiak- Xabier Garagorri, Teresa Ruiz, Sindikatuak: Javier Nogales (CCOO), Pedro J.Macho (STEE-EILAS), Partidu politikoak: Aralar, EA
  • Ikerketak: - Felix Etxeberria, - Janire Luque eta Maria-Jose Azurmendi, - Jon Aizpurua, -Agurtzane Elordui
  • - Nafarroa Garaian: Unibertsitate aurreko hezkuntzako hizkuntza ereduen balorazioa eta proposamenak Pakita Zabaleta
  • - Iparraldean: Euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren eskaintzaren egoera Ipar Euskal Herrian. Euskararen Erakunde Publikoa

    Harremanetarako: kluster@soziolinguistika.org
    Soziolinguistika Klusterraren urteko batzar orokorra
    2007ko otsailaren 22an izango da Soziolinguistika Klusterreko urteko batzar orokorra, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Soziolinguistika Klusterreko bazkide guztiak ekitaldira gonbidatuak daude. Bertan 2006ko memoria aurkeztuko da eta 2007ko lan ildoak aurkeztu eta finkatuko dira ere.
    Hausnarketa estrategikoa Soziolinguistika Klusterrean
    Irailetik azaroa bitartean, Soziolinguistika Klusterrak hausnarketa estrategikoa burutzen ari da. Helburu nagusia 2007-2009rako egitasmo estrategikoa definitzea da eta horretarako eztabaidak bi atal nagusi ditu. Batetik diagnostikoa egitea eta bestetik etorkizuneko definizioak. Hausnarketa estrategikoa egiteko partaidetza zabala bultzatu nahi du Soziolinguistika Klusterrak. Horretarako bazkide guztiei SKko webgunean sartzeko pasahitza eman zaie eta bi lan topaketa antolatu dira 2006ko urriaren 19an lehenengo eta azaroaren 16an bigarena.
    Euskal Herriko Kale Erabileraren neurketa orokorra
    Urrian zehar Euskal Herriko Kale Erabileraren neurketa orokorraren behaketa lana burutu da. Datuak biltzen eta prozesatzen ari gara, laster izango ditugu euskararen erabileraren 2006ko datuak.
    Soziolinguistika Klusterra: hizkuntza normalkuntza, ezagutuz aldatu
    BAT soziolinguistika aldizkariari buruzko artikulu bat kaleratu du Euskonews&Mediak berriz ere. Bertan Bat aldizkariaren aurkezpena egiten da eta aldizkari soziolinguistiko honen historia aurkezten da.
    Argibide gehiago: : http://www.euskonews.com/0377zbk/gaia37703eu.html

    Soziolinguistika Klusterraren irratsaioa
    Eusko ikaskuntzaren laguntzaz Soziolinguistika Klusterraren eta Bat Soziolinguistika Klusterraren inguruko irratsaioa egingo da 2007ko urtarrilaren 20an arratsaldeko 14:00etan Herri Irratian (94.8 FM).
           

    ARGITALPENAK:
    The basque dialect of marquina
    William Rollo ikertzaile atzerritarrak, aurretik denboraldi bat Barinagan eman ondoren, Markinako euskarari buruzko liburua (“The basque dialect of marquina”) argitara eman zuen 1925ean Amsterdamen. Markina-Xemeingo Udalak, lanaren berri gutxi batzuk baino ez zutela ikusirik eta bertako hizkerari eman nahi dion garrantzia dela eta, Labayru Ikastegiarekin batera lanaren edizio faksimila berrargitaratzea erabaki du. Lanaren aurkezpena abenduaren 1ean egin da. Bertan izan ziren Adolfo Arejita euskaltzaina eta Labayru Ikastegiko ordezkaria eta Xabier Kaltzakorta edizioaren pairatzailea. (Markina-Xemeingo Euskara Zerbitzua)
    Elhuyar Hiztegiaren hirugarren argitalpena
    Elhuyar-ek bere *Euskara-Gaztelania/Castellano-Vasco* hiztegiaren edizio berritua plazaratu du, hiztegiaren lehen argitalpenaren hamargarren urteurrena bete denean. Jarraian, hirugarren argitalpenaren arduradunek edizio berri honen ezaugarri eta edukien berri emango digute.
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1166035262
    Lanbide heziketarako euskarazko eskuliburu aproposa
    Elgoibarko IMH institutuak makina-erreminta sektoreko enpresentzat eta, bereziki, lanbide heziketako irakasle eta ikasleentzat erabilgarria izango den eskuliburua plazaratu du: *Txirbil-harroketa oinarrizko eskuliburua*, Iñigo Unanuek landua.
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1166541073
             

    BESTELAKOAK
    Euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute Kontseilu Nagusiak eta EEPk
    Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Kontseilu Nagusiak euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute. Besteak beste, errepideetako, ikastetxeetako eta Kontseilu Nagusiaren egoitzako seinaleak ele bitan jartzea da hitzarmenaren xedea. Bestalde, Euskal Konfederazioak hizkuntza politikarako ekarpenak helarazi dizkio EEP ri. Euskararen Erakunde Publikoak abenduaren 20an jorratu ditu datozen urteetako hizkuntza politikaren ardatzak. Irakaskuntza, aisialdia eta corpus juridikoaren ataleko ekarpenak egin ditu, besteak beste, Euskal Konfederazioak. (www.argia.com)
    Euskara gaietan mugaz gaindi
    Kultura sailburuak aurkeztuta, Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak euskararen gaineko hizkuntza-politikako gaietan mugaz gaindiko lankidetza garatzeko eta erakunde mailako harreman iraunkorrak ezartzeko eta garatzeko Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) artean hitzarmena ontzat eman du.(www.erabili.com)
    Argibide gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1166546361
    Euskarazko itzultzaile automatikoa
    Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2007ko aurrekontua aurkeztu zuten atzo Patxi Baztarrika sailburuordeak eta bere kolaboratzaile estuenek. Aurrekontuek bi urtetan izandako igoera nabarmendu zuten eta, besteak beste, euskarazko itzultzaile automatiko bat sortzeko ekimena bultzatuko dutela esan zuten.(www.erabili.com)
    Argibide gehiago: http://www.sustatu.com/1167894928
    Euskararen aurrekontua % 40 handitu du Jaurlaritzak bi urtetan
    Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren aurrekontua % 13,31 hazi da aurten, eta % 40,48 azken bi urtetan. HPSren aurrekontua 51.183.530 eurokoa da, eta HABErena 40.937.500 eurokoa.(www.erabili.com)
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1167864888

    Eusko Jaurlaritza / Kultura saila

    Gipuzkoako Foru Aldundia

    Soziolinguistikaz Berripapera Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako egitasmoa da