Soziolinguistikaz berripaperaren 11. zenbakia / 2006ko azaroa

Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen

AGENDA

2006 abendua 14 Ikerketa demolinguistikoari buruzko lan jardunaldiak
2006ko abenduaren 14an CRUSCATek "I Jornada de Demolingüística de la Zarza" antolatuko du Bartzelonan. Bertan inkesta demolinguistikoari buruzko gogoetak eta azterketak egingo dira. Bertan eta beste askoren artean Ernest Querol, Miquel Strubell, Xavier Sanjuán eta F. Xavier Vila-ren hitzaldiak egongo dira.

Argibide gehiago: http://www.demolinguistica.cat/web

2006 abendua 8-9 Bizitasun soziolinguistikoa eta sormen kulturala Frantziako hizkuntzetan XX. eta XXI. mendeetan: erabilpenak eta irudikapenak.
2006ko abenduaren 8an eta 9an Frantziako Montpellierreko unibertsitatean Frantziako hizkuntzei buruzko mintegiak antolatuko dira. Mintegietan jorratuko den gaia "Bizitasun soziolinguistikoa eta sormen kulturala Frantziako hizkuntzetan XX. eta XXI. mendeetan: erabilpenak eta irudikapenak" da.(Hizkunea)

Argibide gehiago: http://www.euskara.euskadi.net/r59-3693/eu/contenidos/evento/agend12_1_montpellier_06_10/eu_montpell/agend12_1_montpellier_06_10.html

 

 

2006 azaroa 23 'Aisia euskaraz bizi!' jardunaldiak antolatu ditu Topaguneak
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatuta Aisia Euskaraz Bizi! jardunaldiak egingo dira azaroaren 23an Durangon. Euskararen normalizaziorako gaiak duen garrantzia aintzat hartuta, haur eta gaztetxoen artean euskararen erabilera sustatzearren aisia tresna eta metodo gisa aurkeztuko da jardunaldiotan. Horrekin batera, egungo aisiako programetan sakondu eta arloaren inguruko hainbat hausnarketa egingo dituzte. (www.argia.com)
Argibideak: http://www.topagunea.org/jardunaldiak/Aisia%20euskaraz%20bizi%21/Aisia%20euskaraz%20bizi%21.html

 

 

2006 azaroa 23-24 "Ikasle guztiak euskaldundu: nola?"
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Ikasle guztiak euskaldundu: nola? jardunaldiak antolatu ditu azaroaren 23 eta 24rako Donostian. Jardunaldietan hezkuntza arloan lan egiten duten hainbat adituk parte hartuko dute. Gaur egungo hezkuntza sistemak zergatik ez duen euskalduntzen eta ikasleak nola euskaldundu litezkeen aztertuko dute. (www.argia.com)
Argibide gehiago: www.kontseilua.org

2006 azaroa 8-9 Gaztea izan eta euskara ahoan
Bizkaiko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzu batzuek UEUren laguntzaz, "Gazteak eta euskara" gaiari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten Getxon azaroaren 8an eta 9an.
Argibide gehiago: http://www.sustatu.com/1160034472 eta http://www.ueu.org/courses/one?id=282&scope=public

2006 azaroa 3Herri Hizkeraren I. Jardunaldiak Ondarroan
Augustin Zubikarai idazlearen omenezko Lore Jokoak egingo dituzte Ondarroan urtea amaitu bitartean. Horrez gain, Lore Jokoen egitarauarekin bat eginez, Herri Hizkeraren I. Jardunaldiak antolatu zituzten azaroaren 3rako. (www.argia.com)
Argibide gehiago: www.argia.com

2006 urriaren 2630+10 Mintegia: euskaraz garatutako praktika onak industrian
30+10 mintegia Makina Erreminta arloko enpresen erantzukizun soziala, euskara baliabideak eta praktika onak aurkeztuko zuen mintegia izan da. Industrian Euskararen presentzia areagotzen laguntzeko. Mintegia Urriaren 26an izan zen "Elgoibarko IMHan":
Argibide gehiago: http://www.sustatu.com/1160389320 eta http://www.imh.es/Albisteak/1159900424

2006 urriaren 7Euskararenjatorria.eu gunea eta Biltzarra
30+10 mintegia Makina Erreminta arloko enpresen erantzukizun soziala, euskara baliabideak eta praktika onak aurkeztuko zuen mintegia izan da. Industrian Euskararen presentzia areagotzen laguntzeko. Mintegia Urriaren 26an izan zen "Elgoibarko IMHan":
Argibide gehiago: http://www.sustatu.com/1159346459

2006 irailaren 2715 urte enpresetan, 15 urte euskara-planetan
Elhuyar Aholkularitzak 15 urte bete ditu enpresetan euskara planak garatzen. Urteurrena ospatzeko jardunaldia antolatu zituen 2006-9-27an Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan. Jardunaldiak lau atal nagusi izan zituen.
Argibide gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1161079507

 

EKIMENAK ETA KANPAINAK:

EEPren Hizkuntza Politika aitzinproiektua
Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) Hizkuntza Politika aitzinproiektua aurkeztu du 2006ko urrian. «Hiztun osoak helburu, haur eta gazteak lehentasun» goiburuarekin, hamaika erronka nagusi biltzen dira bertan. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1161696493

Euskara beharrean
Donostiako Miramon Parke Teknologikoan, lantokietan euskararen presentzia eta erabilera indartzeko, Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta EUDELek elkarlanean abian jarri duten *LanHitz* ekimena aurkeztu da. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158762381

Euskararentzat orpoz orpo lanean
Eusko Jaurlaritzak eta ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek euskara alor sozioekonomikoan txertatzea adostu dute. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158855340

Enpresetan euskara planak garatzeko zentroa
Lan-munduan ere euskararen erabilera sustatzeko tresna berria aurkeztuko dute gaur 2006-09-22an Azpeitiko udaletxean Azpeitiko Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskaltzaindiak eta Adegi Gipuzkoako Enpresaburuen Elkarteak: Elegune. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1158907585

Euskararen erabileraren kalitate-ziurtagiria esparru sozio-laboralerako
Kalitatea eta euskara lotzen dituen ziurtagiri publikoa izango da lehen aldiz Euskal Autonomia Erkidegoan esparru soziolaboralerako. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1159790697

Euskararen administrazioa helburu
Administrazioan euskarak izan behar duen presentziari bultzada emateko eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak abian duen Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde autonomo guztietan euskararen erabilera planak sustatzeko egitasmoaren baitan, berau aplikatu behar dutenei zuzendutako lan bilera antolatu dute 2006-10-11n Eusko Jaurlaritzaren Gasteiz, Bilbo eta Donostiako egoitzetan. Saioan Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak parte hartu zuen, eta horrekin batera, Miren Azkarate, Kulturako sailburua; Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea; eta Zelai Nikolas, Tiraka (langile euskaltzaleen elkartea) taldeko kidea. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1160582675

Elebide: hizkuntza eskubideak bermatzeko bidea
Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko ELEBIDE zerbitzu publikoa jarri du abian Eusko Jaurlaritzak. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1161081651

Elebakarrak kutsatu nahi dituen birusa
Oso kutsakorra izan nahi duen birus berri bat azaldu da gurean. *Ukan* izena jarri diote eta, bestelako birusak ez bezala, asmo onekin dator: euskararen aldeko jarrera sustatuz, lkarbizitza hobetzea du helburu. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1163520799

Euskararen Nazioarteko Egunak bere kanta eta saria
Eusko Ikaskuntzak aurten ere ekimen bereziak prestatu eta martxan jarri ditu abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan. Iaz bezala, teknologia berrietaz baliatu nahi izan dute euskararen aldeko mezua barreiatzeko. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1163773868

Euskararen autobusa martxan
D-bus Donostiako Tranbia Konpainiak autobus gidarientzako liburuxka kaleratu du Emun Koop. Elk.-ren laguntzaz. Bereziki euskaraz ez dakiten gidariei zuzendutako materiala da, bezeroekiko harremanetan erabil ditzaketen hitz eta esamoldeak biltzen dituena, eta gidari beraiek osatu dute.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1164022653

IKERKETAK ETA AZTERKETA LANAK:

Euskarazko unibertsitate liburuen gordailua Euskararen Etxean
1990etik gaur arte argitaratu diren euskarazko unibertsitate liburu guztien bilduma Bilboko Euskararen Etxearen egoitzan aurkituko dugu aurrerantzean, Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak (EIRE) eta Euskararen Etxeak berak sinatu duten akordioari esker. Interneten ere aurki genezake liburuen katalogoa. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1161246269

 

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

 

BAT soziolinguistika aldizkaria

Hurrengo zenbakia (61): Dosierra: - - Unibertsitate mailako soziolinguistikaren irakaskuntza eta ikerkuntza-lerroak

Azken zenbakia (60): Dosierra: - Unibertsate aureko hizkuntza ereduen balorazioa eta proposamenak

  • Hizkuntza ereduen diseinuaz: sorrera, bilakaera eta emaitzak Ibon Olaziregi
  • Hizkuntza ereduak aurrera begira Erramun Osa
  • “Irakaskuntza euskalduntzeko proposamen”etik zati batzuk Tasio Erkizia, Mikel Lakasta, Jon Urrosolo
  • IRITZIAK: ereduen egoeraren balorazioa + gerorako iritziak-asmoak-nahiak- Xabier Garagorri, Teresa Ruiz, Sindikatuak: Javier Nogales (CCOO), Pedro J.Macho (STEE-EILAS), Partidu politikoak: Aralar, EA
  • Ikerketak: - Felix Etxeberria, - Janire Luque eta Maria-Jose Azurmendi, - Jon Aizpurua, -Agurtzane Elordui
  • - Nafarroa Garaian: Unibertsitate aurreko hezkuntzako hizkuntza ereduen balorazioa eta proposamenak Pakita Zabaleta
  • - Iparraldean: Euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren eskaintzaren egoera Ipar Euskal Herrian. Euskararen Erakunde Publikoa

    Harremanetarako: kluster@soziolinguistika.org

    Hausnarketa estrategikoa Soziolinguistika Klusterrean
    Irailetik azaroa bitartean, Soziolinguistika Klusterrak hausnarketa estrategikoa burutzen ari da. Helburu nagusia 2007-2009rako egitasmo estrategikoa definitzea da eta horretarako eztabaidak bi atal nagusi ditu. Batetik diagnostikoa egitea eta bestetik etorkizuneko definizioak. Hausnarketa estrategikoa egiteko partaidetza zabala bultzatu nahi du Soziolinguistika Klusterrak. Horretarako bazkide guztiei SKko webgunean sartzeko pasahitza eman zaie eta bi lan topaketa antolatu dira 2006ko urriaren 19an lehenengo eta azaroaren 16an bigarena.
     

    Euskal Herriko Kale Erabileraren neurketa orokorraren behaketa lana burutu da
    Urrian zehar Euskal Herriko Kale Erabileraren neurketa orokorraren behaketa lana burutu da. Eskerrik asko behaketa lanetan lagundu duzuen guztioi, datuak datoren urtearen lehenengo seihilekoan izango ditugu eskura.
     

    Bizitasun soziolinguistikoa eta sormen kulturala Frantziako hizkuntzetan XX. eta XXI. mendeetan: erabilpenak eta irudikapenak.
    2006ko abenduaren 8an eta 9an Frantziako Montpellierreko unibertsitatean Frantziako hizkuntzei buruzko mintegiak antolatuko dira. Mintegietan jorratuko den gaia “Bizitasun soziolinguistikoa eta sormen kulturala Frantziako hizkuntzetan XX. eta XXI. mendeetan: erabilpenak eta irudikapenak” da. Soziolinguistika Klusterra bertan izango da saio bat emanez

    Argibide gehiago: http://www.euskara.euskadi.net/r59-3693/eu/contenidos/evento/agend12_1_montpellier_06_10/eu_montpell/agend12_1_montpellier_06_10.html

    Gaztea izan eta euskara ahoan
    Bizkaiko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzu batzuek UEUren laguntzaz, “Gazteak eta euskara” gaiari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten Getxon azaroaren 8an eta 9an. Soziolinguistika Klusterrak jardunaldietan parte hartu du mahai-inguru bat zuzenduz.

    Argibide gehiago: http://www.sustatu.com/1160034472

    "Ikasle guztiak euskaldundu: nola?"
    Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Ikasle guztiak euskaldundu: nola? jardunaldiak antolatu ditu azaroaren 23 eta 24rako Donostian. Jardunaldietan hezkuntza arloan lan egiten duten hainbat adituk parte hartuko dute. Gaur egungo hezkuntza sistemak zergatik ez duen euskalduntzen eta ikasleak nola euskaldundu litezkeen aztertuko dute. Soziolinguistika Klusterra parte hartuko du azaroaren 23ko mahai-inguruan parte hartuz. (www.argia.com)

    EEPren Hizkuntza Politika aitzinproiektua
    Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) Hizkuntza Politika aitzinproiektua aurkeztu du 2006ko urrian. «Hiztun osoak helburu, haur eta gazteak lehentasun» goiburuarekin, hamaika erronka nagusi biltzen dira bertan. Soziolinguistika KLusterrak Euskararen Erakunde Publikoaren hizkuntza proiektuan parte hartzen du aholkularitza lan bat eginez eta hainbat lantaldetan parte hartuz.

    Argibide gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1161696493

    BAT soziolinguistika aldizkaria Euskonews-en
    BAT soziolinguistika aldizkariari buruzko artikulu bat kaleratu du Euskonews&Mediak. Bertan Bat aldizkariaren aurkezpena egiten da eta aldizkari soziolinguistiko honen historia aurkezten da.

    Argibide gehiago: http://www.euskonews.com/0369zbk/gaia36901eu.html

     

    ARGITALPENAK:

    Ray-k eta Willughby-k egindako bizkaierazko hiztegitxoaren argitalpena
    John Ray eta Francis Willughby naturalista ingelesek 1663-1664 urteetan Europan zehar egin zuten bidaian Euskal Herrian entzun zituzten bizkaierazko hitzak osatzen dute hiztegitxoa. 391 sarrera ditu eta latina-proventzera-gaztelania-arabiera-euskara hurrenkera du. Transactions of the Philological Society aldizkari espezializatuaren azken zenbakian argitaratu duten A new early source of basque: The Willughby glossary of 1664 artikuluan euskal hitz zerrenda horren edizio diplomatikoa eta azterketa egin dute Larry Trask zenak eta Richard Coatesek. Traskek eta Coatesek Nottinghamgo Unibertsitateko Middleton Collection bildumatik jaso dute hiztegiaren eskuizkribua.
    Informazio gehiago: http://www.argia.com

    Multilingualism in European bilingual contexts
    Egileak: David Lasagabaster, Angel Huguet.
    Argitaratzailea: Multillingual Matters, 2006.
    Ingelesez argitaratutako lan honetan eleaniztasuna Europako hainbat egoera elebitan aurkezten da. Euskal Herriko egoera aztertzen du bertan David Lasagabasterrek.
    Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?K=510000001283854&cat=1000&sort=sort_date/d,isbn&ds=Sociolinguistics&m=4&dc=256

    Linguistic landscape
    Egilea: Durk Gorter
    Argitaratzailea: Multillingual Matters, 2006.
    Ingelesez argitaratutako lan honetan munduko hainbat herriko eta hiriko paisaia linguistikoa aztertzen da. Bertan Euskal Herriko egoera aztertuta dago.
    Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?K=510000001214816&cat=1000&sort=sort_date/d,isbn&ds=Sociolinguistics&m=8&dc=256

     

    BESTELAKOAK

    Eskualde bakoitzak bere euskarazko telebista
    *Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea*k atzo (2006-9-19) eman zuen ezagutzera Bilbon datorren urteetan gauzatuko den egitasmoa; eskualdez eskualde euskarazko telebistak sortzeko egitasmoa, alegia. (www.erabili.com)
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158675329

    Elhuyarrek 15 urte euskara planetan
    Elhuyar Aholkularitzak 15 urte daramatza enpresetan euskara planak ezartzen. Lehenengoa 1991ko irailean diseinatu zuen Elay Taldearentzat. 15. urteurrena baliatu dute irailaren 27an jardunaldiak antolatzeko. Helburua, orain arte egindakoa kontuan hartuta, erronkak definitu eta horretarako gakoak zehaztea izan da. Bide batez, euskara planetan aritu diren enpresa eta erakundeei egindako lana aitortu nahi izan diete eta oraindik ahalegin horretan urratsik eman ez dutenak animatu nahi dituzte. Donostiako Miramon Parke teknologikoan izan den jardunaldian, hainbat ekimenen artean, mahai-ingurua izan da. Partehartzaileak honakoak: Jesus Alberdi (Elkargi), Itziar Lopategi (LAB), Xabier Mendiguren (Kontseilua) eta Patxi Baztarrika (HPS). (www.argia.com)
    Argibide gehiago: http://www.argia.com

    40.000 ikasle baino gehiago euskaltegietan
    Ikasleen ezaugarriei dagokionez, batez beste 34 urtekoa da euskaltegietako ikaslea. Ikasleen guztien artetik, emakumeak %69 dira, eta gizonezkoak %31. (www.erabili.com)
    Argibide gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1159443632

    Eleaniztasunari buruzko Europako goi mailako lantaldearen lehen bilera
    Europako Batzordeak eratu berri duen Eleaniztasunari buruzko goi mailako lantaldeak 2006ko urriaren 3an egin du bere lehen bilkura ofiziala. Batasuneko herrialdeetan eleaniztasuna sustatzearen alde lan egingo du Hezkuntza, Trebakuntza, Kultura eta Eleaniztasun komisarioa aholkatzeko sortu den lantalde berriak.
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1159785681

    Eudelek euskara zerbitzu berria izango du
    Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) euskara zerbitzu berria jarriko du martxan laster, udalen lana koordinatzeko eta udalerrietan euskararen erabilera sustatzeko plan orokorrak bultzatzeko, Eudeleko iturriek prentsa-ohar bidez iragarri dutenez. (www.bizkaie.biz)
    Informazio gehiago: http://www.bizkaie.biz

    XIII. CAF-Elhuyar sariak
    Hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezia bat banatuko dira aurtengo lehiaketan. Sarietara lanak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaitzen da.
    Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1161690355

    12 urteko gazteen euskara ebaluatu
    12 urteko ikasleak euskara azterketa egiten ari dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eskariz, Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak euskara azterketak egiten ari dira. Urrian hasitako lanak azaroan bukatutzat eman ditu ebaluazioa aplikatzearen ardura hartu duen Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak. Euskararen ebaluazioa egiteko erabilitako metodologia 2004ko azaro-abenduan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin erabilitako berbera da, alegia, Europako Kontseiluko Hizkuntzen Erreferentzi Markoaren irizpideak jarraitu dituzte orain ere. 2004koan B2 mailaren araberako ebaluazioa egin zieten ikasleei eta orain B1 maila ezarri diete 12 urtekoei. Ebaluazioaren emaitzak, gutxienez 2007ko martxoa arte ez dira izango. Hezkuntza Sailak iragarria du hizkuntz-ereduen sistema aldatzeko proposamena 2007ko lehen hilabeteetan egingo duela. (www.argia.com)
    Informazio gehiago: http://www.argia.com

    Berripapera berritua
    1992. urteaz geroztik argitaratzen du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Berripapera. 174. zenbakia itxuraz zein edukiz berrituta kaleratu du. Euskalgintzako berriak zabaltzeko euskarri asko dagoela-eta, Berripapera HPS ren informazioa hedatzeko erabiltzea erabaki dute, beti ere gaiak sakon landuz. Zenbaki berrituak Elebideri buruzko informazioa dakar eta baita Igone Etxeberria Euskara Sustatzeko zuzendariari Berripapera berriari buruz egindako elkarrizketa ere. (www.argia.com).
    Informazio gehiago: http://www.argia.com

    Ameriketako euskara ikastaroak sendotzen eta hedatzen
    Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Lorea Bilbao Nazioarteko Unibertsitateetako euskara lektoregoen zuzendari arduraduna bisitaldian ibili dira Ameriketan, Uruguay, Txile, Argentina eta Mexikoko unibertsitate nagusietan eskaintzen diren euskara eta euskal kulturaren ikastaroak berritu eta sendotzeko.(www.erabili.com)
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1162481603

    Ezetz asmatu!
    Urtxintxa Eskolak lehenengo igarkizun lehiaketa antolatu du. Lehiaketa azaroak 13an zabaldu zen eta 12 urte arteko haurrei zuzendua da. (www.erabili.com)
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1163429522

    20 urteko lanaren emaitzak toponimian
    Arabako 30.000 toponimotik gora berrikusi ditu Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Guztiak, azken 20 urteotan egindako gainerako lanen emaitzak bezala, bere webguneko datu-basean kontsulta daitezke.
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1163692957

    Eusko Jaurlaritza / Kultura saila
    Gipuzkoako Foru Aldundia
    Soziolinguistikaz Berripapera Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako egitasmoa da