Soziolinguistikaz berripaperaren 10. zenbakia / 2006ko iraila

Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen

AGENDA

2006 iraila 9-21 Hizkuntzari eta Gizarteari buruzko Nazioarteko III. Biltzarra
2006ko irailaren 9tik 21era Hizkuntzari eta gizarteari buruzko nazioarteko III. biltzarra burutuko da Castelló-ko Jaume I. Unibertsitatean.

Argibide gehiago: www.iiicongresolenguaysociedad.uji.es

2006 urria 19-21 Hizkuntzaren transmisioari buruzko ikerketaren ikuspegiak
Hizkuntzalaritza aplikatuak zer ekarpen egin diezaiokeen zientziaren eta gizartearen arteko elkarrizketari izango da aztertuko den gaia Suitzako Winterthurreko unibertsitatean. Mintegiak 2006ko urriaren 19tik 21era burutuko dira.
Argibide gehiago: http://www.euskara.euskadi.net/r59-3693/eu/contenidos/evento/agend10_4_winterthur_06_08/eu_winterth/agend10_4_winterthur_06_08.html

 

2006 azaroa 8-10 Hizkuntzei eta kulturei buruzko II. Nazioarteko mintegiak
2006ko azaroaren 8tik 10era Hizkuntzei eta kulturei buruzko II. Nazioarteko mintegiak antolatuko dituzte Granadako Unibertsitatean. Bertan hizkuntza eta integrazio soziokulturala izango da aztertuko den gai nagusia.
Argibideak: http://ashda.ugr.es

 

2006 abendua 8-9 Frantziako hizkuntzen bizindar soziolinguistikoa eta sorkuntza kulturala
2006ko abenduaren 8tik 9ra Frantziako hizkuntzen bizindar soziolinguistikoa eta sorkuntza kulturala-ri buruzko mintegiak burutuko dira Montpellierreko Paul Valéry Unibertsitatean, Collectif Histoire Sociale des Langues de France, ARSER-DIPRALANG eta REDOC-ek antolatuta.
Argibide gehiago: http://recherche.univ-montp3.fr/dipralang/index.php?option=com_content&task=view&id=75&Itemid=47l

 

EKIMENAK ETA KANPAINAK:

Enpresaburuek euskara enpresetan txertatuko dute
Eusko Jaurlaritzak eta CONFEBASK, ADEGI, CEBEK eta SEA enpresaburuen elkarteek enpresa alorrean euskararen erabilera biziberritzeko hitzarmen markoa izenpetu eta aurkeztu dute. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1157548168

Euskalduntze Alfabetatzea
Familia euskaldunetan egonaldiak egiten dituzten ikasleen erdiak Bilbo inguruko gazteak dira Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eman dituen datuen arabera, Egonaldiak familia euskaldunetan programan parte hartzen duten ikasleen erdiak Bilbo inguruko 19 eta 23 urte bitarteko gazteak dira. Gehienak unibertsitate ikasketak amaitzear edo amaitu berri dituzten Bilboko neska gazteak dira. Aurtengo egonaldietan 29 familiek hartu dute parte. Gehienak gipuzkoarrak (%60) eta nafarrak (%20) izan dira. Ikasle gehienak aldiz, bizkaitarrak eta arabarrak dira. (www.argia.com)
Informazio gehiago: http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2006/08/24/sociedad/euskadi/d24eus14.287964.php

Euskara munduratzeko Institutua
Eusko Jaurlaritzak Etxepare Euskal Institutua, euskara eta euskal kultura munduratzea xede duen erakundea, sortu eta garatzeko lege egitasmoa onartu du. Orain Legebiltzarrean landu eta onartu beharko da legea eta, ondo bidean, 2007ko udarako abian izango litzateke euskal kulturaren kanpo zabalpenerako tresna izango den erakunde berria. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1157451331

Osakidetza eta euskara
Osakidetzako langileentzat euskara ikasteko Osatuz programa aurkeztu dute. Programa horren barruan irratsaioak, aldizkaria eta web orria izango dira. Irratsaioak Euskadi Irratiko Faktoria saioan emango dituzte. Osatuz izeneko aldizkaria hilean behin argitaratuko da eta web orrian, aurreko materialaz gain, autoikaskuntzarako aukera izango da. Emandako datuen arabera, egun Osakidetzako 28.000 langileetatik %13k dute egiaztatuta hizkuntz eskakizunen bat. Bestalde, 2008. urterako Eusko Jaurlaritzak osasun alorreko 4.000 lanpostu esleitzeko egin nahi duen Lan Eskaintza Publikoan, lanpostuen %18-20 inguruk izango dute euskara jakiteko derrigortasuna, Osasun sailburuaren esanetan. (www.argia.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158567327

IKERKETAK ETA AZTERKETA LANAK:

Zubereraren azterketa akustikoa
Céline Mounolek zubereraren azterketa akustikoa egin du. Ikerketaren nondik-norakoak eta ondorioak euskonews-eko weborrian aurkitu ditzakegu.
Informazio gehiago: http://www.euskonews.com/0359zbk/gaia35902fr.html

Euskararen erabilera murriztu egin da EAEko auzitegietan
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak egin berri duen inkesta baten arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan diharduten epaileetatik ia %40k euskara noiz edo noiz oztopo izan dela baieztatu dute. El País egunkariak ezagutaraziko datuen arabera, "euskara da -katalanaren eta valentzieraren azpitik- epaileek gutxien ezagutzen duten hizkuntza. Egunkari horrek, bestalde, EAEko Auzitegi Nagusiak euskararen erabileraren inguruan kaleratutako memoriak ditu gaur hizpide. Jasotako datuen arabera, EAEko auzitegietan, itzulpengintza zerbitzuen idatzizko eta ahozko esku-hartzeak jaitsi egin dira. 2000. urtean 2.943 zerbitzu eskaini zituzten eta iaz, 1.252. (www.argia.com)
Informazio gehiago: http://www.elpais.es/articulo/pais/vasco/uso/euskera/tribunales/vascos/ha/retrocedido/ultimos/anos/elpepiautpvs/20060801elpvas_2/Tes/ edo http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1157378464

Atzerritar etorkinen hizkuntz eta kultur integraziorako bideak
Hizkune webgunean kaleratutako artikuluan, atzerritar etorkinen kultur eta hizkuntza integrazioak EAEn dituen zailtasun eta oztopo batzuk aipatzen dira. Immigrazioak eta euskarak EAEko lurraldean duten banaketa espazialari arreta berezia eskaintzen zaio eta neurri handi batean gizarte integrazioari kultur integrazioari baino garrantzi gehiago ematen zaio, lehenengoa arrakastatsua bada, bigarrena berez sortzen joango delako. (HIZKUNEA)
Informazio gehiago: http://www.euskara.euskadi.net/r59-3693/eu/contenidos/informacion/artik9_1_integrazioa_06_07/eu_integraz/artik9_1_integrazioa_06_07.html

'Etorkinak Getxon' DVDa kaleratu dute
Getxoko Udalak 'Etorkinak Getxon' izeneko DVDa kaleratu du, Inmigrazio eta Euskara Zerbitzuek elkarlanean etorkinekin orain arte aurrera eramendako esperientzien berri emateko eta aldi berean etorkinak eta euskara lotzeko. (www.bizkaie.biz)
Informazio gehiago: http://www.bizkaie.biz/orokorra.php?atala=2&id=549&sec=24

Hiznet-eko ikasleen lanak sarean
Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduatu ondoko 04-05 ikasturteko hainbat ikasleren, ikerketa lanak Hizneteko webgunean zintzilikatu dira.
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1157711055 edo http://hiznet.asmoz.org/index.php?option=com_content&task=view&id=33&Itemid=46

 

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

 

BAT soziolinguistika aldizkaria

Hurrengo zenbakia (60): Dosierra: - Unibertsitate aurreko hezkuntza ereduen balorazioa eta proposamenak

Azken zenbakia (59): Dosierra: Euskararen egoera Ipar Euskal Herrian

  • Euskararen egoeraz Iparraldean: zenbait gogoeta sarrera gisa Jean-Baptiste Coyos
  • Euskararen Erakunde Publikoa. Hizkuntza politika bat egituratzen Ipar Euskal Herrian Titto Betbeder
  • Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak 16 udaberri ditu... Pantxoa Etxegoien
  • Hizkuntza eta nortasuna Ipar Euskal Herrian Erramun Baxok
  • Bereizkeria berdintasunaren izenean Paul Bilbao
  • Euskararen eta euskarazko irakaskuntza Zuberoan, Nafarroa Beheran, eta Lapurdin Aitor Sarasua
  • Irakaskuntza elebiduna BABen: eskaintza eta eskaeraren arteko tartea Eguzki Urteaga
  • Euskara Iparraldeko Komunikabideetan Luzien Etxezarreta
  • Euskararen inguruko gizarte mugimenduak eta Euskal Konfederazioaz Aitor Renteria
  • Adierazpen kulturaletan (musika, edo bereziki antzerkia, pastoralak, etab.) euskararen presentzia Jean Louis Davant

    Harremanetarako: kluster@soziolinguistika.org

    ERALAN proiektuaren II. topaketak
    Soziolinguistika Klusterrak, Ezagutzaren Clusterrarekin elkarlanean, ERALAN ikerketa proiektuaren baitan bi lan-topaketa antolatu ditu: Lehena, "Eraldaketaren Kudeaketa Organizazioetan eta Hizkuntza Eraldaketa", martxoaren 16an izan zena eta, oraingoa, "Hizkuntzaren erabileran eragiteko esperientziak" izenburupean heldu dena. Durangoko Landako guneko Elkartegia eraikinean izango da, urriaren 5ean. Helburu nagusia izenburuak berak dakarrena: Hizkuntza erabileran eragiteko baliagarri izan diren esperientziak bildu eta horien berri ematea, egitasmo berriak bultzatzeko akuilu izan daitezen.
     

    Pasahitza Soziolinguistika Klusterreko webgunearen atal pribatuetan sartzeko
    Irailetik azaroa bitartean, Soziolinguistika Klusterrak hausnarketa estrategikoa burutuko du. Helburu nagusia 2007-2009rako egitasmo estrategikoa definitzea izango da eta horretarako eztabaidak bi atal nagusi izango ditu. Batetik diagnostikoa egitea eta bestetik etorkizuneko definizioak. Hausnarketa estrategikoa egiteko partaidetza zabala bultzatu nahi du Soziolinguistika Klusterrak. Horretarako Soziolinguistika Klusterreko webgunearen atal pribatuetan sartzeko pasahitza bidali zaie bazkide guztiei.
     

    Euskal Herriko Kale Erabileraren neurketa orokorra abian da
    EHko V. Kale Erabileraren neurketarako prestakuntza abian da. Lehen urratsa proiektu honen finantzazioa osatzea izan da eta horretarako udalei herrian neurketa berezia egin edo proiekturako dirulaguntza eskaintzeko aukeren berri eman diegu. Laister neurtzaileei zuzendutako prestakuntza saioak emango dira EHko hiriburu nagusietan.

     

    ARGITALPENAK:

    Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza
    Xamarrek euskararen inguruko lan berria kaleratu du. Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza izenburua jarri dio Xamarrek argitaratu berri duen liburuari. Pamiela argitaletxearekin kaleratu du liburua eta Zenbat Gara elkartearen babesa izan du. Liburuak euskararen historia egitea du helburu eta horretarako, egileak, hainbat atal errepikatu ditu epez epe, hasi Historiaurretik eta 1975/2006a arte. Garai bakoitzeko kokapen historiko, ekonomiko eta kulturala egin du egileak. Ondoren dator euskarak epe aldi horretan emandakoa. Euskarari buruz bertan idatzitakoak eta kanpotarrek euskarari buruz esandakoak ere bildu ditu Xamarrek. (www.argia.com)
    Informazio gehiago: http://www.pamiela.org/

    Language Planning and Policy in Europe
    Egileak: Richard B. Baldauf, Robert B. Kaplan.
    Argitaratzailea: Multillingual Matters, 2006.
    Ingelesez argitaratutako lan honetan Europako hizkuntza politikak eta plangintzak aztertzen dira.
    Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?K=900000000228396&cat=1000&sort=sort_date/d,isbn&ds=Sociolinguistics&m=3&dc=254

    Imagining Multilingual Schools
    Egileak: Ofelia Garcia, Tove Skutnabb-Kangas
    Argitaratzailea: Multillingual Matters, 2006.
    Ingelesez argitaratutako lan honetan hezkuntza eleanitzaren inguruko gogoetak aurkezten dira
    Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?isb=1853598941&TAG=&CID=

     

    BESTELAKOAK

    Ipar eta Hego Euskal Herriko erakundeen arteko lankidetza
    Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publiko erakundeak euskara eta hizkuntza politika gaietarako lankidetza bidea aztertzeko eta sakontzeko bilera egin dute Donostian 2006-09-13an.(www.erabili.com)
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158249796 eta http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1158251144

    Nafaroako Gobernua eta Komunikabideak
    Nafarroako Gobernuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendaritzak 250.000 euro banatuko ditu aurten hedabideetan euskara sustatzeko. 162.500 euro euskarazko hedabideentzako izango dira, 86.250 gaztelaniazkoentzako eta 1.250 prestakuntza programetarako. Laguntza horiek jaso ahal izateko hedabideek Nafarroan izan behar dute egoitza, nafar jendearentzako idatzi behar dute, Nafarroan argitaratu behar dira eta euren zabaltze eremu nagusiak ere Nafarroa izan behar du. Irratiei dagokienez, emisio kontzesioa izatea edo izapidean izatea derrigorrezkoa da. Hala, beste behin, deialditik kanpo geratuko litzateke Euskalerria Irratia. Hala ere, Mikel Bujanda irratiko zuzendariak azaldu duenez diru laguntza jasotzeko eskaera egingo dute, Europako Kontseiluko adituek udazkenean egindako txostenaz lagunduta. (www.argia.com)
    Argibide gehiago: http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?2053&28093

    Ikasturte honetan 1.800 haurrek ikasiko dute euskaraz Ipar Euskal Herrian
    Euskaraz ikasteko eskaera handituz doan arren Parisek diru baliabide urri ematen dituela salatu du berriz ere Seaskak. Baigorrin (Nafarroa Beherea) beste ikastola bat zabaldu du elkarteak, 12 haurrekin; Iparraldeko hogeita bosgarrena da. (www.berria.info)
    Argibide gehiago: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2006-08-30&orria=002&kont=004

    Euskalduntze Alfabetatzea
    Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak 2006-2007 ikasturterako helduen euskalduntze eta alfabetatze sektorerako diru laguntzak onartu ditu. 26.317.300 euro banatuko ditu Jaurlaritzak euskaltegi pribatu homologatu eta HABE ren euskaltegien artean. Euskaltegi pribatu homologatuek 16.410.000 euro jasoko dituzte, aurreko ikasturtean baino %20 gehiago. HABE ren euskaltegiek aldiz, 9.712.000 euroko laguntza izango dute. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik kanpo eskaintzen diren euskara ikastaroentzat 195.300 euroko diru laguntza onartu du Jaurlaritzak. Ikastaro horiek euskaltegi pribatuen atalean sartzen ziren orain arte. Matrikulazio datuei dagokienez, 2005-2006 ikasturtean 40.000 lagun aritu ziren euskara ikasten edo hobetzen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko euskaltegietan. 11.000 ikaslek euskaltegi publikoetan jardun zuten eta 28.900 ikaslek euskaltegi pribatu homologatuetan. (www.argia.com)
    Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea.php?id=25354#

    OpenTrad: itzulpen automatiko librea
    Joan den maiatzean (2006-5-30) aurkeztu zituzten Bartzelonan *OpenTrad* itzultzaile automatikoaren proiektuaren emaitzak. Lau unibertsitateren eta hainbat enpresen arteko elkarlanaren emaitza da proiektu hau. Tartean daude Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) IXA taldeko kideak.
    Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1157962226

    Euskararen planoa
    Kontseiluak, Zarauzko euskalgintzarekin eta Udalarekin elkarlanean, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Zarauzko enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak plano batean bildu ditu. Planoak, herriko autobus geltokietako markesinetan jarri dituzte.
    Informazio gehiago: http://www.kontseilua.org/zerberri.cfm?hizkuntza=0&atala=berria_erakutsi&id=418

    Eusko Jaurlaritza / Kultura saila
    Gipuzkoako Foru Aldundia
    Soziolinguistikaz Berripapera Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako egitasmoa da