Egin bazkide

 

Bazkide egitearen abantailak:

  1. Esparru teorikoa edota aplikatua lantzen duten eragileekin elkarlanean aritzeko aukera izatea.
  2. Soziolinguistika klusterraren inguruan bildutako erakunde eta aditu sareaz baliatzeko aukera izatea.
  3. Soziolinguistika klusterraren bidez, norberak bere kabuz landu ezingo lituzkeen proiektuak lantzea eta horien garapenean parte hartzea.
  4. Soziolinguistikaren inguruko informazio eta formazio gaurkotua jasotzea.
  5. Eragileak egituratuta egotetik sor daitekeen emaitzak jasotzea.
  6. Soziolinguistika ezagutzaren garapenaren bidetik, erakundea bera lantzen ari den euskararen berreskurapen prozesua eraginkortzea.
  7. Klusterrak garatzen dituen proiektu zehatzetan parte hartzeko aukera.
  8. Klusterreko (erakundeari buruzkoa) informazio zuzena jasoko dute.
  9. Klusterrak antolatutako ekitaldi publikoetan (proiektuekin lotutako jardunaldi teknikoak, ehuko udako ikastaroak, soziolinguistika jardunaldiak...) izena emateko lehentasuna izango dute.
  10. Prezio bereziak izango dituzte soziolinguistika klusterrak argitaratutako liburu eta bestelako materiala erosteko.

 

Kuotak:

URTEKO KUOTA
Norbanakoa 72 €
Erakundea 1700 €

 

EGIN BAZKIDE!