Antolaketa

Antolaketa eredua

Kluster baten funtzioa da kooperazio-egiturak antolatuz ezagutzaren hedapenari bide egitea eta berrikuntza sustatzea, horrek guztiak dagokion sektorearen garapenari positiboki eragin diezaion. Klusterrek sinergiak sortzen dituzte, hau da, erakunde desberdinek euren kabuz aurrera atera ezingo lituzketen proiektuak bideragarri egin litezke.

Bazkideak

Soziolinguistika Klusterra Elkartea, esan bezala, askotariko eragilez osaturiko erakundea da. Erakundeak eta gizabanakoak dira Elkarteko bazkide:

Ohorezko bazkidea: Euskaltzaindia

Elhuyar Aholkularitza

Emun Kooperatiba Elkartea

Eusko Ikaskuntza

HUHEZI Koop. E.

Topagunea. Euskara Elkarteen Federazioa

Gipuzkoako Urtxintxa Eskola

ARTEZ Euskara Zerbitzua

Euskaraz Kooperatiba Elkartea (AEK)

Gipuzkoa Donostia Kutxa

Bermeoko Udala

AZTIKER Ikergunea

EHU-UPVko Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Saila

EHU-UPVko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila

EHU-UPVko Soziologia II saila

Hernaniko Udala. Euskara Zerbitzua

Sakanako Mankomunitatea

Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkartea (NETeLE)

Ebete elkartea

Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Gizarte Zientzien fakultatea

Erandioko Udala

BAI Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea

UEMA (Udal Euskaldunen Mankomunitatea).

Laboral Kutxa.

Zumaiako Udala

Errenteriako Udala

Donostiako Udala

ERABAKI-GUNEAK

Soziolinguistika Klusterrak bi organo nagusi ditu:

Batzar Orokorra

Bazkide guztiek dute Batzar Orokorraren erabakietan parte hartzeko eskubidea. Aurreko urteko balantzea onartu eta urteko egitasmoa eztabaidatzeaz gainera, zuzendaritzako kideak aukeratzen ditu.

Zuzendaritza Batzordea

Batzar Orokorrak izendatutako bazkideek osatzen dute. Hausnarketa estrategikoan eta urteko kudeaketa-planean ezarritako helburuak betetzen direla ziurtatzeko beharrezko erabakiak hartu eta egokitzapenak egitea da organo honen zeregin nagusia. Gaur egun ondorengoek osatzen dute:

  • Olatz Olaso (Emun) Lehendakaria
  • Maddi Etxeberria (Elhuyar Aholkularitza) Lehendakari-ordea
  • Nekane Arratibel (Mondragon Unibertsitatea - HUHEZI)
  • Maite Asensio (Urtxintxa)
  • Josune Etxaniz (Eusko Ikaskuntza)
  • Estiñe Astorkia (Artez)
  • Mertxe Mujika (AEK)
  • Jasone Mendizabal (Topagunea)
  • Imanol Larrea (Idazkaria)