Miguel Galiciak irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria
13
Miguel Galicia Lambarri filologo eta euskaltegiko irakasleak irabazi du 2019ko Hausnartu soziolinguistika saria euskara biziberritzeko plan eta proiektuen ebaluazioaren inguruko lanarekin. Bigarren saria Jon Fernandez kazetariarentzat izan da, Ondarroako nerabeen sare sozialetako hizkuntza-erabileraren azterketagatik. Hirugarren saria Xabier Madorranek jasoko du IKTek euskaran duten eraginari buruzko lanagatik. Sarien XII. edizioa da 2019koa eta Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu duten lehena. Sari-emate ekitaldia Txillardegiri gorazarren egiteko eta UPV-EHUren Donostiako Carlos Santamaria Zentroan Txillardegi Aretoa inauguratzeko baliatu da.