IMH: enpresen emaitzak hobetzeko, hizkuntzak nola kudeatu

Urr
7

[SUSTATU.com]

30+10 mintegia: 2009/10/22

Urriaren 22an, Elgoibarko IMHn, Makina-Erreminta Institutuan, goizez, 30+10
Mintegia burutuko da. Laugarren urtez jarraian, enpresen emaitzak hobetzeko,
hizkuntzak nola kudeatu azalduko diguten 15 proposamen aurkeztuko dira. Informazioa
eta inskripzioak hemen. ... Informazio
gehiago

KILOMETROAK 2009

Urr
5

[GARA] Kilometroak 2009

«Euskara da gure bidea», adierazi dute aspaldiko festarik jendetsuenetakoan
Kilometroa luzera-unitatea da; Kilometroak, aldiz, ikastolak sustatzeko festa,
euskalki guztiak batera aditzeko aukera, hainbeste jende kontent ikusita oilo-ipurdia
jartzea... Eguraldi bikaina eta giro bikainagoa lagun, jende olatu erraldoi
batek hartu zuen Zurriola eta txiki gelditu zen ibilbidea. «Euskara da gure
bidea», adierazi dute aspaldiko festarik jendetsuenetakoan Kilometroa luzera-unitatea
da; Kilometroak, aldiz, ikastolak sustatzeko festa, euskalki guztiak batera
aditzeko aukera, hainbeste jende kontent ikusita oilo-ipurdia jartzea... Eguraldi
bikaina eta giro bikainagoa lagun, jende olatu erraldoi batek hartu zuen Zurriola
eta txiki gelditu zen ibilbidea. ... [GARA]

Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekaren Katalogoa 'Bilgunea'-n kontsultagai

Urr
2

[Erabili.com]

Azkue Bibliotekaren katalogoa (ABK) Bilgunea izeneko biblioteka-katalogo kolektiboan
kontsulta daiteke. Hortaz, Euskaltzaindiaren webgunean ez ezik, orain Eusko
Jaurlaritzak kudeatutako Euskadiko Liburutegien Bilgunea zerbitzuan ere ikus
daiteke Akademiaren Bibliotekan dagoen argitalpen zerrenda.

Azkue Bibliotekaren katalogoan une honetan 60.000 erregistrotik gora daude,
gehienak liburuak, baina baita ere aldizkariak, mapak, partiturak edota baliabide
elektronikoak.... [Gehiago irakurri]

Bilblogari: Blogak, gazteak eta euskara

Urr
2

 

[ARGIA]
Euskara, gazteak eta teknologia berrien uztarketa sustatzea da Bilboko Udaleko
Euskara Sailak eta Nontzeberri atariak abian jarri duten iBiblogari
lehiaketaren helburua. Hiru atal izango ditu: blog pertsonalak, taldeko blogak
eta tematikoak. Atal bakoitzean Interneteko bitakora onena sarituko da. Euskararen
maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta originaltasuna baloratuko
ditu epaimahaiak. Azaroaren 30ean bukatuko da blogak aurkezteko epea. ... [Gehiago
iragurri]

Sare Soziala jarri dugu abian bulegoan

Ira
30

Urtea amaitu baino lehen publikoa egiteko asmoarekin, irailaren bigarren parte
honetan probak egiten hasi gara bulegoan SARE SOZIALAri behar
duen lekua emateko.

Aldaketa guztiak izaten dira deserosoak, baina behar duen egokitze-denboraren
ondoren lagungarri izango delako konfiantza baduakagu.

Deneon laguntza beharko dugu eta onuragarri izango da, erabilgarriagoa, parte-hartzaileagoa
eta modernoagoa izango delako.

Korrika 16. Tuteran

Mar
23

Kaixo adiskideok:

Jakinen duzuen bezala martxoaren 26an ostegunarekin Korrika abiatu eginen da Tuteratik. Eguerdian bazkaria izanen da bertan (zizka mizkak Herrerias kalean berean) eta ondotik ekitaldiak hasiko dira arratsaldeko 17:00etan ekitaldi nagusia izanen delarik.

Orriak