"Ahozko komunikazioa irakastea. Norabide bat ahozko hizkuntzaren argitan" liburua argitaratu da

Urr
8

2010etik 2014ra Tolosako ikastetxeetan egindako ikerketatik ateratako ondorioetan oinarritzen da liburu berria. Ikasgelan, ahozko hizkuntza irakatsi nahi duenari proposamena egiten zaio. Azalpen teorikoak, irakaste gomendioak eta ariketak tartekatzen dira. Josune Zabala da liburuaren egilea eta Olatz Bengoetxea koordinatzailea.

Hizkuntza Ekologiari buruzko saioa Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Tituluaren ikastaroan

Urr
3

Irailaren 21ean egin zen, Aretxabaleta campusean, Garabide elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 4. aldiz antolatutako Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Tituluaren aurkezpena. Belen Urangak formazio-egitarauaren lehen moduluaren ardura du eta hizkuntza-ekologiaren oinarrien inguruko saioa eskaini die parte hartzeileei urriaren 2an Aretxabaletan.

Natxo Sorolla ikerlariarekin elkarlan egunak

Uzt
19

Pasa den uztailaren 11tik 13ra Soziolinguistika Klusterrean izan da Natxo Sorolla doktorea, soziolinguistika katalanari buruzko ikertzailea. Aragoiko La Franja eskualdeko katalan hiztuna da eta interes berezia du pertsonen arteko harreman sareek hizkuntza gutxituen erabileran duten eraginean. Gai hau  lantzen du bereziki interneteko blogean: Xarxes socials i llengues. Esperientzia zabala du lurralde katalandunetan egin diren ikerketa soziolinguistikoetan eta hainbat unibertsitatetan dabil lanean.

Aurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldia Bilbon izango da azaroaren 6an

Uzt
2

Hizkuntzen bizitasun digitalaren gaia nabarmenduko da aurtengo egitarauan. Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen urteroko zita euskal soziolinguistikaren inguruan diharduten ikerlari, teknikari eta ekintzaileen topaketarako aukera izango da. Bilboko Udalaren eta EHUren laguntzarekin Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da.

Orriak