VI. Euskal Soziolinguistika jardunaldia. Arrue ikerketa

Ots
14

Soziolinguistika Klusterraren, Hezkuntza Sailaren eta ISEI-IVEIren arteko lankidetzari esker, 2011ko Ebaluazio Diagnostikoa proban EAEko ikasle guztien erabilera datuak jaso dira bi ikasmailetan (LMH4 eta DBH2). Datu horiek oinarri berri eta oso sendo bat eskaintzen digute, bai Hezkuntza arloko bilakaera aztertzeko eta baita EAEko hizkuntza errealitate orokorrari begira jartzeko ere.
 

"Agintea eta boterea: zenbait tresna kontzeptual" Eduardo Apodakaren hitzaldia.

Uzt
25

 

Uztailaren 2an Durangon Eralan3 proiektuaren I. Topaketa burutu zen. Proiektuan dabiltzan lantalde desberdinen informazio-trukerako eta formaziorako aukera eman zuten bertan aurrera eramandako lan-saioek. Hauen artean, proiektuan ez dabilen jendearen interesekoa izan daitekeen hitzaldia ere izan zen. Eduardo Apodaka irakasleak Agintea eta botereari buruz hitz egin zuen, soziolinguistikaren eremuan erabilgarri izan daitekzeen zenbait tresna kontzeptual argituz.

2011ko Euskal Herriko Hizkuntza Erabileraren Kale Neurketako datuak aurkeztu dira

Uzt
6

2011ko Euskal Herriko Hizkuntza Erabileraren Kale Neurketaren emaitzak aurkeztu dira, Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan. Kazetariekin egindako gosari-aurkezpenean ikerketaren Batzorde Zientifikoak eman ditu metodologia eta emaitzen gaineko azalpenak:

Batzordea aurkezpenean

 

  • Olatz Altuna. Soziolinguistika Klusterra
  • Xabier Isasi. EHUko irakaslea
  • Iñaki Iurrebaso. Soziologoa
  • Iñaki Martinez de Luna. EHUko irakaslea
  • Rosa Ramos. Berriozarko euskara teknikaria

Emaitzen txostena webgune honetan bertan eskuragarri dago euskaraz eta gaztelaniaz: www.soziolinguistika.org/kaleneurketa2011

Soziolinguistika Klusterrak VIII. Batzar Orokorra egin du

Eka
14

 


Bixente Zaraguetak, Aquariumeko presidenteak ongi etorria eman ondoren, Soziolinguistika Klusterrak, ekainaren 14an Donostiako Aquariumean egin du bere VIII. Batzar Orokorra. Batzar horretan parte hartu dute erakunde hauek: Emun Kooperatiba, Eusko Ikaskuntza, Topagunea, Artez Euskara Zerbitzua, Elhuyar Aholkularitza, AEK, Gipuzkoako Urtxintxa, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea eta Aztiker.
Estiñe Astorkia

 

Estatutuek Batzar Orokorrerako arautzen dituzten ohiko atal formalak aztertzeaz gain (aurreko urteko balorazioa, urteko plana eta aurrekontua, zuzendaritzaren osaketa…) Elkartearen estatutu berriak onartu eta Euskaltzaindia ohorezko bazkide izendatu da.

Gazteak eta euskara Gasteizen ikerketaren emaitzak

Eka
13
Emaitzen txosten osoa eta ikerketaren xehetasunak www.soziolinguistika.org/gasteizgazteak helbidean ikus daitezke.
Gasteizko gazteriaren profil soziolinguistikoan aldaketak eman dira eta ematen ari dira. Aldaketa horiek ulertu eta kontuan hartzen hastea, ezinbesteko zeregina da hizkuntza-plangintza egokia eta eraginkorra garatzeko. Abiatzeko unetik bi helbururi erantzun nahi izan dio 2011 eta 2012 artean egindako ikerketa honek:

"Soziolinguistika: kontzeptu nagusiak" ikastaroa UEUren uda ikastaroetan

Eka
11

<

UEU logoa

UEUren uda ikastaroen 2012ko eskaintzan "Soziolinguistika: kontzeptu nagusiak" ikastaroa antolatu du Soziolinguistika Klusterrak. Ikastaroa uztailaren 4 eta 5ean izango da Baionako Unibertsitatean. Arkaitz Zarraga izango da irakaslea eta soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptu, ideia, teoria eta gaiak begien aurrean jartzea izango du helburutzat. Euskararen sustapenean dabilen jendarte sektorearentzat formazio interesgarria izan daitekeela ikusten da, 2008an egindako formazio premien azterketan identifikatutako behar bati erantzuten baitio, besteak beste.

HIZNET graduondokoan izena emateko epea zabalik

Eka
4

hiznet

2012/2013 ikasturterako HIZNET hizkuntza-plangintza graduondokoan izena emateko epea zabaldu da.

Graduondokoaren helburu zehatzak honako hauek dira:
  • Soziolinguistikaren oinarrizko ezagutza eskaintzea.
  • Hizkuntz egoeraren berri zehatza jaso ahal izateko beharrezkoak diren metodologiez eta teknikez janztea.
  • Hizkuntz egoera hobeto ulertzeko eta normalkuntzarako bidean hartu beharreko estrategiak finkatzeko lagungarriak diren oinarri teorikoak eskaintzea.
  • Euskararen normalkuntzaren plangintzarako metodologiez eta lanabesez janztea.
  • Hizkuntza gutxituei teknologia berrien eskutik datozkien erronkak eta eskaintzen zaizkien aukera berriak ezagutzea.
  • Euskararen egoeraren berri zehatza eskaintzea, eta baita Euskal Herriko gizarteak hizkuntzekiko eskaintzen dituen baldintzenak ere.

Graduondokoaren ezaugarri zehatzak eta izen-emateari buruzko informazioa http://hiznet.asmoz.org webgunean topa liteke.

Orriak