ARRUE proiektua

 

Arrue Proiektuaren aztergai nagusia ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabilerak dira. Ikerketa honetan, EAEko ikasleek euskara, gaztelania eta beste hizkuntzak eskolan zenbat erabiltzen dituzten aztertzen dugu, eta horrekin batera, erabilera horiek –bereziki euskararena– zerk errazten edo zailtzen duen ikertzen da aldagaien analisi estatistikoen bidez.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Soziolinguistika Klusterraren artean lankidetzan garatzen den proiektua da, ISEI-IVEIren zuzeneko partaidetzarekin.

Ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabilerei dagokionez, lau erabilera aztertzen dira: Ikaskideekin gelan, Ikaskideekin jolaslekuan, Irakasleekin gelan eta Irakasleekin gelatik kanpo. Lau erabilera horiekin, ikasleen Eskolako erabilera orokorra indizea ere kalkulatzen da.

2016. urteko azterketa nagusia EAEko Ikasleen Euskararen Erabilera eskola-giroan, 2011-2015 izan da. ISEIk bideratzen duen Ebaluazio Diagnostiko proban 2011n, 2013an eta 2015ean jasotako ikasleen datuekin erabileraren bilakaera aztertu da, lehen aldiz azterketa longitudinala ere osatuz.

 

                               

 

 

PROIEKTUAREN BILAKAERA:

2011-2015

 

INFORMAZIO GEHIGARRIA (2015):

2013

  • IKASLEAK HIZTUN. 2011ko ARRUE PROIEKTUA. Ikerketaren emaitza eta adituen iritzi-azalpenak liburuaren argitalpena, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

 

 

 

2011-2012

  •  2011ko Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzen analisia

2010-2011

  • ISEI-IVEIrekin akordioa, ARRUEko probak Ebaluazio Diagnostikoaren baldintzera egokitzea eta datu-bilketa LMH4 eta DBH2n

2009-2010

 

2008-2009

  • Datu bilketa sinplifikatua (Gela-argazkia galdetegia) eta hauen azterketa. LMH2, LMH6, DBH1 eta DBH4ko ikasleak.

  • Gela barruko dinamiken azterketa: irakaslearen metodologia, taldearen dinamika.

  • Metodologia egokitzapenak eta probak DBH4n

  • Liburua kaleratu

2007-2008

  • Bigarren datu bilketa zabala ikastetxeetan, LMH6 (50 ikastetxe/ 1.500 ikasle)

2006-2007

  • 05-06an jasotako datuen azterketa estatistikoa

  • Interes bereziko 7 talderen Kasu Azterketa kualitatiboa

2004-2005

  • Barnetegietan egin ziren lehen neurketak

  • 2004-2005eko datu-bilketaren ezaugarriak

 

EGILEAK:

Soziolinguistika Klusterraren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

Laburpena esaldi batean: 
EAEko ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabileren azterketa.