ALDAHITZ ikerketa

Aldahitz Ikerketaren aztergai nagusia hizkuntza-ohituren aldaketa-prozesuak dira, eta ikerketa ekintzarekin uztartuz aritzen gara zeregin horretan. Eusle metodologia da hizkuntza-ohituren aldaketa errazteko eta ikertzeko proiektuan garatu den tresna nagusia. Dena den, azken urteetan proiektuaren tresneria metodologikoa zabaltzen ari gara, beste bi metodologia osagarrirekin: Ulerrizketa metodologia eta Uler-saioak metodologia.

Urteetan zehar garaturiko jarduera horrekin aurrerapen nabarmena eman da proiektu honetan hizkuntza-ohituren aldaketarako sortzen eta inplementatzen ari garen tresneria integralaren garapenean. Garapen horren osagarri, eta hezkuntza arloko hainbat lankideren aldetik jasotako eskaera eta proposamenei erantzunez, Eusle metodologia hezkuntza arlora eta haur zein gazteen testuingurura egokitzeko lan-ildo bat zabaldu da.

 

                              

 

Ikerketaren zuzendaria: Pello Jauregi (EHU, Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila)

Babesleak eta partaideak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza

           

Bazkide partaideak: AEK-Ahize, Artez Euskara Zerbitzua, Elhuyar Aholkularitza eta Emun Koop. E.

                                 

      

 

EUSLE METODOLOGIA

 

2017: 2013-2016 urte bitartean garatu diren Eusle esperientzien emaitzekin argitalpen berria:

Aldahitz Ikerketa - Eusle metodologia esperientzien emaitzak 2013-2016

Egileak: Pello Jauregi Etxaniz, Pablo Suberbiola Unanue

Argitaratzailea: Soziolinguistika Klusterra

ISBN: 978-84-943708-5-4


Argitalpen digitala

2017ko maiatza

Eskuratu argitalpena pdf-n

2015-2016: Sei esperientzia garatu dira Euskal Herriko sei lantoki publiko eta pribatutan: zehazki, Lemoako Udalean, Oñatiko Udalean, Donostiako Trafiko Sailan, Iurretako Udalean, Basquetour-en eta Danobat-en (Ispaster).

 

2015: 2013 eta 2014 urteetan garatutako lehenengo esperientzien emaitzekin, argitalpena publikatu dugu:

Aldahitz ikerketa 2014 - Eusle metodologia eta hizkuntza ohituren aldaketa lan munduan

Egileak: Pello Jauregi Etxaniz, Pablo Suberbiola Unanue

Argitaratzailea: Soziolinguistika Klusterra

ISBN: 978-84-606-5706-4

Licencia de Creative Commons
 

2015eko otsaila

Eskuratu argitalpena pdf-n

Ikerketaren emaitzen aurkezpena Pello Jauregik eta Pablo Suberbiolak egin zuen Donostiako San Telmo museoan, 2015eko urtarrilaren 29an.

Aldahitz ikerketa 2014 from Soziolinguistika Klusterra on Vimeo.

2013-2014: Zazpi esperientzia garatu dira Euskal Herriko lantoki publiko eta pribatutan: zehazki, JMA lan kooperatiban, Tolosako Udaleko Zerbitzuetako Sailean, Tolosako Udaleko Hirigintza Sailean, Zarauzko Udaleko Diruzaintza Sailean, Fagor Markina lan kooperatiban, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kultura Sailean eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako Sailean.

2012: Eusle metodologiaren diseinua landu dugu.

 

ERANSKINAK:

Argia aldizkariko erreportaia: Argia 2493 (2016/01/31)

BIDEOAK:

Aldahitz: Pello Jauregi eta Pablo Suberbiolarekin elkarrizketa from Emun_hizkuntzak on Vimeo.

 

Aldahitz: JMA from Soziolinguistika Klusterra on Vimeo.

Laburpena esaldi batean: 
Hizkuntza ohituren aldaketa prozesuak aztergai dituen ikerketa-ekintza proiektua.