Tokian tokiko hizkuntza-aktibazioa

Ikerketa-proiektu honek euskararen erabilera sustatzeko tokian tokiko aktibazio-prozesuak izan ditu aztergai. Hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritzak 2015eko urte amaieran Soziolinguistika Klusterrari egindako eskariari erantzun dio, eta 2019. urtean amaitu da. 2020an dibulgazio-lanak egin dira.
Bi emaitza nagusi lortu ditu: alde batetik, tokian tokiko herritarrak euskararen gainean aktibatzeko zaindu beharreko gakoak zeintzuk diren identifikatu ditu, eta, beste alde batetik, aktibazio horretarako prozesua zein izan litekeen marraztu edo proposatu du. Beherago topa ditzakezu ikerketa-emaitza horiek jasotzen dituzten euskarriak.

Metodologia:

  1. Lehendabizi, tokian tokiko hainbat esperientzia aztertu dugu: Astra kulturarako fabrika soziala (Gernika), Ttakun euskara elkartea (Lasarte-Oria), Herri-ola herrigintza egitasmoa (Otxandio), Egian Euskaraz bizi nahi dugulako ekimena (Donostia), Emakumeen Mundu Martxa eta AKEBAI ekimena (Eibar).
  2. Jarraian, identifikatutako gako horiek berariaz lantzeko saioak eginez esku hartu dugu bi gunetan: Arrasaten eta Tolosaldean.
  3. Bertatik jasotako informazioa baliatuz eta Euskaraldiko beste hainbat esperientziatako (Arrasate, Donostia, Errenteria, Hondarribia eta Ikaztegieta) informazioarekin osatuz eskuratu dira ikerketaren emaitzak.

Gure esker ona adierazi nahi diegu ikerketan kide izan ditugunei (garapen-taldeko partaideei eta tokian tokiko eragileei, guztiei), proiektu hau eurei esker garatu baita.

Emaitzak:

  • ESKUORRIA:

   

  • LABURPEN-TXOSTENA (laster)

  • TXOSTEN TEKNIKOA (laster)

Aurrekoak:

Partaideak:

Partaide-babeslea:

       

  
 
   
 
 
 
 
 
 
 

Laburpena esaldi batean: 
Tokian toki, euskararen jiran, herritarren aktibaziorako gakoak identifikatzeko eta balizko prozesua proposatzeko ikerketa-proiektua