Bergarako nerabeen hizkuntza‐erabilera formala eta informala (2013)

Bergarako nerabeen esparru formal eta informaletako hizkuntza-erabilera aztertzeko egindako ikerketaren lehen emaitza da honakoa. Bergarako Udalaren eskariz 2013ko urtarriletik ekainera bitartean Soziolinguistika Klusterra Elkarteak gauzatua, jarraipena izan asmo duen laborategiaren lehen abiapuntua, hain zuzen.
 
2013ko helburua honakoa izatea adostu zen: Bergarako nerabeen hizkuntza-erabilera formal eta informalaren egoera, hizketa-egintza eta testu generoetan zein den jakiteko datu-bilketa kuantitatibo eta kualitatiboa egitea. Egiteko horri erantzunez osatu da ondorengo txostena, atal hauetan banatua:
 
(1) Bergarako datu soziolinguistikoak: Bergarako euskara zerbitzuak emandako informazioa kontuan hartuz, Bergarako errealitate soziolinguistikoaren laburpena egingo da.
 
(2) Ikerketaren diseinua eta prozesua: ikerketa-gaia, galderak, hipotesiak eta datu kuantitatibo eta kualitatiboen bilketarako erabilitako metodologien berri emango da.
 
(3) Emaitza kuantitatiboak eta ondorioak: datu kuantitatibo . Lehenik, maila deskriptiboan aurkeztuko dira emaitzak. Jarraian ondorioak aurkeztuko dira, aldagai independente eta menpekoen arteko harremanari erreparatuz.
 
(4) Emaitza kualitatiboak: eta helduek zer diote? Ikerketari esker jasotako datu kualitatiboak atal honetan aurkeztuko dira; nerabeek aitortutako hizkuntza-erabilera zenbait helduk (irakasle eta begiraleek) nola hautematen duen aurkeztuko da, besteak beste.
 
(5) Irakurketa bateratua eta ondorioak: hipotesiak berrekarriz ikerketaren sintesiaren berri emango da.
 
(6) Aurreikuspenak: etorkizuneko ekintza-ikerketa eta egitasmo posibleen proposamen laburra zerrendatuko da.
 
(7) Eranskinak: datu kuantitatibo eta kualitatiboak jasotzeko baliatu diren gidoiak eta galdetegiak, datu kuantitatiboen ustiaketaren emaitza diren taulak eta datu kualitatiboen emaitza diren transkripzioak.
 
ERANSKINAK:
Txostena: Bergarako nerabeen hizkuntza jardunean euskara bultzatzeko egitasmoa (Diagonostikoa)